Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2024ko Agorrilaren 01a
Herriko bestak
Herriko bestek abuztuaren 2tik 6ra iraunen dute, ostiraletik asteartera. Larunbatean (20:30), kontzertuak iraganen dira urririk: Rakatapunk, Kilima, Modus Operandi eta Oxabi. Abuztuaren 5ean astelehenarekin (22:00), Kiki Bordatxoren kontzertua iraganen da. Artikulua idaztean besten egitarau zehatza oraindik ez da atera, baina suposatu nahi da fitesko www.espelette-paysbasque.com webgunean agerraraziko dutela.