Euskal diaspora | 2024ko Irailaren 05a

Ipar Amerikan euskal bestalari, mundu osoan Diasporaren Eguna

Joseba Etxarri

Chinoko bestetan, Mike Bidart, Xabier Euzkitze eta Aner Euzkitze bertsoka, gibelean Michel Etcheverry (argazkia JLB)
Chinoko%20bestetan_%20Mike%20Bidart_%20Xabier%20Euzkitze%20eta%20Aner%20Euzkitze%20bertsoka_%20gibelean%20Michel%20Etcheverry%20(argazkia%20JLB)

IPAR AMERIKA. Ikasturte hastapen trinkoa Diasporan, hasteko Ipar Amerikan; aurten Chinoko piknika iragan igandean izan baita, igandez beti, aitzineko egunean pilota partidak Aphessetchetarren trinketean, eta astelehenean Centro Basco ostatuan. Joan den astean aipatzen genituen kantari, pilotari eta bisitarieri emendatu behar zakote Xabier Euzkitze eta bere seme Aner Euzkitze, Mike Bidart eta lagun gehiagoz inguratuta mementu goxoak pasatzen bertso berrien eta euskal aire xaharren artean. Baina heldu den asteburuan ere programa betea du Amerika iparreko diasporak, ebiakoitzean "Euskal Besta" eginen baitute Montrealen Quebec-eko Euskaldunak elkarteko lagunek, komitatuen artean Maider Cigarroa kantari senpertarra, aste huntan Montrealeko taberna batean kantari, eta ondokoan New Yorken, hiriko Eusko Etxearen eskutik. Haatik, ber denboran, New London-en, Connecticut estatuan, itsaso ondoan, heien "Basque Fest" eginen dute "New England Basque Club"-ekoek, aurten gomitatu dituztela Jean Flesher NABOko lehendakaria eta bere banda Amerikanuak, eta Boiseko Oinkariko dantzariak. Eta hurbil, Mikelunen, "Txoko Berri" pilota txapelketa.

DIASPORAREN EGUNA. Gehienetan ez da batere aise diasporan agitzen diren guziak txoko huntan islatzea. Are gutiago aste huntan, munduan barna hamaika baitira euskal etxeek eginen dituzten ekitaldiak, igandean Euskal Diasporaren Eguna ospatuko baita nazioartean, Euskal Herrian aurten instituzionalki Gipuzkoako Oñatin eginen da ekitaldia, lehenengoz Pradales lehendakari berria buru (ospaturik ber denboran 50 urte betetzen dituela 1974an bertan AEBko ikasle euskal amerikarrez egin zen lehenengo ikastaldi luzeak, Par Bieter irakaslea tarteko) eta munduan zehar, andana bat euskal etxek eginen dituzten ekitaldien eskutik, aldarrikatuz eta galdeginik Euskal Herriak diaspora duela, eta diaspora horrek galdegiten duela bere lekua euskal kulturaren eta Euskal Herriaren baitan. Anitz izanen dira munduan hitzordu honetan bat eginen duten ekitaldiak, Parisetik Sydneyra, Madriletik San Frantziskora, Txileko Santiagotik Buenos Aires, Montevideo, Mexiko eta Salt Lake Cityraino. Zorionak diasporako lagun guzieri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Euskal diaspora | 2024/11/14

Bahia Blancari so, Biltzarra Mexikon, 111 urte NYk eta eskaintza Sydneyn

Joseba Etxarri

Tandilgo Gure Etxeako lagunek Euskal Astean estreinatuko dute heien danborrada. Irudian, joan den asteleheneko errepika Euskal Etxean
Tandilgo%20Gure%20Etxeako%20lagunek%20Euskal%20Astean%20estreinatuko%20dute%20heien%20danborrada.%20Irudian_%20joan%20den%20asteleheneko%20errepika%20Euskal%20Etxean

BAHIA BLANCA. Joan den larunbatean estreinatu zen ofizialki Bahia Blancan 2024ko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Orain arteko saioen artean, dantza erakustaldiak egin dira, mus txapelketa, pintura eta arropa tradizional erakusketak, pintxo-potea... Gaur, hitzaldia eta sagardotegi afaria txotxean ("Txapela" sagardo euskal argentinarrarekin) eginen, eta ostiralean zinez lehertuko da besta, asteburuan barna eskaintzeko besteak beste euskal zinema, mintzodromoa, dantza tailerrak, koralen emanaldiak, Euskal Etxeen bilkura, hitzaldi eta mahai-inguruak egungo Euskal Herriaz, danborrada, kalejirak, Korrontzi taldea, Xabi Unzurrunzaga eta Joseba Urrutia trikitilariak... Heldu den astean aipatuko dugu nola joan den guzia, HERRIA ere partzuer izanen baita bertan.

MEXIKO HIRIA. Hogeitik goiti ikertzaile eta aditu partaide, Biltzarra eginen da aste huntan, azaroaren 14an, Mexiko Hiriko Vizcaínas Ikastetxean, euskaldunen presentzia Mexikon...

Irakurri segida

3761. zbk

Azalekoa | 2024/11/14

Adimen artifizialean murgiltzen

M.O.

Adimen%20artifizialean%20murgiltzen

Adimen artifiziala informatikaren adar bat da, teknologia sistema horrek ahotsaren ezagutza, erabakiak hartzea edo ikusmen-pertzepzioa ahalbidetzen ditu. Xabi Larrasquet mugertar gaztea larrazken huntan Ipar Amerikan sail horretan lanean hasi da, harekin solastatu gira.

Erakaskuntzatik adimen artifizialera

Xabi Larrasquet literatura saileko ikasketak egin zituen, erakasle bihurtzeko ohiko bidea hartua zuela, urtebetez Kaliforniako Berkeley unibertsitatera joan zen. Anitz gustatu zitzaion Kalifornia, atzerriko bidaia, bizi aldaketa baten hasiera izan zen. Estatu Batuetan egon ondotik, Txinako unibertsitate batera joan zen frantsesa erakastera. Ondotik Taiwanen ibili zen, mandarina ikasten hasi eta urtebetean elebidun bilakatu zen. Bidaia horiek egiazko iraultza izan zirela zioen, hizkuntzak ikasteko interesa sortu zitzaien.

Estatu Batuetan lanegin

Asian urte batzuk pasatu eta, 2023ko irailean berriz Kaliforniara itzuli zen Silicon Valley San Frantzisko ondoan kokatua den gunera. Frantsesa erakastea pentsatu bazuen, zoritxarrez ez zen posible izan, bi estatuen arteko baliokidetasun arazoengatik. Xabi Larrasquet-k zioen zorte handia ukan zuela, GAFAM enpresa ospetsuan hizkuntzalari...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016