Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024ko Irailaren 05a

Brik a brak - Itsasuko itzulia

Brik a brak

Brik a brak merkatua iraganen da asteburu huntan, larunbat eta igandez, irailaren 7an eta 8an, Integrazio Batzordeak antolaturik, Sanoki gelan.

Itsasuko itzulia

Asteburu huntan ere, irailaren 8an, igandez, iraganen da Itsasuko itzulia, Atharri ezkerparetatik abiatuz. Bi ibilaldi proposatuak dira, Mondarrain, Ezkandrai eta Atharriko zeharbidetan: 28 kilometroko trail-lasterkaldia, eta 16 kilometroko ibilaldia. Izen emaiteak: https://pb-organisation.com/evenements/itsasuko-itzulia/.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3761. zbk

Gure Hitza | 2024/09/05

Euforiaren ondotik zer?

Peio Jorajuria

Uda bururatzen ari zaigu. Ohiko gertakariez aparte (herriko bestak, pastoralak, kabalkada eta bertze), kirolak kasik osoki beztitu duen uda, kirolzaleen loriarako, ez bada ere dena distiratsua izan. Futbolarien Eurokopa, txirrindularien Frantziako Itzulia, orain Espainiako Vuelta. Hemen berean, pilota errege Aste Handian, mendi lasterketak, ugaltzen ari direnak, eta estropadak itsasaldean. Eta artetik Parisko Olinpiar Jokoak. Garaipen eta malko, joko distirantak buruan buru, hasiz irekidurako zeremonia miresgarriarekin, Baionako Marc Aillet apezpikuari ez zaiona haatik batere gustatu, daukan zabaltasun eskasaren seinale, baina jakinik nolakoa den, nehor ez da hainbat harritu. Eta orain Parisko Paralinpiar Jokoen bete betean gaude. Ederrak eta hunkigarriak dira. “Inklusioaren iraultza” aldarrikatzen dute, desberdintasuna gehiago onar dezagun gure egunerokoan.

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016