Herriz Herri - Lasa (NB) | 2024ko Ekainaren 20a
“Mendiaren oihu isila”
Ekainaren 22an (19:30), Ametzalde etxaldeak “Encres” kolektiboa errezebituko du, “Mendiaren oihu isila” deitzen den irakurketarentzat. Gertakari hori Euskal Elkargoaren sustenguarekin antolatua da, Mendi Biziak ekimenaren baitan sartzen da. Bost irakurleen eskutik, euskal mendian lanean eta bizi diren pertsona batzuen ezagutzeko parada emana izanen da. Irakurketa “Mendikoak” liburuan oinarritzen da, Laurent Platerok idatzia eta Claude Billès-ek hartu argazkiekin osatua.
Aurkeztu pertsonaien artean, kabalen osteopata, musikari-argazkilaria, mendi-gidaria, Kintoa ardi eta xerriekin ari den laboraria eta erlezaina aurkitzen dira.