Herriz Herri - Bardoze (L) | 2024ko Irailaren 05a
Erakusketa
Irailaren 21 eta 22an iraganen den "Inesa de Gaxen" pastorala prestatzeko, eta gai hori hobeki ulertzeko, "Sorginkeria, jukutriak eta dantzak" erakusketa proposatua da herrian.
Claude Labat historialariak eta Marko marrazkilariak egina, erakusketa eder honek begirada berri bat eskaintzen du XVII. mende hastapenean Euskal Herrian gertatu ziren gertakariei buruz.
Erakusketa, Bardozeko plazan kokatua, asteazkenetik igandera idekia da, agorrilaren 28tik irailaren 22ra (15:00-19:00).