Orotarik | 2024ko Irailaren 12a

Kukumarro

Xarles Videgain

Onddoak

Udako azken partean edo larrazkenean dira usuenik ikusten eta biltzen onddoak. Onddoen zientzia mikologia deitzen omen da eta egia erran ez da gehienik ezagutzen dudan mundua. Iparralde honetan ez naiz bakarra bospasei onddo mota baizik onartzen ez dituena.

Claude Lévi-Straussek dio munduan badirela populuak guziz onddozaleak direnak, onddoak ongi bereizten dituzte eta prefosta onddo franko jaten dute usaian. Lévi-Straussen arabera badira aldiz onddoak higuin dituztenak edo bederen onddoez deus guti dakitenak. Iparraldeko gehienak, ni barne, ez dakitenen horietarik gara. Ezagutzen ditugun bospasei motez gain beste onddoek izenik ere ez dute eta "basak" direla diogu. Jaten ditugun onddoak basak ez balira bezala, edo guk landuak bezala. Bizkitartean, astaputz deitzen da lehertarazten den onddo "basa" eta lehen sua garraiatzeko ardaia erabiltzen zen.

Euskal Herria bat izanik ere, hegoaldeko gehienek anitzez gehiago ezagutzen dute onddoen mundua. Onddozaleak dira biziki eta ferietan eta merkatuetan ere markatua da onddo batzuen prezioa, hala nola delako zizarena.

Onddo hitza latinetik heldu da: FUNGUS eta frantsesez fongicide den zerbait erosten ahal da, hots ez oihanetan jiten diren onddoak, baina zango erietan edo leku hezeetan jiten diren bestelako onddoak suntsitzeko. Kurioski Saran onddo erran gabe konddo erraiten da. Bestaldean oro har perretxiko deitzen dira eta han onddo da gure onddo mota berezi baten izena.

Diotenaren arabera onddoen erregea onddo beltza da, Bordelekoa omen dena. Haren ondotik nik beti papua edo papuna entzun dut, handiago, uxterrago baina batzuetan hala deitzen zioten zahartzen ari zen onddoa ere. Sasoina amaitzen zela markatzen omen zuen beste onddo eder batek: gorrintxa edo gorringoa. Alabainan, sortzen delarik badauka arraultze batekin egitea eta antza, kuskian balitz bezala. Handitzen delarik liranja kolore pollita badu. Kasu! Ez baita nahasi behar beste amanita gaiztoekin.

Enetzat hortan geldi! Entzuten dut badela lekaxina bestalde, eta buxeu, agian ziza Amikuzen, Larrainen leherronddo. Ez dute ene zartaina ezagutzen.

Beste aldean aldiz ziza eta gibelurdina guziz preziatuak dira eta ez merke saltzen. Erregina ere badago, zein den ez nakike. Bizkaian ditudan askaziek robilloa deitu onddoa ("russule" delakoa) orgataraka biltzen zuten Katalunian erabiltzen zelako laboratorioetan.

Horra onddoez ene uzta urria, eta urrikoa. Ardoaz irratian mintzatzen balin bada erran behar da nahi eta ez emeki edan behar dela. Molde berean erran behar liteke onddoez ere mesfidatu behar dela.

Ezen horra entzun dudan istorioa, Bizkaian gertatua, duela aspaldi. Gizona doi doi ezagutu dut, farmazienta baitzen, guziz gizon errespetagarri eta amultsua, aipatzera noan istorioa berari gertatu eta onddoak zinez ongi ikertu baitzituen. Diote gazte denboran farmazia ikasten ari zela Madrilen, eta uda batez bere herrian zebilela urte oroz bezala Bizkaiko portu batean. Lagun batekin arrantzan perlita deitu arrain andana bat atzemanik, joan zen haien saltzera herriko ostatu batean, sos zerbait ukanen zuelakoan lagunarekin pesta egiteko gogoa baitzuen. Baina ostatu aitzinean bazen familia bat onddo franko zareetan bildurik zuena eta gure gizonari proposatu zioten arrainak trukatzea onddo horiekin. Dudan egon zen farmazientgaia bainan azkenean sos freskoa nahiago zuela erran zuen eta onddoak ez zituen hartu. Onddo anitz zituzten jende gaixoek egun hartan familiako otordua bazuten eta onddoak prestatu zituzten. Hamabi bazkaltiar hil ziren.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2024/09/12

Irakurlea mintzo

Betharrameko Kongregazioa

Betharrameko Kongregazioa sexu abusuen eta bortizkeria fisikoen biktimak laguntzerat deliberatua

Azken hilabeteetan, Betharrameko ikastetxean iragan gertakari lazgarrien berri eman da hedabideetan, eta bereziki, 1970eko hamarkadatik 1990eko hamarkadara arte gertatu sexu abusu eta bortizkeria fisikoen lekukotasunak agertuak izan dira. Ekintza higuingarri horien ondorioz barnaki joak izanik eta biktima guzien alde urrikiz beterik, Betharrameko Kongregazioak eta Beau Rameau Eskola Multzoko zuzendaritzak oroitarazi nahi ukan dute, aurtengo otsailaren 16an argitaratu komunikatu bateratu batean, zenbateraino gaitzesten dituzten erlijioso edo laikoek heldugabeei eginiko ekintza onartezin horiek. Geroztik, Paueko Errepublikako Prokuradoreari salaketa anitz aurkeztuak izan dira. Abian den prozedura judiziala errespetatu nahian, Kongregazioak arras adierazpen guti egin nahi ukan du. Azken hilabete hauetan, Betharrameko Kongregazioa arduratu da aitzineko...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/09/12

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik

Seigarrenen sartzea egina da!

Irailaren 1ean, astelehenez, seigarreneko ikasleen sartzea iragan da gure kolegioan!

Kolegioko zuzendaria den Eneko Irigoyenen harreraren ondotik, irakasle arduradunek gelako ikasleak deitu dituzte eta haiekin ikusi ordutegia, zein irakasle ukanen dituzten, barne araudia ezagutu, kolegioa bisitatu, kutxen gunea deskubritu eta abar...

Anartean, burasoei kafetxo bat eskainia izan zaie, haien arteko solasak trukatzeko eta barneko kezkak desagertzeko...

Eguerdiko jolas garaian, kolegioko jantegiko sistema ezagutu dute eta lehen bazkaria partekatu.

Arratsaldean, hiru ordu kurtso ukan dituzte.

Sartze ona opa diegu kolegioko 60 ikasleei!

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/09/12

Haziak idazle

Iraia Rosa Gomez Jondoni Bixintxo kolegioa, Hendaia 3. zikloko irabazlea - bakarka

Haziak%20idazle

Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo gaia "Hitza ahoan" da: hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili behar ukan dituzte idazleek!

Irakurri segida

Orotarik | 2024/09/12

Reno Tahoe Nazioarteko Arte Erakusketa

Zoe Bray, Renon bizi dena
Zoe%20Bray_%20Renon%20bizi%20dena

Irailaren 13tik 15era, Reno Tahoe Nazioarteko Arte Erakusketa ospatuko da Renon

(Nevada), aurten Euskal Artearen erakustaldi berezi batekin.

Baxe Nafarroako bi artistek erakutsiko dute: Josette Dacostak eta Zoe Brayk. Gainera, ikuskizunean zehar, Zoe Brayk zuzenean margotuko du bertako euskal amerikar baten erretratua, Mimi Richards (sortzez Antchartechahar). Irailaren 14an larunbatarekin (16:00-17:00), Euskal Arteari buruzko solasaldia izanen da.

...

Irakurri segida

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016