Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 01a
Gaza: gerlak zauritu haurrak Euskal Herrian artatuak
A.E.
Accem gobernuz kanpoko erakundeak baieztatu duenez, osasun arazo larriak dituzten Gazako pertsona batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan harrera-etxeetan aterpetuak dira. Bederatzi adin ttipiko haur ospitaletan artatzen dituzte, gainera emazte bat ere aurkitzen da, laguntza behar zuen beste adingabe palestinarra Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eramana izan da. 2 eta 14 urte bitarteko adin ttipikoak dira, zauri larriak dituzte, Israelek Gazan egin erasoaldien ondorioz, gerlako zauriak, hezurretan, begietan, buruan eta anitzek leherketen ondorioz erredurak dituzte. Itziar Astigarraga onkologoak eta Gurutzetako Ospitaleko Pediatriako arduradunak adierazi duenez, “adingabeek nolabaiteko zortea ukan dute”. Dagoeneko Egiptoko erietxeetan lehen tratamenduak ukan dituzte, ondorioz zauriak egonkortu ahal izan dira. Medikuak gaineratu du: “Gu beharrezko laguntza guziak ematen saiatuko gara”.