Herriz Herri - Maule-Lextarre (Z) | 2024ko Ekainaren 20a
Zuberoa: Jondane Johaneko dantza
Zuberoa
Jondane Johaneko dantza
Urte oroz bezala gure mendietan Udaburuko suak piztuko dira, Xiberoan, Baxenafarroan ere eta agian beste zonbaitetan, nork daki, ekainaren 23an, igantea.
Hona udaburu batez piztu (edo piztuko) diren su lekuak: Ahargo Barkoxe, Mandelü Eskiula, Gaztelütxaga Urruxtoi-Larrabile, Gaztelaia Sohüta,Methatia Ozaze, Maidalena Atharratze, Xardeka Gotaine, Zalhagaine Etxebarre, Galharraga Mendikotan, Betzula Larraine, Orgamendi Oztibarre, Artikite Gamarte, Larrun Lapurdum, Canigou katalan, Everest Pagolan, Mehaltzü Nepalen, San Gregori Urdiñarbe, San Antoni Muskildi, Lapitzaga Ainharbe, Autza, Iparla, Jaizkibel, Anboto, Oiz, Aizkorri, Gorbeia...
Urteak jin eta bihikatzen bata bestea(re)n ordari.
Ihautez piztürik sü berria eki begia beilari
Ezker negüa esküin argia
Jauzi aitzina dantzari
Doblez ützüli esküak ützi
Pikaz üngüra süari.
Izarren hautsa zü Amalürra gaudenen bizi emaile
Argizagia eta ekia zure bi haurren sortzale
Ezker negüa…
Goren gorenik gure izarra xuri gorri argizale
Ekia gaü egünen egile zü denboraren jakile
Ezker negüa esküin argia…
Beherapenaren aldia da gora dagon güziari
Üngürü üngürü urtaroak egünak zor dü gaüari
Ezker negüa esküin argia…
Mixel Etxekopar