Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2024ko Agorrilaren 01a
"Eleketa, Oztibarreko ahozko oroimenak"
Euskal Kultur Erakundeak muntatu erakusketa Espelleteniaostatu-kulturgunean ikusgai izanen da, agorrilaren 21etik urriaren 19a arte. Estreinaldi ofiziala eta bisita gidatua agorrilaren 29an iraganen dira (18:00).
Erakusketa multimedia eta interaktiboan Oztibarreko 28 pertsonek beren bizipenen eta oroimenen berri emanen dute, lekukotasun filmatuen eta argazkien bidez.
Oztibarreko ekonomia, herrietako bizia eta 1960tik gaur arte izan diren aldaketak eta borrokak entzungai izanen dira.
Sartzea urririk, ez duda itzuli baten egitea!