Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024ko Uztailaren 04a

Hauteskunde emaitzak - Biltzar publikoa - Pilota - Kantaldi-musikaldi - Haltya jauregiak 150 urte

Hauteskunde%20emaitzak%20-%20Biltzar%20publikoa%20-%20Pilota%20-%20Kantaldi-musikaldi%20-%20Haltya%20jauregiak%20150%20urte

Hauteskunde emaitzak

Uztaritzerentzat hauek izan dira: Izen emanak: 5834; hautesle bozkatzaile: 4226 (%72,43); xuri eta baliogabekoak: 132; balio zutenak: 4094; Dufau: 1339 (%32,71); Lastecouères: 1094 (%26,72); Devèze: 925 (%22,59); Brisson: 404 (%9,82): Tellechea: 259 (%6,32): Uhart: 52; Pernet 15; Berthelot: 6; Lamarque: 0.

Biltzar publikoa

Joan den ortzegun arratsean iragan da biltzar publiko bat Lapurdi gelan Euskal Elkargoko Gemapi erakundeak eta Herriko Etxeak antolaturik, 40 bat parte hartzailerekin. Gaia zen: Errobi errekak eta bere adarrek sortzen tokitik Baionaraino jasan ditzaketen uholdeak eta ondorioz hondamenak. Baionatik Uztaritzeraino ''Nive Maritime'' sindikatuaren gain baldin bada ere, beste guzia Herri Elkargoko Gemapi erakundearen gain dago orain. Biltzarraren helburua: PAPI izenarekin den uholdeen prebentziorako ekitaldien egituratzea. Baigorriko baleatik, Ezterenzubitik edo Hergarai aldetik heldu diren erreken uholdeak ez dira Baiona eta Uztaritze artean den Errobirenak bezalakoak, bainan berdin lanjerosak izan daitezke. Biltzarrean erakutsia izan da taula bat zointan agertzen ziren uholdeak, noiz izan diren XVI. eta XXI. mendeen artean, gutiz gehienak izan direla 1900 urteaz geroztik. Bereziki aipatu da 1913an gertatua, makur handiak egin baitzituen Baigorri eta Itsasu artean, 22 etxe, eihera bat eta 12 zubi osoki desegin zituela eta 20 bat pertsona hil zirela. Uholde gaitza ere izan zen 1983koa (Uztaritzen hil bat izan zen) eta ere 2014koa. Asko galdera pausatu izan dira erreka horien mantenuak noren gain diren, erreka zolen garbitzeak baliagarri izan ote diren, zer ondorio ekar lezaketen eta zonbat gostako diren. Hortan azpimarratua izan da Uztaritzeri doakion zirgabide bazterrak ez direla urteetan zehar entretenituak izan. Garai batean nori tokatzen zitzaion? Laborarier segurki, beren funtsak errekaraino heltzen baitziren. Gemapi Euskal Elkargoko erakundeak egiten ari eta eginen ditu erreka horier buruz azterketa asko, beharrez gero ekintza zonbaitekin uholdeen oldarrak mugatuz. Bainan Mikel Goyenetche hirigintzaren axuantak erran duena uholdeak eta horien hondamenak izanen dira beti eta nork asma dezake aitzinetik zer indar edo oldarrekin etorriko diren. Publikoan baziren uren hondamenak jasan dituzten jende batzu eta heien lekukotasunak baliagarri izanen dira. Galdatua izan da arriskua ukan dezaketen jenderi diagnostiko baten eginaraztea, horren gastuak ordaintzen dituztela Euskal Elkargoak eta Estadoak erdizka. Hurrengo biltzar bat eginen da udako oporren ondotik.


Pilota

Igandean jokatu dira luzeko jokoan euskal ligako xapelketaren finalerdiak. Helduetan A mailan Kapito Harri ari zen Donapaleun Baigorriren kontra bainan zoritxarrez galdu du 4 eta 13. Uztaritzen aldiz Bilgune plazan bazen ere finalerdi bat helduetan B mailan. Hemen ikusi dugu Hiriburu nagusitzen Hendaiarreri 13 eta 7. Dena den A mailako xapelketaren finala jokatuko da Uztaritzen uztailaren 14an (10:30) eta B mailakoena Senperen uztailaren 13an tenore berean. Kapito-Harrirentzat gelditzen da joko garbin finalerdia larunbat huntan jokatuko dena Baigorrin tokiko bigarren taldearen kontra. Suerte on.

Kantaldi-musikaldi

Ortzirale huntan (20:30), kantaldi musikaldi bat eskainia izanen da Jondoni Bixintxo elizan. Lehen partean entzunen da Lapurtarrak abesbatza Yves Panizzoli gidari eta bigarrenean Labourdins elkarteko soinulariak Patrick Sistiague gidari. Sartzea urririk da. Ongi etorri deneri.

Haltya jauregiak 150 urte

Haltya jauregiaren 150 urteko egitarauak segitzen du. Asteburu huntan marrazki bizidun erakusketa izanen da autoreen topaketa eta izenpetzeekin. Bertan ere izanen dira diseinatzaile eta antzezlan egileak. Haurrentzat diseinu tailerrak segurtatuak izanen dira. Guzientzat tenoreak: larunbatean (10:00-18:00) eta igandean (14:00-18:00). Bisita on deneri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3755. zbk

Gure Hitza | 2024/07/04

Bizian badira…

Ainhoa Etchenique

Bizian badira, behin bakarrik gertatzen diren aukera sinestezinak. Herria astekarian lan egitea horietako bat izan da niretzat. Gutien espero nuenean gertatu da, esperantza galdu nuen momentuan. Hasi naizenetik jadaneko sei hilabete pasa dira, denbora izigarri fite pasa da. Gauza anitz ikasi ditut eta oraino ditut ikasteko. Kazetaritzaren mundua deskubritzen hasi naiz, artikuluak idazteko arauak, hots astekaria eskuetan duzunean eta artikuluak irakurtzen dituzunean, begipean duzuna nola egina izan ote den nehoiz galdetu ez nintzen guzi hori. Kazetaritza biziki aberatsa da, egunero gauzak ikasten dira eta jende anitzekin gurutzatzen da. Irakurri, idatzi, ezagutu eta deskubritu euskaraz egin ahal izatea gainera, oraindik politagoa da. Astekari hunek dituen baloreak maite ditut, denek egiten ditugun indarrei esker, aurten Herriak 80 urte beteko ditu.

Bizian badira aldaketa batzuk, kapituluak hesten eta beste batzu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016