Herriz Herri - Zuraide (L) | 2024ko Ekainaren 20a
Hauteskunde solas
Gure herrian, kasik hautesleen erdia bozkatzera joan da, %49,91koa izan da parte hartzea, abstentzioa %50,09 izan delarik. Huna hemen emaitza nagusiak, dendena aipatu gabe:
Batasun Nazionala (R.N.)lehen izan da %25,41, 141 bozekin (2019an 93 zirelarik), Landa Aliantza (A.R.) Lassallen zerrenda bigarren %14,95, 83 bozekin. Hurbiletiksegitzen zaio Renaissance alderdia %14,77, 82 bozekin (2019an 118). Sozialistek (PS) 55 boz (2019an 23), Reconquête 27 boz, Les Républicains 47 boz, EELV 33 boz, LFI20 boz, Ecologie 12 boz, Les Patriotes 10 boz eta Parti animaliste 7 boz.
Ikusiz lehen aldikoz Zuraiden, Ipar Euskal Herrian bezala, eskuin muturra lehen izan dela, bada gogoetatzekoa. Gurea da geroa!