Azalekoa | 2024ko Uztailaren 04a

Lekornetik kabalkada ikusteko gomita!

M.O.

Lekornetik%20kabalkada%20ikusteko%20gomita!

Uztailaren 28an eta agorrilaren 3an, lekondar gazteek kabalkadara etortzeko gomita zabaltzen dute. Horretaz mintzatzeko bildu gira Joanes Curutchague, Sandra Pochelu eta Abenttin Dubois lekondar gazteekin.

Kabalkadaren muntatzeko ohidura

Ez da lehen urtea Lekornen kabalkada muntatzen dela, bi urtez segidan 1995ean eta 1996an kabalkada berdina emana izan zen. Lehen urtean euria egin zuela-eta, erabaki zen ondoko urtean berriz emaitea. Beste belaunaldi bateko lekondarrek, 2014an, kabalkadaren muntatzeko xedea agertu zuten. Hamar urte pasa direla-eta, horra beste belaunaldi batek herrian ikusgarria berriz muntatzeko gogoa ukan duela. Gurekin bilduak ziren hiru lekondarrek kontatzen zuten herriko besta komiteko gazteak solasean hasi zirela eta kabalkada baten antolatzeko nahikaria zutela. Izurrite garaian lehen gogoetak hasi zirela esplikatzen zuten. Gaztetasunak ekartzen duen ernetasunaren ondorioz, talde bat gogoetatzen hasi ziren. Gazteen artean zerbait egin behar zela erabaki-eta, herritarrekin bildu ziren, denen artean adosturik, aurtengo udan publikoari kabalkada aurkeztu ahal izaiteko.

Aurten emana izanen den kabalkadaren kudeaketa guzia gazteen gain da, denaz arduratzen dira. Joanes Curutchague, Abenttin Dubois eta Sandra Pocheluk zioten holako gertakizunaren antolatzeak herritarrak biltzeaz gain, euskarak herrian leku garrantzitsua ere hartzen duela, bai kabalkadan, baina baita biltzen diren herritarren artean.

Kabalkada

Uztail eta agorrilean emana izanen den ikusgarria lau ardatz nagusiren inguruan oinarritzen da: euskal dantza, kantua, antzerki-toberak eta Besta Berri. Azken hori kabalkadan sartua bada, betidanik Lekorne eta Gerezieta auzoetan antolatzeko ohidura izan da, kultura horri herritarrak atxikiak dira.

Kabalkadaren aitzin dasta bezala Maritzuli konpainiaren partaidetzan, “Zeina, dantza eta kaskarotak” deitu erakusketa Hodi Aldean egonaldian egon zen.

Orain lekondarrak trebatze lanetan ari dira, bakoitzak bere alorra lantzen du, astean bizpahiru aldiz biltzen dira. Antolatzaileek esplikatu dute ikusgarria nola landua den, parte hartzeko 16 urte beteak izan behar dira.

Dantza partea - Joanes Curutchague, Miryam Pochelu eta Dorothée Diratchettek kudeatzen dute. 120 dantzarik parte hartzen dute. Euskal dantza tradizionalez gain, sorkuntzak ere badira. Dantza aire batzuk Patxi Amulet musikari-kantari ezagunak arramoldatuak ditu. Bi auzoetan egiten den Besta Berrin oinarrituz, urrats desberdinetan dantza bat emana izanen da. Jantzi berriak Itzuli konpainiako Claude Iruretagoyena koreografoak eta Joana Olasagasti dantzariak ekoiztu dituzte.

Kantuak - Beste herritar batzuk kantuen ikasten ari dira. Jean Mixel Noblia herritarrak eta Valérie Marsan harpa joleak sortu abestiak emanak izanen dira.

Antzerki-toberak - Kabalkada guzietan bezala, zirtzilen eta beste jokalarien erranak entzunak izanen dira. Kabalkaden funtzioa hori baita, aktualitatea mihi xorrotx batekin aipatua izanen da. Gazte multxo batek idatzia du. Antzezlanarentzat belaunaldi desberdinak bateratu dira, gaztetik 60 urtekoak arte.

Bertsulariak - Kabalkadetan beren rola badute, plazan emana den ikusgarria komentatzen baitute, publikoaren plazererako. Lehen emanaldian Mizel Mateo eta Maddi Ane Txoperena hor izanen dira, bigarrenean Patxi Iriart eta Amets Arzallus.

Laguntzaileak - Ikusgarria muntatzeko xinaurri lanetan ari direnak ez dira ahantziak, 20 bat pertsona joste lanetan arizan dira, larunbatero bildu direla. Sandra Pocheluk kontatzen zaukun, giro ezin hobean iragan dela, bi kalaka eginez eta josten ikasteko parada ukanez, zenbaitzuk penatuak agertu dira, ez baitira berriz bilduko.

Informazio praktikoak

Uztailaren 28an igandez (16:00) eta agorrilaren 3an larunbatez (17:00) emana izanen den kabalkadarako txartelak HelloAssoren bidez erosten ahal dira, edota Hazparneko Xuriatean, Ortzaizeko Goikoetxea poterian, Mauleko Eskualduna ostatuan, Donapaleuko Amikuz’Echo prentsan eta Baionako Elkar dendan. Emanaldi bakoitzean 1.300 leku izanen dira.

Ikusgarritik landa han berean goxoan egoiteko parada izanen da, uztailaren 28an Punttu Kakotx eta Kontrabanda taldeek gaualdia animatuko dute, agorrilaren 3an Gaitixtaneka Orkestra eta Holako Delux taldeak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2024/07/04

Errefuxiatuen egoera munduan zehar

M.O.

Errefuxiatuen%20egoera%20munduan%20zehar

Hauteskundez hauteskunde garaian girela, alderdi politiko batzuk beren kanpaina etorkinen egoeraren inguruan kokatu dute. Funtsezkoak dira gai horiek, deabruztatuak dira, hautesle batzueri beldurra sarraraziz. Informazio eta desinformazio kopuru gero eta handiagoaren aitzinean, garrantzitsua da migrazioaz hitz egitean leku aldatze horiek hobeki ulertzea.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/07/04

Legebiltzarreko lehen itzuliko emaitzak

Legebiltzarreko%20lehen%20itzuliko%20emaitzak

Ekainaren 9ko europar hauteskunde gauean, Macron frantses presidenteak legebiltzarra desegiten zuela adierazi zuen, hauteskundeen egunak hiru aste barne iraganen zirela jakinaraziz. Berri horrek alderdi politikoak bai eta hautesleak inarrosi baditu, joan den igandean usaian baino kopuru handiagoan mobilizatu dira.

Irakurri segida

Herriz Herri - Angelu (L) | 2024/07/04

Kontzertuak

Kontzertuak

Uztailaren 6an larunbatarekin (18:00), Kantarima koruak bere 10 urteak ospatuko ditu. Horren kari, kontzertua emanen du Notre-Dame du Refuge-an. Sarrerak 12 euro kostako du, 10 urtetik petikoentzat urririk.

Uztailaren 7an igandearekin (18:00), Xaramela koruak kontzertua emanen du Santa Maria elizan. Robert Estagnan-en zuzendaritzapean izanen da. Sarrerak 10 euro kostako du, salbu 16 urtetik petikoentzat urririk izanen da.

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2024/07/04

Justizia errestauratibo baten proposamena

Peio Ospital

Segitzen dugu iragan maiatzaren 23an Herrian (3739 zk.) abiatu gogoetarekin, CIASEren 2021eko urriaren 5eko txostenetik atera behar diren irakaspenak aztertuz. Paris Nanterreko Unibertsitateko Audrey Darsonvilleren lanean oinarritzen gira, 2023ko maiatzaren 15eko “Revue du droit des religions” aldizkarian argitaratua, ["Dissiper les ténèbres", une proposition de justice restaurative] izenburupean.

CIASEk bere lanetan hartu duen metodologia biktimen inguruan eraikia izan da, eta metodologia berritzaile hori, gogoeta zientifikorako ibilbide teorikoa eta biktimekin elkartzea uztartzen dituena, erabakigarria izan da gomendioak egiteko orduan, hauek justizia errestauratibo baten eraikuntza berriz pentsatzeko tresna baliotsuak baitira.

Lehen lehenik, aitortu behar da ez dagoela justizia errestauratiboaren definizio guziz adosturik. 2014ko agorrilaren 15eko Legeak honela definitzen du justizia errestauratiboa: "biktimari eta delitugileari, askat...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2024/07/04

EuskarAbentura, Barnetegia Buenos Airesen eta besta sasoina

Joseba Etxarri

EuskarAbentura_%20Barnetegia%20Buenos%20Airesen%20eta%20besta%20sasoina

ATHARRATZE. Iragan astelehenean, uztailaren 1ean, abiatu zen Atharratzetik EuskarAbenturaren zazpigarren edizioa. Gogoan atxiki 16-18 urte arteko gazte euskaldunendako hilabeteko ekimena dela, bizikidetza eta Euskal Herria barnetik ezagutzeko. Euskara da bertaratu diren 127 gazteen lokarri, Euskal Herriko bazter guzietarik jinak baitira, bakotxa bere euskalki eta manerekin, baina beti ere gaineratekoak ezagutu, denbora goxoa pasatu eta elkarrekin ikasteko xedez, izan euskal geografia, historia eta istorio, usadioak... eta hurbiltzeko eta usaia hartzeko beste euskalkieri. Hilabete huntan Euskal Herri osoa oinez zeharkaturik, Atharratzen hasi eta Bilbon bururatuko dute ibilaldia. Partaideen artean, bada Diasporako seme bat ere, Perutik jina, Cusco hirian sortua. Xabier Cuadra du izena eta jakinik bere inguruan euskararik mintzo ez dela, halaxe erran dio Herriari nola ikasi duen euskaraz: "Aitarekin ikasi dut. Aita Euskal Herrikoa dut eta ama ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2024/07/04

Xerrikumea

Xerrikumea

Uztailaren 5ean ostiralarekin, herriko plazan xerrikume gaualdia antolatua izanen da. Edaritegia arratsean idekiko da (19:00), ondotik xerrikumea jaten ahalko da (20:00), 22 eurotan helduentzat eta 10 eurotan haurrentzat. Eguna untsa finitzeko (22:30), DIA dj’s eta Les Galettes du Grenier taldeak plaza animatuko dute. Gaualdi hori APE-k antolatzen du, “Paris 2024” deitu bidaiaren kari. Informazio gehigarrien ukaiteko, deitu 06-21-84-28-49.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2024/07/04

Besta alternatiboak - Uda ikastaroak

Besta%20alternatiboak%20%20-%20Uda%20ikastaroak

Besta alternatiboak

Baionako besten kari, hiriko elkarte anitzek besta alternatiboak antolatzen dituzte, gehienak Baiona Ttipia auzoan iragaiten dira, ahantzi gabe Gaztelu Zaharraren harresiaren itzalpean euskal elkarteek antolatu Karrikaldia.

Aitzineko astean Baionako Gazte Asanbladak Patxa plazan iraganen diren animazio eta kontzertuen berri eman du. Egin den aurkezpenean kolektiboko kideek adierazi dute: “Azken denbora hauetan jasan ditugun Baionako besten lerratzeengatik eta bereziki azken urtean gertatu ezbeharragatik, Baionako eragile ezberdinekin 2032 kolektiboa osatu dugu”. Kolektiboak urte osoan zehar, Herriko Etxearekin negoziazioetan ibili da, bestak jasangarriagoak izaiteko 10 proposamen egin ditu onartuak eta aplikatuak izan daitezen. Errana izan da: “Aurtendanik lorpen batzuk gauzatuko ditugu, baina aurrerapauso tipiak dira”. Bilduak zirenek salatu nahi ukan dute ere besten kari euskarak ez duela merezi duen lekua ukanen....

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2024/07/04

Joko olinpikoak, historia mitiko bat! (1/5)

Gilen Bacho

Joko%20olinpikoak_%20historia%20mitiko%20bat!%20(1/5)

Hiru asteren buruan, Frantziak mundu osoari ongi etorria emango dio. Mende bateko igurikaldiaren ondotik, Parisek Joko olinpikoak berriz antolatuko ditu. Munduko gertakari famatuena da, kasik 3.000 urteko historia mitikoa duena.

Olinpia, “gure bizitzaren bizitza bera da”

Historialari gehienen arabera, lehen Joko olinpikoak, edo zuzenago izaiteko, lehen Olinpiako Jokoak (hola deituko ditugu Antikitateko jokoentzat), 776an Jesus-Kristo aitzin iragan ziren (lehen parte horretan data guziak Jesus-Kristo aitzin emanak dira). Hippias-ek, V. mendeko Elis hiriko sofistak, zuen eman bere testu batean lehen Jokoen data hori, eta ere Jokoen lehen garailea, Corebe izenekoa, Elis hirikoa ere, estadio luzerako (192 metrokoa) lasterketa irabazi zuena. Denbora horretan, Jokoen lasterketa bakarra zen. Arkeologoek data eta testu hori dudan ezartzen dute, ez baitugu kirol muntadurako marka bat ere atzemaiten VIII. mendean Grezian. Marka horiek bakarrik V. mendea...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/07/04

Kukumarro

Xarles Videgain

Antzera

Antzera edo antzara aipatuko dut sasoinaren kontra ere. Antzera diogu, eta lainetik hartzen dugu izena; anser, anséris deitzen baitzen. Rabelais frantses idazleak zenbait aldiz les plumes ansérines aipatzen ditu baina hitza kasik galdu da, horren ordez beste latinezko hitza hartu baitute, avica, espainolez oca deitzen dena, frantsesez oie, gaskoinez auque: ezagutzen dukezue “la reine Pédauque”, ezen harek antzera edo oka baten zangoak baitzituen gure laminenak bezalakoak, hots zangoko erhiak palmatuak bazituela, bestalde pollita balin bazen ere. Anseris hitza doi doi erabiltzen zuten lehen medikuek eta “anseris” deitzen zen larrua gaizki jartzea hotzarengatik edo beldurrarengatik. Hori gertatzen zaigularik, euskaraz guk antzera ez dugu aipatzen, oilo larrua erraiten dugu eta bestaldean oilo ipurdia ere.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/07/04

Mikel Epalza, jende arrantzale

Mikel%20Epalza_%20jende%20arrantzale

Coline Renault paristar kazetari gazteak badu afizio berezi bat itsasoaz eta mariñelen biziaz. Mikel Epalza mariñelen omonierrak egiten zuen lanaren berri ukanik, nahi ukan du honen biziaz gehiago jakin. “Nere biziaz? Zergatik? Ez dut denborarik galtzeko gisa hortako gauzekin” zion ihardetsi. Alabaina, Mikel Epalzak betitik bertzeak ditu gogoan, bertzeen laguntzera osoki ekarria da, bere buruaren ospeaz arrangura izpirik gabe. Emeki emeki, hala ere, kazetari gaztea eta euskal omonierra, solasaldiz solasaldi, elkar hezi dira eta obra ezinago ederra ondu dute, “Pêcheur d'hommes” liburua, Parisko Equateurs argitaletxeak ekainean argitaratu diguna.

“Izan zaitez jende arrantzale” ebanjelioko pasartearekin idekitzen da liburua. Ebanjelioa duela bere ipar-orratza dio Mikel Epalzak, haatik klerikalismotik urrun geldituz, proselitismoa ez da bere egitekoa, jendeak zaizkio interesga...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/07/04

Bertsoak

G.L. 2023-11-03

Unibertsoa…

Aro ederra delarik gaude

Lurretik gora begira,

Izartegi misteriotsua

Deitzen den Unibertsora…

Gure planeta gisarakoak,

Jakintsunen arabera,

Milaka omen daudela eta...

Ene ulermen ttipira

Noizbait argi bat helduko dea?…

Horra hor, ene galdera! (bis)

Gizakiaren baitan dagoen

Gogoa bera ulertu

Nahiko nuke bainan ezinak

Isilik uzten nau mutu!

Halere giza jakintzak noizbait

Zerbait argituko al du…

Izartegiko zilo beltz batek

Han irensten ez bagaitu!

Holakorikan ez dakigula

Agian nehoiz gertatu(bis)

Irakurri segida

Orotarik | 2024/07/04

Irakurlea mintzo

Gotaineko Haize epailea M. Etxekopar

Sukaldean norbait dabil, sua pil pil, tipula tipil, urrin ona hedatzen ari… Ez nago ni, hemen bainaiz idazten ari; ez da inor etxe hontan une hontan… baina bai: mutil bat, mutil gazte bat, luze, oneraino egin duen bidea bezain, Nouakchott-Xiberoa. Nik ja doi-doia banakien non kokatzen den Mauritania, intelektualki besterik ez. Horrek Xiberoaz gehixeago daki, ibilki. Asteartean Baionatik hona ekarri genuen, ene urtebetetze egunean! Batzuk urtebetetzeko oparia IKEAn eskuratzen dute, guk aldi honetan IKEAn ez, CADAn* bai (Centre d'Accueil des Demandeurs d'Asile)… Gazte hau, 2021ean Mauritania utzirik, barkatu, “République Islamique de Mauritanie”, frantses kolonia ohia XX. mendean, iparreko bidea hartuz, Mendebaldeko Sahara, Maroko, Mediterraneoa. Hau ere herri-mundu galgarria: 52 lagun edo ez lagun, ezezagun, uretan barku zahar batean, haietarik 45 salbatu, eta 7… Zazpi hauek ez dute asilo eskatu beharrik, erraiteak berak ere laztura emaiten daut. Gero E...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/07/04

Haziak mintzo

Maiorga kolegioa

Haziak%20mintzo

Maiorgako 6.eko ikasleak Irisarriko Ondare Hezkuntzarako zentroan

Lehen aldikoz, maiatzaren 6 eta 7an Mayorgako eta Etchecoparreko sail elebiduneko 6.ekoak, Irisarriko Ospitale zentroan elkarretaratu dira. Manu Inarra animatzaileak arras ongi kudeaturik, “Pilota” gaia jorratu dute historiaren aldetik, eta pilotan izerditan blai arituz plazan, ezkerparetan edo kiroldegian.

Usaiako pilota jokoez gain, artzainek Pilota soroetan jokatzen zituzten bi pilota joko deskubritu dituzte ere bai: Urdanka eta Bota luzea.

Bi kolegioetako ikasleek bi egun intentsibo eta goxo goxoak iragan dituzte denek elgarrekin, zentroak eskaintzen duen harrera bikaina eta aukera guziak baliatuz.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/07/04

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20bazterretik

Euskal Olinpiadak Oreretako ikastolarekin batera!

Ekainaren 7an, goizez, gure 5. mailako ikasle guzientzat eta Orereta ikastolako 1DBH-ko ikasleentzat “Euskal Herri Kirolen Olinpiadak” antolatu zituzten kolegioko Euskaraz Biziko arduradunek.

Ziburuko ezker paretan bildu ziren 168 ikasle. Oreretakoei bertsoen bidez harrera egin ondoren, goizean zehar 15 talde aritu ziren lehian, frogaz froga. Taldeak Piarres Larzabal Kolegioko ikasleak eta Orereta ikastolako ikasleekin osatu ziren “Zubiak eraikiz” proiektuari esker hasitako harremanak sendotzeko eta ikasturte amaierako azken txanpan ongi pasatzeko asmoz.

Jokoen artean honako hauek egin zituzten: lokotxa bilketa, idi proba, zaku lasterketa, txinga lasterketa eta koilara lasterketa. Azkenik, ikurrina irabazi ahal izateko hainbeste maite dugun sokatira froga. Errenteriatik etorri ziren gazteak motibaturik eta sasoi onean iritsi ziren.

Olinpiadak bukatu on...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/07/04

Haziak loratzen

Bluia taldeko ikasle bat

Haziak%20loratzen

Ainhoa (III)

2001eko agorrilaren24a

Badu hiru urte bereiziak garela Pierrot eta biok. Hastapenean arraro zitzaidan berriz Ainhoara etortzea. Bainan, laster laket sentitu nintzen, mendietan ibilaldi ederra egitera eraman nindutelakonire lagunek. “Ibilaldiaren hamabi orduak” deitzen da. Ertaineko zirkuitua hautatu nuen, 36km egiten dituenak. Ainhoa inguratzen duten oihanak eta mendiak zeharkatu genituen. Ahantzi dut zein ordenetan baina oroitzen naiz Errebi, Soporro, Urrezti, Mondarrain eta agian Artzamendi bazirela. Batez ere, Urdazubi, Zugarramurdi eta Sarara hurbildu ginen. Ainhoarekin “Xareta” lurraldea osatzen dute. Lehen bi herriak Hegoaldean dira, Nafarroan, beste biak Iparraldean, Lapurdin. Kultura eta hizkuntza bera dutenez, mugaz gaindiko loturak sortu zituzten. Ainhoak salbu, beste hirurek harpeak dituzte. Aldiz, bakoitzak bere nortasuna badu. Laminak, omen, bizi zirela Urdazubiko harpeetan, Zugarramurdikoetan ordea sorg...

Irakurri segida

Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2024/07/04

Herriko bozak: Pascal Jocou auzapez berria

Herriko%20bozak:%20Pascal%20Jocou%20auzapez%20berria

Huna beraz azkenean heldu gara, lau urteko polemikaren, dimisioen eta hauteskunde aitzinatuen amaierara.

Lehen itzulian ekainaren 16an hiru zerrenda ziren lehian, Jocou Pascalen zerrendak %37.3 boz bildu ditu, Etchegaray Fabiennen zerrendak (Ayenza auzapez ohiaren axuanta) %34.9 boz, eta Camblong Haritzaren zerrendak %27.8 boz.

Bigarren itzulirako, emaitza itxaropentsuak izanik ere “Hats berri” Camblong-en zerrendak erabaki du bigarren itzulitik erretiratzea bozen kontsignarik eman gabe, ordu batzuk geroxago Haritza Camblong-ek prentsaren medioz adierazi du, arranguratua izanez Beskoitzeko ikastolaren geroaz, bigarren itzulian bozkatuko zuela ikastola iraunkorra herrian hobekien defendatzen duen zerrendarendako. Iduriz bigarren itzuliko emaitzak ikusita bere hautesleen zati handi batek bere kontsigna segitu du. Huna bigarren itzuliko emaitzak: Jocou %55.4 eta Etchegaray %44.6.

Haritza Camblong-en zerrendak, artikulu hunen bidez eskerrak eman nahi ditu beren ze...

Irakurri segida

Herriz Herri - Kanbo (L) | 2024/07/04

Lagunen gaua

Lagunen%20gaua

Latsarria elkarteak uztailaren 5ean “Lagunen gaua” antolatzen du (19:00), Bernadette Jougleux gunean. Kontzertuak eta mutxikoak iraganen dira, lekuan berean pintxo, xipiron… eta edariak. Sartzea kitorik.

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024/07/04

Legebiltzarren emaitzak - Muskoako Ama Birjinaren zaharberritzea

Legebiltzarren%20emaitzak%20-%20Muskoako%20Ama%20Birjinaren%20zaharberritzea

Legebiltzarren emaitzak

Huna herriak hauteskundeetan lortu emaitzak: Peio Dufau lehen arribatu da (32,36), bigarren Christian Devèze (%27,26), hirugarren Victor Lastécouères (%22,84), ondotik Emmanuelle Brisson (%11,04) eta %10etik behera: Jean Tellechea, Jacqueline Uhart, Eva Pernet, Corinne Berthelot eta Michel Lamarque. Hauteskundeetan, %28,70eko abstentzioa izan da. Hurrengo igandean bozkatzeko bigarren hitzordua emana da.

Muskoako Ama Birjinaren zaharberritzea

Maiatzean, hiriak eta 64 departamenduak burutu erlaitza sendotzeko obren ondotik, Muskoako Ama Birjina estatua zaharberritzen hasi dira Herriko Etxeko zerbitzu teknikoak: arteken konponketa eta tindaketak.

Irakurri segida

Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2024/07/04

Mendi lasterketa

Mendi%20lasterketa

Uztailaren 5 eta 6an, mendi lasterketaren 47. edizioa iraganen da, urtero milaka kirolari hurbiltzen dira. Ostiralarekin eguerditik harat lasterkarientzat bizkarrekoak emanak izanen dira, gauazko lasterraldia iraganen da Arranomendi mendian gaindi (22:30). Biharamunean larunbatarekin ibilaldi desberdinak antolatuak dira, bazkaltzeko posibilitatea ere emana da.

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024/07/04

Pestak - Azken herriko kontseilua - Kaperaren bisitak - Eskolako autobusa

Pestak%20-%20Azken%20herriko%20kontseilua%20-%20Kaperaren%20bisitak%20-%20Eskolako%20autobusa

Pestak

Hauek iragan dira gora behera batzuekin. Maleruski, gogoan atxikitzen den gertakari dorpea, izan litekeen erasoa da. Alabainan neska batek jasan lukeen eraso baten inguruan inkesta bat idekia da.

Gero eta gehiago gertatzen diren edo bederen aipatzen diren eraso horien salatzeko elgarretaratze bat egin da plazan. Geroak erranen du zer gertatu den xuxen.

Azken herriko kontseilua

Huna zer deliberatu den bilkura hortan:

-Jauberriko eta Lurberriko bideak izendatu dira.

-Ertzaintza eta jendarmeen arteko konbenio baten izenpetzea onartu du gehiengoak bainan hautetsi abertzalea abstenitu da. Hunek dio holako egitateek intseguritate giro bat atxikitzen dutela. Auzapezak erran du ez direla rolak aldatu behar: egitate horrek prebentzioa lagunduko duela bideetan, droga kontsumitze eta trafiko mailan, lasaitasun publikoaren zaintzan elgarrekin eginen diren behaketa batzueri esker adibidez...

-Maiatzaren leh...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024/07/04

Olinpiadak denentzat - Hondartzako txabola - Jessica Berra Europako txapelduna - “Les Variétés” zinemaren berritzea

Olinpiadak%20denentzat%20-%20Hondartzako%20txabola%20-%20Jessica%20Berra%20Europako%20txapelduna%20-%20a€œLes%20VariAtAsa€%20zinemaren%20berritzea

Olinpiadak denentzat

Hendaiako Gazte Herritarren Batzordeko gazteek uztailaren 6an larunbatarekin (14:00-18:00), Ondarraitz estadioan Olinpiadetan parte hartzera gomita zabaldu dute. Familiakoak edo lagunak izan, 5 pertsoneko taldeak osatu behar dira eta hainbat jokotan parte hartzen ahalko da: baloia preso, euskal txapela, soka-tira, saskibaloia eta flag.

Hondartzako txabola

Udan, 14 eta 17 urte arteko gazteak hondartzako txabolara ongietorriak dira. Uztailaren 8tik 16ra (14:30-18:30), astelehenetik ostiralera, hilabeteak 11 euro kostako du. Informazio gehigarrien ukateko: accueiljeunes@hendaye.com edo 06-31-01-90-30.

Jessica Berra Europako txapelduna

Jessica Berra lehen arribatu da Poloniako Gdansk herrian iragan den Europako its...

Irakurri segida

Herriz Herri - Makea (L) | 2024/07/04

Legebiltzar emaitzak

Orotara herrian 461 bozkatzaile dira. Joan den igandean 356k bozkatu dute, horietan 7 xuri. Echaniz (Fronte Popularra) lehena atera da 151 bozekin, Lopez (RN) 72 boz, Lassalle (Résistons) 50, Cachenaut (LR) 49 eta Mirande (EAJ-PNV) 27. Heldu den igandean berriz bozkatzera deituak gira.

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2024/07/04

Amotzeko Bestak - Antzerkiak Larrekon - Eskulangileen merkatua - Lonbri-konposatzea - Uda Joko - Petanka txapelketa - Esku-baloiko neskak txapeldun

Amotzeko%20Bestak%20-%20Antzerkiak%20Larrekon%20-%20Eskulangileen%20merkatua%20-%20Lonbri-konposatzea%20-%20Uda%20Joko%20-%20Petanka%20txapelketa%20-%20Esku-baloiko%20neskak%20txapeldun

Amotzeko Bestak

Senpereko Jondoni Petriren ondotik, Amotzeko kartierrak Santa Madalena ospatuko du, gazte komiteak denak antolatuak ditu. Hiru egunez iraunen dute, betiko egitarau aberatsarekin. Uztailaren 5a, ostirala: (18:00 eta 19:00) Amotze txapelketako finalerdiak Mendionde trinketean, Esku-Pilotak antolaturik, (20:00) zintzur bustitzea, (21:00) zikiroa Edantzak alaitua. Uztailaren 6a, larunbata: (14:00) pala txapelketaren finalak, (18:00) Amotzeko lasterka lehiaketa (8,5km) xehetasunak 06-45-24-43-65, (19:00) gaualdi alaitua dohainik aterpean, Punttu Kakotx, Elektrotxaranga, Kilimak, Etxepe eta DJ Doli Soinu Sistema. Uztailaren 7a, igandea: (10:30) meza kaperan, (11:00) pilota plazan Spuc pilotako gazteen arteko partidak, (13:00) zintzur bustitzea, (13:30) bazkaria muskuiluak patatekin, (16:00) Senpereko auzoen arteko jokoak, (18:00) Amotze txapelketako finala Mendionde trinketean, (19:00) kantaldia Maider Cigarroa, bere disko berriaren aurkezpena“Bira...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024/07/04

Antzerki sasoia

Antzerki%20sasoia

Uztailaren 4tik 6ra, La Perle gelan antzerkiaren inguruko hainbat tailer antolatuak izanen dira. Programan hiru pieza desberdin izanen dira: “Amour de job”, “La Fabrique des Falsificateurs” eta “Les Branquignoles”. Helduei baina baita nerabeei ere zuzendu tailerrak dira. Sarrera librea izanen da. Egitarau guzia www.saintpierredirube.fr webgunean ikus daiteke.

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2024/07/04

Bozak - Sara Oinez - Abisu - Pilota

Bozak%20-%20Sara%20Oinez%20-%20Abisu%20-%20Pilota

Bozak

Orotara 2.116 boz izan dira: 1.434 boz emaile (%67,77), 682 abstentzio (%32,23) eta 57 boz baliogabekoak. Huna emaitzak: Peio Dufau (%33,26), Christian Devèze (%24,18), Victor Lastécouères (%20,70), Emmanuelle Brisson (%12,27), Jean Tellechea (%8,42), Jacqueline Uhart (%0,73) eta Corinne Berthelot (%0,22).

Sara Oinez

Aitzin hortan, Har Hitza elkarteko hogoi batek antolatua zuten ibilaldi hori, 130 bat baziren denetan labur eta luze ibilaldietan, izigarrizko egun goxoa pasatu dute denek Sarako mendi ederrak ikusiz. Aurtengoa ongi joan da, heldu den urte arte.

Abisu

Uztailaren 5ean ortziralez (20:00), Lezeetan kontzertua “Korrontzi” taldearekin, 14 urte arte dohainik eta bertzeek 15€ sarrera. Uztailaren 9an eta 16an indar jokoak elkarteek antolaturik errebote berrian. Uztailaren 17an Beti Gazte elkarteak antolaturik kontzertua Azkaingo Larrung...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2024/07/04

Herriko Etxearen webgunea - Ordainpeko aparkalekuen plangintza - Inpakt Argazki Erakusketa - Elizako organoa erakusgai - Euskal Dantzak plazan - Merkatuak herri barnean eta Zokoan - Ibilaldia - Mendi Taldea - Herri kirolen erakusketa - Euskal Pilota partidak

Herriko%20Etxearen%20webgunea%20%20-%20Ordainpeko%20aparkalekuen%20plangintza%20-%20Inpakt%20Argazki%20Erakusketa%20-%20Elizako%20organoa%20erakusgai%20-%20Euskal%20Dantzak%20plazan%20-%20Merkatuak%20herri%20barnean%20eta%20Zokoan%20-%20Ibilaldia%20-%20Mendi%20Taldea%20-%20Herri%20kirolen%20erakusketa%20-%20Euskal%20Pilota%20partidak

Herriko Etxearen webgunea

Herriko Etxeak jadanik erabilgarri duen webgunea txalotzeko modukoa da. Bada urruña.eus euskarazkoa eta urrugne.fr frantsesezkoa. Lehen hori aipatu nahi nuke lerro hauetan, gure mintzairan, euskara txukun eta garbiaz aurkeztua dutelako. Baditu bost atal: Herriko Etxea, proiektu handiak, eguneroko bizia, kultura, elkarte bizitza eta kirola eta administrazio urraspideak. Atal hauetan informazio aberats eta baliagarria eskaintzen zaie urruñarrei. Eta horietaz gain, orrialdearen erdi aldean, era guzietako azken berriak aipatzen dituzte. Biba zuek! Bero zarta handia Herriko Etxean daudenendako, euskara bere tokian ezartzen saiatzen ari direlako.

Ordainpeko aparkalekuen plangintza

Herriak, trafiko handia pairatzen duten hiru auzoetan, aparkaleku politika berria indarrean ezarriko du. Ek...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024/07/04

Hauteskunde emaitzak - Biltzar publikoa - Pilota - Kantaldi-musikaldi - Haltya jauregiak 150 urte

Hauteskunde%20emaitzak%20-%20Biltzar%20publikoa%20-%20Pilota%20-%20Kantaldi-musikaldi%20-%20Haltya%20jauregiak%20150%20urte

Hauteskunde emaitzak

Uztaritzerentzat hauek izan dira: Izen emanak: 5834; hautesle bozkatzaile: 4226 (%72,43); xuri eta baliogabekoak: 132; balio zutenak: 4094; Dufau: 1339 (%32,71); Lastecouères: 1094 (%26,72); Devèze: 925 (%22,59); Brisson: 404 (%9,82): Tellechea: 259 (%6,32): Uhart: 52; Pernet 15; Berthelot: 6; Lamarque: 0.

Biltzar publikoa

Joan den ortzegun arratsean iragan da biltzar publiko bat Lapurdi gelan Euskal Elkargoko Gemapi erakundeak eta Herriko Etxeak antolaturik, 40 bat parte hartzailerekin. Gaia zen: Errobi errekak eta bere adarrek sortzen tokitik Baionaraino jasan ditzaketen uholdeak eta ondorioz hondamenak. Baionatik Uztaritzeraino ''Nive Maritime'' sindikatuaren gain baldin bada ere, beste guzia Herri Elkargoko Gemapi erakundearen gain dago orain. Biltzarraren helburua: PAPI izenarekin den uholdeen prebentziorako ekitaldien egituratzea. Baigorriko baleatik, Ezterenzubitik ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024/07/04

Berritasuna herriko garajean - Herriko bestak iraganak - Hauteskundeetako bozen lehen itzulia

Berritasuna%20herriko%20garajean%20-%20Herriko%20bestak%20iraganak%20-%20Hauteskundeetako%20bozen%20lehen%20itzulia

Berritasuna herriko garajean

Badu orain berrogoi bat urte Gérard Parachou lanean ari dela familiako garajean, Hazparneko bidean. Alabainan bere aitaren segida hartu zuen, hunek erretreta hartu zuelarik. Mekanikariek ontsa badakiten bezala, errotak bere itzulia egiten du eta hala orain bere erretretako orena hurbiltzen zaiola. Herritarrentzat plazera izanen da jakitea egiten dituen zerbitzuek segituko dutela, hunen segida hartu beharra baitu, uztailaren lehenetik goiti Jérome Olaizolak. Hau Ahurtikoa da, 42 urteko gizona, luzaz arizan da bertze garaje batean Bokaleko eskualdean. Azken urte hauetan La Réunion uhartean gaindi ibili da lan egiteko. Bere anderearen laguntzarekin bulegoko lanetan, hartuko dute beraz segida. Oraiko zerbitzuak segurtatuko dituzte, marka guzietako autoen erreparatze, karrozeria lanak eta tindaketak. Gérard-ek ondoko hilabetetan segituko du halere nagusi berriaren laguntzen.

Herriko bestak iraganak

<...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024/07/04

Haur kantariak elizan - Deputatu bozak

Haur%20kantariak%20elizan%20-%20Deputatu%20bozak

Haur kantariak elizan

Joan den larunbat arrastirian, Prades herritik etorririk (Canigou mendiaren pean den herria, Ipar Katalunian), “Maîtrise Saint-Joseph” koruko haur kantariek, 9 eta 15 urte artekoek, kontzertu xoragarria eskaini dute gure herriko elizan. Publiko argalaren aitzinean, maluruski, hemengo jende gehienak ez baitziren kontzertu horren jakinean, publizitate eskasean. Bainan hor zirenek gain gainetik preziatu dute emanaldia. 2021ean sortua den koru hortako haurrek badute zinez talendu.

Deputatu bozak

Huna igandeko lehen itzuliak nolako emaitzak agertu dituen gure herrian. Zerrendetan 611, abstenzioa 175 (%28,6), bozkazale 436, xuri 6, ez bali 4. Iñaki Echaniz (Frente Popular Berria) 156, Beñat Cachenaut (LR) 99, Sylviane Lopez (RN) 74, Jean Lassalle (Résistons) 69, Gracianne Mirande Bec (EAJ) 27, Carlos Ribeiro (LO) 1. Oharra: EAJ euskal alderdi...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024/07/04

Pilota: Finalerdiak

Pilota:%20Finalerdiak

Aste huntako emaitzetan denetarik izan dugu. Lehenik Union Basque-ren xapelgoan finalerdietangure neska gazteek Kleina Oxandabaratz-Xana Labat, palantxan galdu dute 22-40 Airetik-en parean. Esku huska Iparraldeko Pilota Batzordeko finalaren aitzineko partidan gure artekoek, Eneko Etchevers-Xan Bidart-ek, irabazi 30-14 Airetik-en kontra. Orain Eneko eta Xan-ek finala jokatuko dute uztailaren 12an Zuraideko plazan (19:00), Noizbait edo Oztibartarrak-en parean! Bestalde Gure Doia trinketean uztailaren 6an (16:00) iraganen dira aurtengo lehiaketaren 3 finalak. Ondotik zintzur bustitzea eta afaria. Azken hunentzat gomendatua da jendeer beren izenaren emaitea Gure Doia deituz: 05-59-37-60-40.

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024/07/04

Artetxean merkatua eta beste - 3. adinekoen bazkaria

Artetxean merkatua eta beste

Uztailaren 5ean ostiralez (18:00-19:30) hilabeteko merkatu handia izanen da, aste guzietako merkatuetanbaino ekoizle gehiagorekin.

Egun berean ere, merkatu denboran eta ondotik, Artetxean urtean zehar iragan diren arte jardueretako eskulanak erakutsiko dira.

“Artetxea kantuz” taldeak urteko azken errepika eginen du ere gau hortan, beti bezala orori idekia, merkatua kantu zenbaitekin bururatzeko mentura beraz.

Pintxo eta ostatu izanen da denentzat ongi etorriarekin batean. Jin gustian Izturitzerat!

3. adinekoen bazkaria

Ekainaren 22an larunbat eguerdiarekin 35 bat herritarrek parte hartu zuten herriak eskaini bazkarian “On egin” jantegian. Janari eta edari onak gozatzearekin batera elgarrekin mintzatzeko parada goxoa izan zen.

Irakurri segida

Herriz Herri - Jatsu (NB) | 2024/07/04

Gaualdi musikala eta gormanta

Gaualdi%20musikala%20eta%20gormanta

Garaziko Jatsu herrian, uztailaren 5ean (19:00), Bordatto etxaldean kontzertu eta arno jastatze gaualdia antolatua da. Dr Kiki eta Mister Lucky taldeak hor izanen dira. Tokiko produktuekin egin talo mota desberdinak jaten ahalko dira eta nola ez lekuko mahastizainen edariak.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024/07/04

Lege Biltzarreko hauteskundeak - Kermeza - Pilota

Lege Biltzarreko hauteskundeak

Lehen itzuli edo bozkaldiko emaitzak:

-Bozkazale gaiak: 1.273

-Bozkazaleak: 843

-Bali: 832

-Iñaki Etxaniz (NFA): 360 (%43)

-Benat Cachenaut (LR): 169 (%20)

-Sylviane Lopez (RN): 155 (%18,6)

-Jean Lassalle (Resistons): 102 (%12)

-Gracianne Mirande-Bec (EAJ-PNB): 41 (%4,9)

-Carlos Ribeiro (LO): 5 (%0,6)

Kermeza

Gure parropiako kermeza uztailaren 7an iragaitekoa da, igandez.

Egitaraua:

- (9:00) meza Irulegin

- (10:30) meza Baigorrin

- (12:00) aperitifa eta bazkaria Plaza Xokon

- (16:00) animazioak, jokoak haurrentzat, fortunaren errota eta beste...

Pilota

Euskal Herriko xapelketa, plaza laxoan:

Gazteak

Cyril Arambel - Eneko Eyherart (Zaharrer Segi) 30 /Julen Escutary - Xalbat Martinon (Kanboarrak) 23.

Gure pilotariek finala igandean dute, ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donazaharre (NB) | 2024/07/04

Arteen topaketa eta kultur astea

Arteen%20topaketa%20eta%20kultur%20astea

Uztailaren 6tik 14a arte, erakusketa, mintzaldia eta kantaldiak antolatuak dira. Ezkerparetan, aste batez margoak, eskulturak eta artisauen obrak ikusgai izanen dira (10:00-12:00/15:00-18:00). Uztailaren 7an (18:00), elizan Uztaritzeko Les Labourdins korala entzuten ahalko da. Uztailaren 8an (20:30) Avisatz-Pe,Gaves ibarreko gizon abesbatzak, kantuen bidez Pirinioetako kultura ezagutzeko parada eskainiko du. Uztailaren 10ean (18:00) Mizpira gelan, “Gustavo de Maetzu, margolari nafarra 1909an Donazaharren” gaiaren inguruan Eric le Blay arte historialariak konferentzia emanen du.

Uztailaren 12an (20:30), herriko latsarrietan, Gazte Zaharrak taldearekin kantatzeko gomita zabaldua da.

Irakurri segida

Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2024/07/04

Herriko pestak - Arberoako ostiralak

Herriko%20pestak%20-%20Arberoako%20ostiralak

Herriko pestak

Uztailaren 5etik 8ra herriko gazteek Donamartiriko pestak antolatzen dituzte. Ostiralean arno jastaketa, larunbatean zikiroa eta aurtengo berezitasuna igandean 1. mailako pilota finalarekin. Notatzekoa eta eskertzekoa: pesta komiteak bere gain hartuko ditu herritarrentzat sartzeak. Eta asteburua ongi finitzeko, astelehenean herritarren eguna birla eta mus txapelketekin, eguerditan paëlla eta arratsean taloekin. Arrats guziak talde ezberdinak alaiturik egonen dira, laster arte deneri.

Arberoako ostiralak

Donamartiriko herriko pestekin betan abiatzen dira Arberoako ostiralak. Aiherra, Donoztiri eta Izturitzeko elkarteekin ostiral guziz biltzea aukera eskainia zauzue. Herri kirol, kantaldi, mutxiko edo ibilaldi, egutegi osoa herriko etxeen webguneetan atzeman dezakezue.

Irakurri segida

Herriz Herri - Arrosa (NB) | 2024/07/04

Herriko bestak

Herriko%20bestak

Uztailaren 5, 6 eta 7an iraganen dira. Ostiralean kontzertuekin hasiko da, Maskak, Ezpalak eta DJ Bull-ek animaturik. Ibiakoitzean zikiroa proposatua da, Holako taldeak alaiturik (20:00), erreserbatu behar da deituz 06-17-85-49-98. Igandean, Othalepo plazan paella bazkaria, arratsaldean plaza nagusian (18:30) Rita Mutxiko taldea, talo eta xingar, gaualdia Elgenian bururatuko da.

Arrosatar guzieri besta on!

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016