Herriz Herri - Garrüze (NB) | 2024ko Agorrilaren 01a
Garruzeko feria asteazken eta ostegun huntan
Urte guziz bezala, aurten ere Garruzeko feria uztailaren 31n eta agorrilaren 1ean gozatzeko parada badugu. Lehen egunean, asteazkenez, zaldiek beteko dute plaza zabal osoa. Biharamunean, ostegunez, behi ta aratxe ederrenak ehunka izanen ditugu leku hortan berean. Kabalez bestalde, animazio desberdinak proposatuak dira: zaldiz ibiltzen ikasteko eskaintza goizez eta arratsaldez zaldi hezi trebatuen ikusgarria, hau ere dohainik; zaldi ferratzaile baten erakustaldia, laneko mekanika eta autoak ere hor ikusgai izanen dira... Amikuztar trikitilariek feria alaituko dute.
Azkenik ez ahantz feria baten ezaugarri nagusietakoa: apairu gozoa hartzea, aingirak, behikia
eta arno ona preziatuz. Ez da deusen eskasik Garruzeko ferietan, beraz jin gustian eta gogotik.