Han eta Hemen | 2024ko Urriaren 03a

2024-2030 denboraldirako garapen ekonomikoa

Jean-René Etchegaray eta Sylvie Durruty Ipar Euskal Herriko ekonomiaren garapenerako plana aurkezten
Jean-Rene%20Etchegaray%20eta%20Sylvie%20Durruty%20Ipar%20Euskal%20Herriko%20ekonomiaren%20garapenerako%20plana%20aurkezten

Irailaren 17an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak eta Sylvie Durruty ekonomia eta berrikuntzako presidenteordeak, 2024-2030 denboraldirako Ipar Euskal Herriko ekonomiaren garapenerako plana aurkeztu dute. Plan berriaren helburua herrialde osoan anbizio ekonomiko sendo eta orekatua mantentzea da.

Garapen ekonomikoa

2019ko urtarrilean, ekonomiaren garapeneko lehen plana onarturik, Euskal Elkargoak egitura ekonomikoaren mugimendu naturala aldatzea erabaki zuen, gero eta bizitegi-garapen handiagoa lortzeko. Norabide horretan, lurralde osoan zehar banatu 14 agentek lan egiten dute, urtean 500 enpresa baino gehiagorekin, eta horietatik 50ek urtero elkargoaren zuzeneko laguntza dispositiboak ukaten dituzte. Engaiamendu hori sei bikaintasun sektoreren gorakadan islatzen da: industria eta zerbitzu digitalak, aeronautika, material aurreratuak eta robotika, eraikuntza jasangarria eta ekonomia urdina, laborantza eta laborantzako elikagaien prozesamendua, eta teknologia berritzaile guziak batzen dituen Medtech-a.

Ekipamendu ekonomikoen sarearen indartzea

2024-2030eko ekonomiaren garapen planak, lurraldeko ekipamendu ekonomikoen sarea indartzea aurreikusten du. Lurzoru ekonomiko publiko gehigarriaren 50 hektarea garatzea aurreikusi da. Adibidez, iazko udazkenean Irisarrin 15.000mÀ‚'²-ko jarduera ekonomikorako gunea antolatua izan da, 10 urte baino gehiago goaitatu eta.

Milafrangako Duboscoa artisauen auzoak, artisau produktiboak laguntzen ditu aktibitate gunearen baitan, garatuak diren 150mÀ‚'²-ko 28 tailerretan.

Bankako Olha guneak, 2025eko negutik aitzina Aldude ibarraren garapen ekonomikoa bultzatu ahal ukanen du.

Berrikuntzarako laguntza berritua

Enpresetan berrikuntzari laguntzea da Euskal Elkargoak egiten duen politika ekonomikoaren indarguneetako bat. Berrikuntza tailerra, proiektu-deialdi historikoaren diseinua egin da, eskualdeko berrikuntza iraunkorraren eta arduratsuaren aldeko ekimen ekintzaileak bultzatzeko. 10 urtetan milioi bat euro eman dira diru-laguntzetan, 283 lanpostu gehiago sortu dira eta 45 enpresa irabazle nabarmendu eta babestu dira.

Trantsizio ekologiko eta energetikoa

Horrez gain, trantsizio ekologiko eta energetikoa bizkortzea zen plan berriaren beste funtsezko puntua. Euskal Elkargoak eskualdeko enpresa produktiboei laguntza ekartzen die beren ingurumen-aztarna maila guzietara murrizteko erronkak integratzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2024/10/03

Ipar Euskal Herriko industrialen topaketa

Ipar Euskal Herriko industrien osoko bilkura (Arg: Jean-Louis Hupé)
Ipar%20Euskal%20Herriko%20industrien%20osoko%20bilkura%20(Arg:%20Jean-Louis%20Hupe)

Irailaren 20an, Ipar Euskal Herriko industrialen topaketa iragan da. Izarbeleko Aguila enpresaren desmartxa berritzailea sustatua izan da eta Technocitén garatzen segitzen duen Lynxter enpresarekin trukatu da. Ipar Euskal Herriko industriaren osoko bilkuran industrialak biltzea zen helburua.

Irakurri segida

3755. zbk

Gure Hitza | 2024/10/03

Poesia lau haizetara

Peio Jorajuria

Poesia literaturaren ahaide pobrea da. Eta ez du irudi hain ona euskaldunen baitan. "Hi, gaizo poeta!", norbaiti seinalatzeko errealitatetik arras kanpo ibilki dela. Alta munduak ez ote du poesiaren behar gorria, eta gaur sekula baino gehiago? Euskaltzaindiak, segurik, hala uste du. Irailekoak antolatu ditu bigarren aldikoz. Iaz, Lekeition iragan ziren. Aurten, Itsasun, joan den asteburuan. Bi egun horietan euskal poesiaren hiriburu da bilakatu Arranomendiren altzoan dagoen herria, saltegi batzuk hitz poetikoz zirela apainduak. Ez zen guti harro tokiko auzapeza! "Itsasorik ez dugu baina Itsasu gara!" Poesiaren goraipamen gunea eta poeten arteko topaketa dira Irailekoak, euskal poeten lana jendarteratzeko, lau haizetara zabaltzeko, bidenabar atzerritar poeten obrak ere ezagutaraziz, aurten bereziki okzitanierazkoenak. "Edozein hizkuntzatan gozagarri da poesia" zioen Andres Urrutia euskaltzainburuak. Poesia diogularik, olerkiak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016