Euskal diaspora | 2024ko Agorrilaren 01a

San Ignazio ospatzen eta agiantza onenak Venezuelako laguneri

Joseba Etxarri

Joan den asteburuan Boisen (AEB) ospatu “San Inazio” euskal besten hastapena hiriko “Basque Block”-en, bertako Oinkari dantzariak ikurrina ohoratzen.
Joan%20den%20asteburuan%20Boisen%20(AEB)%20ospatu%20a€œSan%20Inazioa€%20euskal%20besten%20hastapena%20hiriko%20a€œBasque%20Blocka€-en_%20bertako%20Oinkari%20dantzariak%20ikurrina%20ohoratzen.

SAN INAZIO BESTAK. Aste huntako asteazkena uztailaren 31n zen eta, beraz, San Ignazio eguna (San Inazio, Iñaki Deuna eta izen gehiagorekin ere da ezagutua saindua Diasporan). Estatu Batuetako Boisen ederki ospatu zuten azken asteburuan, heien “San Inazio Festival” delakoarekin, ortzegunetik igandera, abantxu Euskal Herrian bezala, musika karriketan, euskal dantzariak, janari eta edari saltokiak... eta ebiakoitzean meza, euskal korala eta dantzariak aldarean dantzari, Euskal Herrian Besta Berri ospatzeko (Gipuzkoako Oñatiko Korpuseko maneran) egiten denaren bertsione bertakotu batean. Ez ahantzi aurten Boisen San Inazio dena, heldu den urtean Jaialdi 2025 besta erraldoia bilakatuko dela Boisen, orduan ere euskal sainduaren ohorez, baina zinez besta handiago eta nazioartekotuagoa.

Hamaika dira bestenaz munduan San Ignazio ospatzen duten euskal komunitateak, bereziki Gipuzkoako eta Bizkaiko jatorria duteneri lotuak, baina ez bakarrik. Batzuk, Boisen bezala, aitzineko asteburuan ospatu zuten, eta beste batzuk heldu denean eginen. Necochean, Donostiako Goizaldi dantza taldearen bisita lagun ospatu zuten. Besteak beste egin(en) dute besta etaelkarretaratzerik San Ignazio ospatzeko Buenos Airesen, Cañuelas, Arrecifes, Txileko Santiagon, Rosarion, Viña del Mar-en...

CARACAS, VENEZUELA. Hemen heien San Fermin besten karietara aipatzekoa genuen Caracaseko Eusko Etxea, urte guziz ospatzen baitute San Fermin, munduan egun egiazko zezen gazteekin entzierroa korritzen duen euskal etxe bakarra dela, San Ignazio ere egutegian dutela. Aipatu nahi genuen, Donostiako Realeko Jon Mikel Aramburu jokalari euskal-venezuelarra partaide izan dutelako, eta hunek jaurti duelako txupinazoa, euskal komunitateko futbolzale frango bildurik, eta baita euskal komunitatetik kanpoko zaleak ere, ber denboran Venezuelako Selekzioarekin jokatu berri baitu Amerika Kopan. Baina geroztik, iragan igandean hauteskundeak izan direlarik Venezuelan, Eusko Etxeak igande hortan bortak ixtea deliberatu zuen, eta ezaguturik emaitzekin gertatu dena, deliberatu du astelehen huntan mementuko eta gauzak argitu arte zerraturik segitzea. Onena opa diegu lagun euskal-venezuelarreri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3759. zbk

Gure Hitza | 2024/08/01

Bakantza on deneri!

Ainhoa Etchenique

Euskal Herriak urtero turista anitz erakartzen ditu. Aurten ere, gure bideetan kanpotar matrikulak ezker-eskuin ikusten dira. Errexki asma daiteke gure aitzinean turista bat badela, bere bidea atzematen ez duenez edo 80 kilometro ordura mugatua den bide batean 50era joatea irringarriagoa dela atzematen duenez, auto lerro alimaleak sortzen baititu. Erran behar da arrunt kakingarriak direla!

Iazko abuztuan, 3.507.000 bisitari izan ziren Ipar Euskal Herrian. Frantziatik heldu direnen bisitarien %100a hartzean, %10a Parisetik etorri da, %7a Girondatik eta %6a Hauts-de-Seine-tik. Atzerriko bisitarien %100a hartuz, %12a Erresuma Batuetatik etorri da, %15a Alemaniatik eta %29a Espainiatik.

Iazko irailean ere turismoak azkarki segitu du, 1.920.000 bisitari izan baitira. Orotara, 2023. urtean, 16.781.000 bisitari inguru zenbatu dira. Horietan, %80a Frantzia estatutik etorri da.

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016