Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 13a

Langabezia apaldu da

M.V.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak maiatzeko langabeziari buruzko datuak ezagutzera eman dituzte. Bigarren hilabetea da segidan lanik gabe daudenen kopurua apaltzen dela Euskal Autonomia Erkidegoan, hirugarrena berriz Nafarroan. EAEn %2,86z apaldu da langabezia eta %1,53z Nafarroan.

Lanbide EAEko enplegu zerbitzu publikoan 106.422 pertsona zeuden lanik gabe maiatzean, apirilean baino 3.131 gutiago. Nafarroan 29.779 langabe kontatu dituzte maiatzean, aitzineko hilabetean baino 462 gutiago.

Zerbitzuen sektorean hauteman da langabeziaren apaltze handiena, apirilean baino 2.826 langabe gutiago kontatu baitira. Industrian, eraikuntzan eta laborantzan 154, hurrenez hurren langabeziaren ttipitzea 136 eta 80koa izan da.

Langabezia apalduz bezala, Gizarte Segurantzan afiliatuak direnen kopurua emendatu da: 5.497 gehiago EAEn (+ %0,54), eta 3.089 gehiago Nafarroan (+ %1).

Lan kontratuei dagokienez, maiatzean 62.794 kontratu berri sinatu dira EAEn, eta horietarik 14.705 mugagabeak izan dira. Nafarroan 23.951 kontratu sinatu dira, horietarik 5.085 mugagabeak.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak ohartarazi du bururatzen ari den legegintzaldia enpleguaren legegintzaldia izan dela, 2022ko agorrilean baino 40.000 lagun gutiago baitaude orain lanik gabe, eta 81.000 gehiago aldiz Gizarte Segurantzan izena emana dutenak. Gainera, aurtengo maiatzeko langabezia datua 2008tik izan den apalena dela azpimarratu du Sailak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2024/06/13

Laborarien protesten ondorioak Gipuzkoako bideetan

M.V.

Laborarien%20protesten%20ondorioak%20Gipuzkoako%20bideetan

Ipar eta Hegoaldeko laborariek 24 orenez Biriatuko muga trabatu dute, ekainaren 3an hasi eta biharamun goizeko 10ak arte. Astearte goizean traktoreek bidea libratu dutelarik, bezperatik gelditurik zeuden kamioiak pasatzen hasi dira, eta horrek sekulako auto lerroak sortu ditu autobideetan.

Arazo handienak A-15, AP-1 eta AP-8 autobideetan izan dira. Protesta gelditu eta oren baten buruan, Irundik Urnietaraino 25 kilometroko auto lerroak osatuak ziren. Ondoko orenetan, egoerak makurtzen segitu du: arratsaldeko oren batean, 30 kilometroko lerroak eginak ziren, hots, Irundik Villabonaraino. Hamabi oren behar izan dira bideetako egoera bere onera itzultzeko.

Laborari eta abeltzainen galde nagusiak dira inportatzen diren mozkinen gaineko kontrol handiagoa ukaitea, lekuko ekoizpena babesteko eta lehenesteko neurriak hartzea eta sektoreak erabiltzen dituen energien gaineko zergak murriztea.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/06/13

Arte Eskola Sozialista

M.V.

Duela hiru urte sortu zen Ekida egitasmoa, artea ikuspegi sozialistarekin lantzeko xedez. Aurten, lehen aldizkoz, Ekidak Arte Eskola Sozialista izeneko ikastaldia antolatu du. Uztailaren 24tik 27ra iraganen da, Donostiako Zentro Sozialistan. Ikastaldi horietan, artearen bi adar jorratuko dituzte: alde batetik, muralismoa eta arte bisualak eta bertzetik arte eszenikoak eta antzerkia. Antolatzaileen arabera, gaitasun artistikoen garapena sustatzeko parada emanen dute ikastaldiek, horietan erakutsiko dute gaitasun hauek “erabat daudela lotuta motibazio politikoarekin”.

Muralismoari buruzko atalean mintzaldiak, tailerrak eta erakusketak izanen dira. Arte eszenikoei dagokienez, ondoko jarduera hauek antolatu dituzte: aktore entrenamenduak, gorputz adierazpena, dikzioari eta bozari buruzko lantegia eta antzerki politikoari buruzko zenbait mintzaldi.

Nornahik parte har dezake ikastaldi hauetan, izen ematea urririk da, eta lo egiteko lekua eta jatekoak ere eskainiko dituzte....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/06/13

Indumetal Recycling zigortua

M.V.

Erandion (Bizkaia) kokatua den Indumetal Recycling enpresak tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak birziklatzen ditu, baina Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ingurumenaren kontrako delitu batengatik zigortu ditu, enpresa bera eta haren lau arduradunak.

2008 eta 2018 artean Enpresako presidenteorde eta zuzendari nagusi izan zirenak bi urteko presondegi-zigorrera eta 19.500 euroko isuna pagatzera kondenatuak izan dira, auzipetuekin adostutako epai baten bidez. Halaber, zazpi hilabeteko espetxe-zigorra eta 7.500 euroko isuna bildu dituzte 2013 eta 2017 artean lantegiko burua izan zenak eta Kalitate, Ingurumen eta Laneko Arriskuen Prebentzioko arduradunak. Gainera, Lurralde Auzitegiak konpainiari berari 60.000 euroko isuna ezarri dio aipatu delituengatik.

Auzitegiaren ebazpenak dio akusatuek, “bakoitzak bere erantzukizunetik” araudia sistematikoki urratu zutela, bederen 2013tik 2016ra. Zehazki, enpresak lehengaiak eta hondakinak leku eta molde desegokian bilte...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/06/13

Euskara Europan

M.V.

Euskararen gaur egungo egoerari buruzko txostena igorri dio Eusko Jaurlaritzak Europar Batasunari, euskarak Europan ofiziala izateko baldintzak betetzen dituela erakutsiz. DokumentuakEAEn euskarak dituen baliabideak, azpiegiturak eta gaitasunak zehazten ditu. 2022an Irlandako gaelikoaren ofizialtasuna aldarrikatzeko erabili ziren aitzin-baldintzetan oinarrituz osatu du txostena Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak.

Halaber, maiatzean bertze galde bat igorri zuen Jaurlaritzak Europara, Euskalterm euskararen datu terminologikoen bankua IATE (Europako Terminologia Interaktiboa) plataformarekin lotzea eskatuz.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Olatz Garamendik eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak izenpetu dituzte agiriak, eskariak Espainiako Gobernura eta Europako bertze hainbat erakundetara ere igorri dituztela erran dute.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, lan horiek EBko Ministroen Kontseiluaren eremuan joan den urtetik egiten ari diren...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/06/13

Patxi Ezkiagari goraipamenak kenduak

M.V.

Patxi Ezkiaga elizgizon eta idazle ezagunaren ospeak inarrosaldi handia bildu du joan den astean, Marisol Zamora donostiarrak haren kontrako sexu-abusu salaketa egin ondoan.

Salaketaren abiapuntuak maiatzaren 31ko El País egunkarian du iturria, egunkari honek eliza eremuan egin sexu abusuei buruzko txostena agertu baitzuen. Hor aipatua zen, bertzeak bertze, Marisol Zamoraren salaketa publikoa. Marisolek azaltzen du nola Ezkiagak sexu erasoak egin zizkion 8 urte zituenetik 13 urte bete artean. Bere mina 42 urtez isilik atxiki ondoan, azkenean mintzatzea erabaki du. Gainera, Zamorak zabaldu bideari jarraikiz, bertze hiru emaztek ere gisa bereko lekukotasunak eman dituzte Ezkiagaren kontra.

Ezkiaga Legorretan sortua zen 1943ko buruilaren 12an, eta 2018ko ekainaren 28an zendu zen. Literatura ikasketak egin zituen Cambridge eta Oxford unibertsitateetan, Historiako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. Frailea zen eta Donostiako La Salle eskolan irakasle ...

Irakurri segida

3752. zbk

Azalekoa | 2024/06/13

Elkartasunez ozeanoak babesten

AE

Elkartasunez%20ozeanoak%20babesten

Surfrider ozeanoak babesten dituen elkartea da. Gaur egungo kutsadura eta arazo klimatikoen kontra borrokatzeko eramaten dituzten ekintzak ezagutu nahi ukan ditugunez, Miarritzeko Surfrider-eko Marc Valmassoni eta Charléric Baillyrekin bildu gira.

Elkartearen sorrera

Surfrider 1984an Malibun sortu zen, surflariak hondakinak eta uraren kalitate txarraz ohartu zirelako. Surfrider berantago arribatu zen Europara, hau da 1990ean. Miarritzen kokatua da Europako egoitza nagusia. Ureko hondakinen bilketa, uraren kalitatea eta itsasbazterreko zainketa dira Miarritzeko Surfrider-en ardatza nagusiak.

Hasieran, ekintzak borondate onekoek eramaten zituzten, baina pixkanaka soldatadunak izaten hasi dira. Surfrider-ek sare internazionala du, Estatu Batuetan, Europan, Japonian, Marokon, Argentinan, Kanadan eta Senegalen hedatu baita. Denak ber elkartekoak dira, baina bakoitza independentea da, bere finantzaketekin. Gaur egun, 77 soldatadun badira Europako egoitzan, Miarritzen 60 bat dituzte. Europan borondate oneko 50 bat antena badira, 1.800 borondate oneko inguru zenbatzen dira. Borondate oneko antenak Europako 12 herritan badira, besteak beste Frantzian, Espainian, Italian,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016