Herriz Herri - Suhuskune (NB) | 2024ko Irailaren 05a

Heriotze

Herriko elizan iragan dira Ttale Oureten ehorzketak. Hastapenetik zeremonia hunkigarria izan da. Lau bilobek edo arrahaurrek karreatu dute kutxa, Xalbadorren heriotzaren musika aireak laguntzen zituela. Cachenaut apezak xeheki aipatu du Ttaleren ibilbidea, bizi aberatsa, militantziaz josia. Familiaren etalagun baten lekukotasunak osoki hunkigarriak begiak bustiarazten zituztela eta ber denboran ezpainetan irriño bat sortzen. Suhuskuneko eliza ttipixko zen denen errezibitzeko, kanpoan bazen barnean bezainbat jende. Gure dolumin sendikorrenak Jeanine lagun esposari, Amaia, Estebe, Argitxu, Domingo eta haien haur guzieri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3761. zbk

Gure Hitza | 2024/09/05

Euforiaren ondotik zer?

Peio Jorajuria

Uda bururatzen ari zaigu. Ohiko gertakariez aparte (herriko bestak, pastoralak, kabalkada eta bertze), kirolak kasik osoki beztitu duen uda, kirolzaleen loriarako, ez bada ere dena distiratsua izan. Futbolarien Eurokopa, txirrindularien Frantziako Itzulia, orain Espainiako Vuelta. Hemen berean, pilota errege Aste Handian, mendi lasterketak, ugaltzen ari direnak, eta estropadak itsasaldean. Eta artetik Parisko Olinpiar Jokoak. Garaipen eta malko, joko distirantak buruan buru, hasiz irekidurako zeremonia miresgarriarekin, Baionako Marc Aillet apezpikuari ez zaiona haatik batere gustatu, daukan zabaltasun eskasaren seinale, baina jakinik nolakoa den, nehor ez da hainbat harritu. Eta orain Parisko Paralinpiar Jokoen bete betean gaude. Ederrak eta hunkigarriak dira. “Inklusioaren iraultza” aldarrikatzen dute, desberdintasuna gehiago onar dezagun gure egunerokoan.

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016