Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 14a

Juan Mari Beltran sariztatua

M.V.

Juan Mari Beltran, Manuel Lekuonako sariduna
Juan%20Mari%20Beltran_%20Manuel%20Lekuonako%20sariduna

Juan Mari Beltran musikari eta ikerlariak eskuratuko du aurtengo Manuel Lekuona saria. Sari hau Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1983an, euskal kulturaren alde ari edo ari izan direnak goresteko. Beltran saritzeko erabakia hartu duen epaimahaiak azaldu du haren lana "dibulgazio multidimentsionala" izan dela: "Txikitik unibertsalera joan da. Izan ere, instrumentu familia desberdinak Europako ingurune kulturalean barneratzen eta kokatzen laguntzen du".

Halaber, epaimahaiak dio Beltranek "ondareari abangoardiako itxura ematen" jakin duela eta "prestigio gabeko musika-tresnei merezi duten errekonozimendua eman diela.

Juan Mari Beltranek Etxarri Aranatzen abiatu zuen musika ibilbidea, klarinete joile eta txistulari gisa, eta 16 urtetan, Argia Donostiako euskal dantza taldean sartu zen. Irakasle bezala, Hernaniko Musika Eskolan eman zituen lehen urratsak, alboka, dultzaina, txalaparta, txanbela eta txistua irakasten.

1960ko hamarkadan, musika herrikoiari buruzko materialak biltzen hasi zen. Desagertzeko bidean ziren musika-tresnak berreskuratu, eta haiek aztertu izan ditu Beltranek, gauza bera egin izan du galduak ziren euskal musikaren errepertorioko konposizio anitzekin ere. Bilduma partikular horiSoinuenea Herri Musikaren Txokoaren abiapuntua izan zen. Folklore tradizionalaren inguruko dokumentazio, sustapen eta topaketa zentro hau 2002. urtean zabaldu zuen Beltranek, Oiartzunen.

Sari emate ekitaldia 2025eko primaderan eginen da eta orduan, Remigio Mendiburuk sortu brontzezko eskultura bat ukanen du Beltranek.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2024/11/14

Mendietxe museoa

M.V.

Joan den astean zabaldu dute Azpeitian, Alex Txikonen eta Soraluze familiaren lankidetzatik mendizaletasunari aterpe emateko sortu den Mendietxe museoa. Alex Txikon alpinista profesionalak kudeatzen duen Mendiaren Etxea irabazi asmorik gabeko elkarteak sustatu du museoaren proiektua. Erakustoki honen xedea da mendizaletasunaren historiari buruzko baliabide didaktikoa eta dibulgatzailea publikoaren esku ezartzea.

Mendietxe museoak mundu mailako zenbait alpinisten balentriak biltzen ditu, horien artean daudelarik euskal mendizale handienenak ere. Aurkezpen ekitaldian, Txikonek adierazi du "kontu handiz aukeratutako historia bilduma" osatu dutela. "Mundu mailako bildumarik handienetako bat dugu begien aurrean. Gure interes nagusia da mendiko ondare osoa hona ekartzea, hura kontserbatzea eta hemen biltzen diren historia guztiei irteera bat ematea", gehitu du euskal alpinista ezagunak.

Erakustokia hiru zatitan banatua da. Areto nagusian, bilduma iraunkor bati esker,...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/11/14

"Arabako Mahastiak" izendapenari ezezkoa

M.V.

Kronika honetan behin baino gehiagotan aipatu ukan dugu "Arabako Mahastiak" izendapena sortzeko ahaleginetan ari dela ABRA Arabar Errioxako Upategien Elkartea. Izendapen horren sortzearen kontrako helegitea pausatu zuen duela zenbait hilabeteErrioxa jatorri izendapenaren Kontseilu Arautzaileak.

Joan de astean, EAEko Auzitegi Nagusiak helegite hori onartu du. Luis Angel Garrido epailea buru duen Gizarte arloko Salak aurkeztu duen txostenean aipatzen da, bertzeak bertze, kontsumitzaileentzat nahasgarria izan daitekeela bi jatorri izendapenetako arnoak eremu geografiko berean izatea, jakinez arnoen ezaugarri enologiko berak partekatzen dituztela.

Erabakiaren berri emateko egin duen agerraldian, Jose Luis Lapuente Errioxako jatorri izendapenaren Kontseilu Arautzailearen zuzendari nagusia kontent agertu da EAEko justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenarekin. Epaia azaroaren 5ekoa da, horren kontra helegitea aurkezteko ahala izanen da.

Emilio Aguillo ABRAko presidenteak...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/11/14

Iruñeko Udalaren aurrekontua, 2025erako

M.V.

Iruñeko udal gobernuak 2025 urterako aurrekontua aurkeztu du. Gobernua EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin-ek osatzen dute. Alderdi hauek prestatu dute proposamena, eta lau milioi euro atxiki dituzte PSNk egin zuzenketak kontutan hartzeko.

Aurrekontua, orotara 287,6 milioi eurokoa da, aurtengoa baino %7,7z handiagoa. Diru zama horren %40a gastu sozialerako erabiliko da, eta %25a hirian hobekuntzak egiteko.

Ontsalaz, azaroaren 28ko udaleko osoko bilkuran onartuko dute aurrekontu hau.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/11/14

Euskara larrialdi linguistikoan

M.V.

ELEN (European Language Equality Network) Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak urteko biltzarra egin du joan den asteburuan, Bilbon. Karia horretara, biltzarrean parte hartu duen Euskalgintzaren Kontseiluak adierazpen bat zabaldu du, erranez hizkuntzaren "atzeraldia" etorriko dela neurri egokirik ez bada hartzen epe laburrean.

Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak aurkeztu du adierazpena, ahoan bilorik gabe egin du egoeraren azalpena. Zenbaki absolutuetan hiztun kopurua handitzen ari bada ere, "aurrerapen horren ahultasuna agerian uzten duten gertakariak" aipatu ditu. Adibide gisa, joan den urtean zabaldu zen VII. Inkesta Soziolinguistikoaren zenbait emaitza oroitarazi ditu: Ipar Euskal Herrian hiztun kopurua apalduz doa, Nafarroan hamar ikasletik seik ez du batere harremanik euskararekin bere ikasketa prozesu osoan, Euskal Autonomia Erkidegoko gune euskaldunenetan gibelatzen ari da euskararen erabilera, Euskal Herri osoko joera da euskaraz erdaraz...

Irakurri segida

3761. zbk

Gure Hitza | 2024/11/14

Hutsak errepikatuz

Ainhoa Etchenique

Bizian denek ditugu egun on eta txarrak. Denek ditugu pettoak egiten, batzu besteak baino larriagoak. Inportantena petto horietatik ikastea da, gauzak desberdinki egitea, aitzinera joan ahal izateko. Baina azken egunetako berriek frogatu didate denek ez dugula berdin funtzionatzen, amerikarrek 2016an egin huts bera errepikatzeko hautua egin baitute.

Harrigarria da zoin fite ahanzten diren gauzak. Donald Trump berriz ere bozkatua izan da, duela gutti arteko eskandaluak bazterrean utziz. Oroitarazteko, maiatzaren 29tik epaimahaia osatzen zuten hamabi newyorktarrek bi eguneko eztabaidaren ostean, Trump erruduntzat jo dute 34 kontabilitate dokumentu faltsutzea leporaturik, Stormy Daniels X filmetako aktoreari 130.000 dolarren truke haren isiltasuna erosirik, 2016ko hauteskundeak aitzin sexu eskandalua saihesteko asmoz.

Horrez gain, 2023an kondenatua izan da Jean Carroll idazlea bortxatu eta difamaturik....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016