Herriz Herri - Kanbo (L) | 2024ko Ekainaren 20a
Musikaren Besta - Kermeza - Erakusketa
Musikaren Besta
Bernadette Jougleux parkean Musikaren Bestaren karietara animazio desberdinak aurreikusiak dira: euskal kantuak, rocka eta danborrada. Han berean jateko-edateko izanen da.
Kermeza
Uztailaren 5ean parropiako kermeza iraganen da. Mezarekin hasiko da (10:30), ondotik Etxehandian aperitifa eta bazkaria iraganen da (25€). Apairuaren txartelak, “Cathy fleurs” saltegian eta bi asteburu hauetan iraganen diren mezen ondotik eros daitezke.
Erakusketa
Fernando Inçaurgarat argentinar artistak, “Assantza” kultur gunean, ekainaren 29a arte bere obrak ikusgai ezarri ditu. Asteartetik larunbata arte (14:00-18:00). Argentinako Lanùs herrian sortua, arte plastiko diplomatua, bere obrak Europan, Estatu Batuetan eta Kanadan ezagutuak dira.