Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024ko Agorrilaren 01a
Mendi Alde eskolaren 85 urteak agorrilaren 24an
Joan den astean eskolaren ezagutza egin ondoan, huna 85 urteen kari antolatua den egunaren egitaraua: goizean (10:30) meza eta preseski eskola huntako ikasle ohi batek emanik eta haurrek eta klikak alaiturik. (11:30) zintzur bustitzea eta ondotik bazkaria trinketean: merluza, ahatekia sagarrekin, gasna, errusiar bixkotxa, kafea eta arno. Egunean zehar animazio eta erakusketak izanen dira: klaseko argazkiak, lehengo eskolako materiala eta Sanoki gelan ikusten ahalko dira filmatuak izan ziren aspaldiko eskolako bestak. Horra egun goxo baten iragaiteko parada eskainia zaukuna eta ber mementoan okasionea ere eskolari sustengu baten ekartzeko. Diru laguntzak egiten ahal dira ere helloasso.com webgunerat joanez.