Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024ko Azaroaren 14a

Heriotze: Anaiarteako Yvonne Bide - Urtatsez bazkaria Denen Etxean - Kantaldia Otxalde taldearekin - Odol emaitea astelehenean eta asteartean

Heriotze: Anaiarteako Yvonne Bide

Anaiarteako Yvonne Bidek (sortzez Jaurena) utzi gaitu. 67 urte zituen. Bazuen zonbait urte eritasun arraro batek atzeman zuela eta hunen kontra egun guziz borrokatzen zela. J-Michel bere senarrarekin, alabekin eta familiakoekin. Haurrez inguraturik, maitaturik eta ontsa artaturik, etxean bizi izan da azken mementoraino. Emazte langile, goxo eta ongietorri egilearen oroitzapena uzten dauku.

Mendigorrian sortua, J-Michel bere auzo laborariarekin ezkondurik, Anaiartea etxea eraiki zuten, Bordalanda etxaldearen ondoan. Lan denboraldi gehiena Boncolac enpresako bulegoetan iragana baldin bazuen ere, bere etxaldeko harat-hunatak hurbiletik segitzen zituen.

Joan den asteazken goizean Lekuineko eliza mukurru bete zen, Yvonne zenari azken agur baten egitera jinak baitziren familiako, herritar, eta hainbat adiskide hurbileko eta urruneko.

Dolumin bizienak Jean-Michel senarrari, Joëlle, Jenofa eta Laura alaberi eta hain maite zituen hauen haurreri, Xalbat eta Maialen anai-arreberi, suhieri, koinateri, Anaiarteako eta Bordalandako familieri eta ahaidegoari.

Urtatsez bazkaria Denen Etxean

Goti Aire hirugarren adinekoen elkarteak bazkaria antolatzen du Denen Etxeko gelan, Urtatsez asteazken eguerdiz. Urte berriko lehen egunari doakion bazkari ona proposatzen dute, 58€tan. Haatik aitzinetik izenak eman behar dira, permanentzia atxikiko dute horretarako abenduaren 7an larunbat goizarekin, plaza gibeleko Goiti Aireren gelan (10:30-12:00). Izena emaitean beharko da ordaindu bazkaria, eta gibelera egiten baldin bada, antolatzaileek ez dute txekea edo dirua itzuliko.

Oroitarazten dute bazkaria elkarteko kide ez direnentzat ere irekia dela, lagunentzat ala familiakoentzat. Zerbitzua (12:30) goizik hasiko baita, eguerditan hor izaitea galdatzen dute.

Kantaldia Otxalde taldearekin

Hazparneko Ezkia ikastolan ibiltzen diren 23 aihertar haurren burasoek jakinarazten dute kantaldia antolatuko dutela Ezkia Ikastolarekin abenduaren 1ean, Otxalde taldea gomitatuz. Nota ezazue oraindanik. Horra hor igande arratsalde eder baten iragaiteko parada dudarik gabe. Xehetasunak heldu den astean.

Odol emaitea astelehenean eta asteartean

Odol biltze zentroak odol eskasean daude. Gure odolaren emaiteko egin dezagun indar. Hemen posible izanen da, Denen Etxean, azaroaren 18an astelehenarekin (8:00-11:30) eta azaroaren 19an asteartearekin (15:00-19:00). Ongi etorri deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3761. zbk

Gure Hitza | 2024/11/14

Hutsak errepikatuz

Ainhoa Etchenique

Bizian denek ditugu egun on eta txarrak. Denek ditugu pettoak egiten, batzu besteak baino larriagoak. Inportantena petto horietatik ikastea da, gauzak desberdinki egitea, aitzinera joan ahal izateko. Baina azken egunetako berriek frogatu didate denek ez dugula berdin funtzionatzen, amerikarrek 2016an egin huts bera errepikatzeko hautua egin baitute.

Harrigarria da zoin fite ahanzten diren gauzak. Donald Trump berriz ere bozkatua izan da, duela gutti arteko eskandaluak bazterrean utziz. Oroitarazteko, maiatzaren 29tik epaimahaia osatzen zuten hamabi newyorktarrek bi eguneko eztabaidaren ostean, Trump erruduntzat jo dute 34 kontabilitate dokumentu faltsutzea leporaturik, Stormy Daniels X filmetako aktoreari 130.000 dolarren truke haren isiltasuna erosirik, 2016ko hauteskundeak aitzin sexu eskandalua saihesteko asmoz.

Horrez gain, 2023an kondenatua izan da Jean Carroll idazlea bortxatu eta difamaturik....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016