Herriz Herri - Amendüze-Unaso (NB) | 2024ko Ekainaren 20a

Ate idekitzeak Amenduzeko eiheran

Ate%20idekitzeak%20Amenduzeko%20eiheran


Bi urte guziz egiten duen bezala, Jean-Claude Mailharrin-ek gomita zabaltzen dauku Amenduzen kokatua den Eiheraren bisitatzerat, ekainaren 23an igandez. Goizean (10:00etatik goiti), arto eta ogi irina nola egiten den xeheki azalduko dauku. Zaregile bat ere hor izanen da, zareak nola egiten diren erakusteko. Egun guzian ogi labea pizturik izanen da. Bakoitzak bere bazkaria ekar dezake. Amikuze Kantuz taldearekin kantuz artzeko parada emana izanen da, ibai xoko hori alaitzeko. Joan gustuan, ongi etorri beroena egina izanen zaizue.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/06/20

Denbora

Jean-Louis Harignordoquy

Lerro hauen izenburuak pentsatzera eman dezake aroaz ariko girela. Aldi batentzat gogora ekar dezagun denbora hitza zenbat testuingurutan baliatua den, nahiz gaur gutiago erabilia, Hegoaldetik sartu baitzauku “garai” hitza. Maiz entzuten ditugu garaian, garai batez, garai batean. Ez ginuke baztertu edo ahantzi behar errotik gureak ditugula denboran, denborarekin, denbora batez, eta bertze asko. Artetik erran-zahar batzu lotuz, adibide batzuemanen ditugu.

Denboran (lehen), Erramun Martikorenari esker ikasi “Orhiko xoria” eta beste kantu zonbait Baigorrin entzunarazi dizkigute Denise Olhagarai eta Intza Daguerren berrehun ikasleek. Esperantza dugu denborarekin gure gaitasuna ardietsiko dugula. Denbora batez, ez zen orain bezenbat ibilgailu. Denbora batean, otsoak bordaldeetara hurbiltzen omen ziren. Joanesek erretira adina arte, etxaldea itzulikarazi ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016