Gogoa hazi | 2024ko Irailaren 05a

Indarkeria sistemikoari, erantzun sistemikoa

Peio Ospital

Véronique Margron Correfeko lehendakariari hartzen diot izenburua Herrian maiatzaren 23an (3379 zenbakia) eta uztailaren 4an (3745 zenbakia) hasi saila segitzeko. Laëtitia Atlani-Duault, Christine Lazerges eta Joël Molinarioren (hiruak "Sauvé Komisioko" kideak) lanetan oinarrituz, Lefebvre Dalloz argitaletxean agertuak, "Violences systémiques dans l'Eglise catholique: apprendre des victimes" izenburuko liburuan. Izan ere, lan horiek Eliza katolikoaren gobernantzaren muinean dauden oinarriak eta bere doktrinaren zenbait alderdi hunkitzen dituzte.

Biktimen lekukotasunetarik argi eta garbi ondorioztatzen da kofesioaren garaia dela, alde handiz, erdiguneena, penitentzia-sakramentua desbideratzen delarik. Aitorpena "arma" eta "morroilo" bihurtzen da, bai sexu jaukitaldiak egiteko, bai agintari judizialei edozein salaketa ukatzeko. Hurbilketa hirukoitza arras maiz deskribatzen dute biktimek: haurrak begiztatzea lehenik, gero konfesatzailearen jaukitzea, eta, hirugarrenik, kaltetua hobenduntzat jotzea. Lekukotasunek, gainera, anitzetan aipatzen dute kofesatzen eta abusatzen dituen jaukitzaleak behin eta berriz errepikatzen duen sexualitatearen, bekatu mortalaren eta infernuaren arteko lokarri tinkoa; hau, biktima askok, "tratu txarraren gailurra" bezala bizi dute. Véronique Margronek gogorki salatzen du Jainkoaren Hitzaren "desbideratze bihurri hori, interes zitalenak zerbitzatzeko; tradizioa teologia haluzinagarriez desbideratzen da... Manipulatzaileek Jainkoak eman autoritatea - beren erranez - erabiltzen dute haurtzaroak, kontzientziak, konfiantzak xehatzeko". Eta berarentzat, "bizitza bat salbatzea sekretu guzien gainetik dago".

Eliztar zenbaitentzat kofesioko sekretua sekretu profesionalarekin parekagarria bada, CIASErentzat irakurketa horrek ez du balio. Izan ere, nihungo lege -edo araudi- xedapenek ez du oinarritzen elizgizonen sekretu-betebeharra; ondorioz, konfesioaren sekretua ez da sekretu profesionala, kultu-ministroari legezko seinalatze-betebeharretik ihes egiteko estakurua emaiten diona. Komeni da argi eta garbi plantatzea Estatuaren zuzenbidearen nagusitasuna zuzenbide kanonikoaren gainetik, hau "diziplinazkoa" baizik ez delarik.

Elizarentzat une egokia da penitentzia-adiskidetzearen praktika liturgikoa funtsean arra-pentsatzeko. Teologo batzuk (de Clerck, Causse, Demasure) hortarik ari dira, Ebanjeliora itzultzearen alde, kristauek barkamenaren zinezko zentzua berreskura dezaten. Izan ere, kontua da gaizkiaren ezagutzari, barkamenari, haurrideen arteko komunitateari beren leku egokia emaitea, eta Errepublikako legeak ahulenaren gerizaz dioena pastoralki integratuz.

Eliza katolikoan sexu-abusuak bultzatzen dituen bigarren faktore nagusia, biktimen lekukotasun ugariren arabera, apezaren gain-balioztapena da, Frantzisko aita sainduak "klerikalismoa" deitzen duena. Beretzat, klerikalismoa eliz gorputzari berari dagokion mina da, ez du dimentsio politikorik. Desbideraketa da Elizaren kontzepzioan berean. Eliz gorputzaren eritasun horren sintoma zatiketa, puskaketa, elitismoa da. Aita Sainduak maila estrukturalean kokatzen du sexu-abusuen gaia.

Bide beretik, Herve Legrand teologo dominikarrak salatzen du bi eskandalu sortzen dituen eklesiologia bihurri bat: batetik, biktimei eginiko indarkeriarena, eta, bestetik, erakundearen isiltasuna eta jaukitzaleei eman babesarena. Horixe da Elizaren ikusmolde berdingabe baten ondare larria, Eliza funtsean elizgizonek definitzen dutela kontsideratuz, laikoek ez dutelarik deusetarako balio, edo soilik artalde bezala. Klerikalismo autoritarioaren ezaugarri diren lau "jokabide instituzional" aipatzen ditu Legrand-ek. Lehena, hobendunak salatzeko ezintasuna dakarren kofesioko sekretuaren hedatze gehiegizkoa. Bigarrena, "foru pribilegioaren iraupena: hunek, konstantiniar garaitik, hierarkiari uzten dio bere elizgizon delitugileak jurisdikzio zibiletarik libratzen, berak epaitzeko". Hirugarrena kontrabotere falta kroniko batetik dator, eta nihori kondurik ez emaite beharretik. Laugarrena fededunen fedearen zentzua guti entzuten duen hierarkia bati lotua dago, Elizaren baitako gogoeta jarraitua arras guti sustatzen edo akuilatzen duelarik.

Bada ere apezgoaren kontzepzioan idealizazio makur bat, "Jainkoaren gizonari" kritika oro debekatzen duen "perfekzio" bat lotzen diona. Ordinazioaren bidez, gizaseme bati botere sakratu bat ematen zaio, "beste Kristo" baten edo "Kristo beraren" izenean jokatzeko baimena emaiten diona, gisa guzietako botere-abusuei, sexu-abusuei barne, bidea idekiz. Aitortu beharra dago gaitz endemiko honek bere hortan dirauela, fededunen zati bat esplizituki edo gehienetan pasiboki horri atxikia delako.

Oinarritzat hartu dudan liburuaren ondar-solasean, Véronique Margronek aitortzen du lan horrek pista antropologiko, juridiko, historiko eta teologiko baliotsuak eskaintzen dituela Eliza katolikoaren porrot hau ulertzeko, bere kideak gerizatzeko misionean. Funtsezko galdera da gobernantzari, zuzenbideari, laikoen eta bereziki emazteen tokiari, formakuntzari, praktiken ebaluazioari eta abarri... buruzko ezinbesteko erreformak egitea. Elizaren etorkizuna bera dago jokoan...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2024/11/14

Adimen artifizialean murgiltzen

M.O.

Xabi Larrasquet bere lanean
Xabi%20Larrasquet%20bere%20lanean

Adimen artifiziala informatikaren adar bat da, teknologia sistema horrek ahotsaren ezagutza, erabakiak hartzea edo ikusmen-pertzepzioa ahalbidetzen ditu. Xabi Larrasquet mugertar gaztea larrazken huntan Ipar Amerikan sail horretan lanean hasi da, harekin solastatu gira.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/11/14

Alokairuen arautzea Ipar Euskal Herriko 24 herritan

Julien Charles eta Jean-René Etchegaray izenpetu alokairuen arautzearen akordioa erakusten
Julien%20Charles%20eta%20Jean-Rene%20Etchegaray%20izenpetu%20alokairuen%20arautzearen%20akordioa%20erakusten

Urriaren 21ean, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak eta Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak alokairuen arautzearen akordioa izenpetu dute Euskal Elkargoaren egoitzan. Dispositibo hori azaroaren 25ean abiatuko da, Ipar Euskal Herrian gehien hunkitua den zonaldeko 24 herritan. Iragarpen hori Alokairuen Tokiko Behatokiaren urteko txosten aurkezpenaren karietara egina izan da, "Agence d'Urbanisme Atlantique & Pyrénées" (AUDAP)-aren eskutik.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/11/14

3 milioi euro Larrun mendiarentzat

Pirinio Atlantikoetako, Nafarroako, Euskal Elkargoko eta inguruko herrien ordezkariak Larrun gailurrean elkarturik
Pirinio%20Atlantikoetako_%20Nafarroako_%20Euskal%20Elkargoko%20eta%20inguruko%20herrien%20ordezkariak%20Larrun%20gailurrean%20elkarturik

Urriaren 28an, "La Rhun-E" deitu POCTEFAren proiektuaren aurkezpena iragan da Larruneko gailurrean. Jean-Jacques Lasserre Departamendu Kontseiluko presidentea, José María Aierdi Nafarroako baserrialdeko garapen eta ingurumenaren kontseilari delegatua, Euskal Elkargoko ordezkariak bai eta Sara, Bera, Azkaine eta Urruñako Herriko Etxeen ordezkariak elkartu dira, Larrun mendigunearen ingurumen kalitatea zaindu eta berritzeko asmoz, mugaz gaindiko proiektua garatuz. Nafarroak, Pirinio Atlantikoak et

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2024/11/14

Larrazkeneko loreak

Johanes Bordazahar

Aldude ibarreko antzerki taldeak, azken asteburu hauetan eman du Piarres Larzabalen "Suedako neskatxa" pieza. Betiko arrakastarekin. Oholtzan, usaiako sukaldea muntatua. Jokatzeko moldea, klasikoa. Sala, betea. Publikoa saldoan etorria. Jendea antzerkiaz gose! Gaur egun, gure herri honek antzezteko modu franko eskaintzen dizkigu, molde bakoitzak berea duen arrakastarekin. Izan pastoral, kabalkada, maskarada, libertimendu, tobera, eta antzezteko gisa eta entsegu berri... Nola ez dugu aipatuko profesionalek daramaten lan premiazkoa bezain baliosa? Antzerki mundua goiti tiratzen dutena! Euskal antzerkia ez da hilen egiazko "heroiak" hor, taulada inguruetan arriskuak hartzera menturatzen direno. Gaurko egunean behar da sinestea, kemena, ausartzia, antzerkitik bizitza bat ateratzeko. Guti hori biltzeko anitz eman behar!

Diote antzerkia krisian dela. Baina beti krisian izan da. Krisia baitezpadakoa zaio antzerkiari. Krisian deno ez da hila. Barnetik ere...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2024/11/14

Bahia Blancari so, Biltzarra Mexikon, 111 urte NYk eta eskaintza Sydneyn

Joseba Etxarri

Tandilgo Gure Etxeako lagunek Euskal Astean estreinatuko dute heien danborrada. Irudian, joan den asteleheneko errepika Euskal Etxean
Tandilgo%20Gure%20Etxeako%20lagunek%20Euskal%20Astean%20estreinatuko%20dute%20heien%20danborrada.%20Irudian_%20joan%20den%20asteleheneko%20errepika%20Euskal%20Etxean

BAHIA BLANCA. Joan den larunbatean estreinatu zen ofizialki Bahia Blancan 2024ko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Orain arteko saioen artean, dantza erakustaldiak egin dira, mus txapelketa, pintura eta arropa tradizional erakusketak, pintxo-potea... Gaur, hitzaldia eta sagardotegi afaria txotxean ("Txapela" sagardo euskal argentinarrarekin) eginen, eta ostiralean zinez lehertuko da besta, asteburuan barna eskaintzeko besteak beste euskal zinema, mintzodromoa, dantza tailerrak, koralen emanaldiak, Euskal Etxeen bilkura, hitzaldi eta mahai-inguruak egungo Euskal Herriaz, danborrada, kalejirak, Korrontzi taldea, Xabi Unzurrunzaga eta Joseba Urrutia trikitilariak... Heldu den astean aipatuko dugu nola joan den guzia, HERRIA ere partzuer izanen baita bertan.

MEXIKO HIRIA. Hogeitik goiti ikertzaile eta aditu partaide, Biltzarra eginen da aste huntan, azaroaren 14an, Mexiko Hiriko Vizcaínas Ikastetxean, euskaldunen presentzia Mexikon...

Irakurri segida

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2024/11/14

Kantu bilduma

Xaramela korua
Xaramela%20korua

Azaroaren 17an igandearekin (17:00), herriko elizan kantu bilduma eginen da, Kantu Bilduma, Lapurtarrak, Erlauntza eta Xaramela koruekin. Sartzeak 10 euro kostako du, 18 urtez petikoentzat urririk.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2024/11/14

Hazkurri bankuen 40 urteak - Kontzertua - Aurkezpena - Foroa

Partaide batzu produktu idorren biltegia bisitatzen
Partaide%20batzu%20produktu%20idorren%20biltegia%20bisitatzen

Hazkurri bankuen 40 urteak

Azaroaren 6an, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak Frantziako Hazkurri Bankuen 40 urteak gogoratu ditu. Karia horretara, bere ateak ideki ditu Baionako Suprefetari, EHEko hautetsiei, Departamendu Kontseiluari, Eskualde Kontseiluari, Baionako barrutiko diputatuari, herriko auzapez eta hautetsi anitzei, sostengatzen duten enpresei eta urte osoan bere bazkide diren elkarteei. Egunean zehar boluntarioekin bisita komentatuak, MESAren aurkezpena, film proiekzioak, mozketa tailerren aurkezpena eta sukaldaritza tailerrak antolatu dira.

40 urte hauetan beharren emendatzea gertatu da, eta heldu den azaroaren 22, 23 eta 24ko Bilketa Nazionalean parte hartzeko deia zabaldu da, dohaintza eginez edota boluntario bilakatuz. Nahi duenak azaroaren 22, 23 edo 24an saltoki ateetan edo bereizketan parte har dezake, ba641@banquealimentaire.org...

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2024/11/14

Jaurès-en duelua Euskal Herrian! (À‚'½)

Gilen Bacho

1904ko azaroan, manifestazio nazionalista, Parisen
1904ko%20azaroan_%20manifestazio%20nazionalista_%20Parisen

Duela ehun eta hamar urte, 1904ko abenduaren 6an, Euskal Herrian, Hendaian, gertakari berezi bat iragan zen: duelu bat bi frantses lider politikoren artean, Paul Deroulède eta Jean Jaurès. Nola Jaurès bezalako bakezale batek duelu armatu batean parte hartu ote zuen, Euskal Herriko xoko batean?

Irakurri segida

Orotarik | 2024/11/14

Kukumarro

Xarles Videgain

Jinko oiloa

Lehen zioten marka txarra zela haren ikustea neguminean. Larrazkenean izanki, hala ere zilegi izan bekit hitz bat erratea primaderan eta udan agertzen den jinko oiloaz, pinpirinaz, tximeletaz: alabaina, hitz frango bada basa ihizi ttipi honen deitzeko. Euskarak 50 hitz baino gehiago baditu "papillun" erran gabe baina egia erran munduan gaindi ba omen daude 160.000 papillun mota baino gehiago.

Euskarazko liburuetan jinko oiloa edo pinpirina agertzen da Atxagaren obran eta Zarateren eleberri batean, eta olerkietan hala nola Apexa eta lorea bertsoetan: Iguzkiak ihintza pizten duenean/ apexa doa beti hegalez airean/ nahi luke loreak segitu bidean/ girtainak zertako du gelditzen lurrean?

Apexa baita jinko oiloak Lapurdin duen izenetarik bat da.

Bestalde ezagutzen dukezue Vladimir Nabokov. Errusiatik jinik frantsesez eta ingelesez ere idatzi zuen eta bereziki Lolita...

Irakurri segida

Herriz Herri - Biarritz (L) | 2024/11/14

Irakur Kluba euskaraz

Irakur%20Kluba%20euskaraz

"BTZ Irakur Kluba"hilabetero biltzen da herriko mediatekan. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehareuskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Baina ez da beharrezkoa irakurri liburu batekin etortzea, besteak entzuteko ere balio du.Hurrengo hitzordua azaroaren 16an larunbatarekin (14:30) emana da. Urririk izanen da.

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/11/14

Haziak mintzo

San Frantses kolegioko 3.ak

Haziak%20mintzo

San Frantses kolegioko tailerrak

Mauleko San Frantses kolegioan, ostegün arresti güziez, 3 eterditik 5 orenetarat, tailerak edo atelierak egiten dütügü.

Ikasle güziak nahasirik dira eta bakotxak hautatzen dü egin nahi düena.

Aurten, tailer berria eskaintürik da, eta tailer bat baino haboro da,"opzio" bat da! Errugbia da! Ostegün arrestitan zelaiarat joaiten gira eta teknika lantzen dügü. Mementoan lürrealat nola erortzen ahal giren edo plakatzeak lantzen dütügü. Astearte eta ostegünez, jan eta gero kurtsoak hasi beno lehen, barnen egoiten gira, gela batean eta hor zankoko teknika eta eskü teknika hobetzen dütügü. Zer plazera!

Bestalde, zaldi sekzioa bethi eskainik da eta hor ere ostegün arresti güziz joaiten dira, bai eta ere arrats güzietan kurtsoak eta gero, asteazken arrestitan. Ikasle zonbait hürrüntik horra dira kirol horren...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/11/14

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik

"MADAG'AZKAR" elkartearen ezagutza egin dute ikasleek!

Urtero bezala, Eguberri aitzin gure inguruan den elkarte bat laguntzen dugu elkartasunezko mintzaldia eta ekintzak antolatuz Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan. Beste urteetan, "etorkinak", "suhiltzaile solidarioak", "Integrazio Batzordea", "Haur Eri" eta "Nesk'à paillettes" bezalako elkarteak lagundu ditugu.

Oporrak aitzin, urriaren 17an ostegunez mintzaldi batekin elkartu gara kolegioko IDZn, eguerdiko pausan.

Ikuspegi humanitarioan oinarritzen eta eskola gazteentzat helburutzat duen "MADAG'AZKAR" elkarteko Ione Lopez Manterola kidea (ikasle ohia) etorri da haien lana eta proiektua aurkeztera, batez ere zein behar ukango dituzten, Madagaskar munduko bosgarren herri pobreena baita...

Lehen mintzaldian, 6 eta 5.eko 46 ikasle hurbildu dira eta bigarrenean, 4 eta 3.eko 18 ikasle.

Hasteko, gaur egun kirol irakaslea den Ione Lopez Manterolak aurkeztu du...

Irakurri segida

Herriz Herri - Biriatu (L) | 2024/11/14

Arbolaren besta

Arbolaren%20besta

Azaroaren 22 eta 23an ostiral eta larunbatez, arbolaren besta ospatuko da herri barnean. Ostiralean, bioaniztasunaz ari diren tokiko elkarteekin mahain ingurua eginen da (17:00), zintzur bustitzea (19:00) eta sagarraren inguruko mintzaldia (20:30). Biharamunean, "Nor dabil basoan?" familiendako jarduera (10:00), "Birakalore" gorputz-txotxongilo ibiltaria (11:00), saskigintza tailerra (12:00), "Boti au coeur de la nature" filma (12:00), pintura begetalen tailerra (14:00), arbolen zaindarien landart tailerra (15:30), landareen musika eta ipuinak (16:00) eta eguna bukatzeko ibilaldi botanikoa euskaraz (16:30). Euria eginen balu, aktibitateak Xoldon segurtatuko lirateke. Sartzea urririk izanen da.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024/11/14

Ikusgarria

"Mamuka" dantza ikusgarria
Mamuka%20dantza%20ikusgarria

Ikusgarria

Azaroaren 16an (16:00), Elirale konpainiaren "Mamuka" deitu dantza ikusgarria ikusteko aukera izanen da Guy Poulou erabilera anitzeko gelan.

Joko eta jostailu ekimena urririk

Hirugarren aldikoz, Marinela-Zubiburu auzotegiko batzordeak urririk den joko eta jostailu ekimena antolatzen du Eguberri aitzin, azaroaren 23an (10:00-12:00/14:00-18:00) Sardara gelan.

Egoera onean diren joko eta jostailuak eman nahi dituztenek bezperan uzten ahalko dituzte (18:00-20:00) edo goizean berean Sardara gelan. Puskei bigarren bizia emateko aterabide ekonomiko eta solidarioa!

Denei idekia da, baldintzarik gabe.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024/11/14

Sokorri Katolikoa - Uhaldia baserrian azaroaren 16an - Ez ahantz! - Mus zoingehiagoka Urkoin - Zinegin

Sokorri%20Katolikoa%20-%20Uhaldia%20baserrian%20azaroaren%2016an%20-%20Ez%20ahantz!%20-%20Mus%20zoingehiagoka%20Urkoin%20-%20Zinegin

Sokorri Katolikoa

Sokorri Katolikoak kanpaina berezia eramanen du azaroaren 16tik abenduaren 31ra. Kanpaina hortan bildu emaitzek ekintza asko lagunduko dituzte hemen berean, Frantzian edo beste nunbait munduan. Elgarrekin mintzatzeak, baztertua eta behar gorrian izaitea zer den ulertzea laguntzea du helburu. Elkartekoek esplikatuko dute ere nola lan egiten duten kasu hortan diren jendeekin.

Uhaldia baserrian azaroaren 16an

Julie Abbadie hezitzaile berezitua da eta burasoen baserrian lan egiten du. Baserri hortan baratzeki biologikoak ekoizten ditu lana bilatzen duten jendeekin lan eginez. Astean zare bat eros daiteke baserrirat xerka joanez asteartetan edo beste toki anitzetan (Hazparnen "Au vrac" saltegian).

Elkarteak Larzac deitu solasaldi berezia apailatzen du, Uhaldia baserrian berean, Ihintzetxeberria bidean, Bastidara buruz joanez.

Larzac herrialdean, ohargarria izan den borroka eraman da eta estatuak...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024/11/14

Kontzertua - Ipar Euskal Herriko musikak eta kantuak - Akelarrek 50 urte

Akelarre elkartea
Akelarre%20elkartea

Kontzertua

Azaroaren 16an larunbatarekin (12:30), BADOK musika atariak 15 urte betetzen dituela eta, kontzertuak antolatuak izanen dira Borderline fabrikan. Huna egitaraua: Ahots Hutsez polifonia taldea eta Arkaitz Miner (12:30), Mokadua eta kafea (14:00), Ibon RG (16:30), Ibil Bedi eta Ke Lepo (17:30).

Ipar Euskal Herriko musikak eta kantuak

Iparraldeko Orkestrak bere txaranga sortu du lehen aldiz Philippe de Ezcurra akordeoilariaren gidaritzapean, etaFandango,Banako,Saltoeta beste interpretatuko ditu azaroaren 22an (20:00) Gaztelu Aretoan. Kantuaren ospatzeko eta goraipatzeko, Amaia Riouspeyrous kantaria gomitatu du. Sorkuntzaren eta tradizioaren artean, kontzertu honek Ipar Euskal Herriko musika ondarean murgilaraziko du. Sartzeak 10,99 eta 12,99 euroren artean kostako du, urririk 22 urtez petikoentzat.

Akelarrek 50 urte

Akelarre Hendaiako euskal kultur...

Irakurri segida

Herriz Herri - Larresoro (L) | 2024/11/14

Kontzertuak

Punttu Kakotx taldea
Punttu%20Kakotx%20taldea

Ote Lore elkartearen 40 urteen kari, azken ekitaldia antolatua izanen da azaroaren 23an larunbatarekin (21:00). Herriko gelan, Bloñ, Mugan eta Punttu Kakotx taldeek kontzertua emanen dute.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Makea (L) | 2024/11/14

Joko berriko finalak - Palestina libre

Joko garbiko finala pilotariak, antolatzaileak eta sariak eman dituzten egiturak
Joko%20garbiko%20finala%20pilotariak_%20antolatzaileak%20eta%20sariak%20eman%20dituzten%20egiturak

Joko berriko finalak

Ostiralean finalerdiak iraganik, San Martin egunaz Inchauspe/Larralde - Maiz/Ugarteren kontra finala jokatu da. Etorriak zirenak ez dira dolutu partida ederraren ikusteko parada ukan baitute. Hastapenean partida frango tinki bazen, bururatzean Hegoaldeko pilotariek gaina hartu dute, 40/23 irabaziz.

Partida bururatzean xingarraren zozketa iragan da Florence Acheritogarayk irabazi du. Zorionak, ea ba jastatzeko parada ukanen dugun!

Palestina libre

Azaroaren 16an ezkerparetan "Palestina libre" ekitaldia egun osoan iraganen da. Goizarekin (10:30) konferentzia entzungai izanen da. Mays Qaisi palestinar erbesteratuak, Géraldine Hornberg Union Juive Française pour la Paix (UJFP) ordezkariak eta Omar Alsoumi palestinar militanteak "Ibaitik itsasora, Palestina libre" gaiaren inguruan hitz eginen dute. Arratsaldean lau tailer antolatuak dira (15:30) eta eguna kontzertuekin...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024/11/14

Irakurketa musikatua - Tanka

Deus-en kontzertua Eric Dicharry eta Frédéric Desmesuren eskutik
Deus-en%20kontzertua%20Eric%20Dicharry%20eta%20Frederic%20Desmesuren%20eskutik

Irakurketa musikatua

Azaroaren 21ean ostegunarekin (19:00), Eric Dicharryk (euskal poeta) eta Frédéric Desmesurek (gitarista, konposidorea) musikaltasuna eta bapateko poesiaren elkar trukaketa oparituko dute mediatekan. Eric DicharrykDeus(Pamiela, 2023) liburuan argitaratu zituen hamabi testu poetikoak interpretatuko ditu. Frédéric Desmesurek soken soinuak desbideratzen eta birmoldatzen dituen Stratocaster gitarra joko du. 14 urtetik gorakoei zuzendua da, euskaraz izanen da. Urririk denez, aitzinetik izena eman behar da: 05-59-26-28-99.

Tanka gelaren hitzordua

Azaroaren 23an larunbatez (20:00), Lofofora rock metal taldeak kontzertua emanen du. Lehen partean, Opium du peuple taldea gomitatua izanen da, frantses barietateak metal ala punkrock estiloetan berriz hartzen dituena. Kontzertua xutik izanen da. Sartzeak 8 eta 18 euroren artean kostako du. Tokia hartzeko:...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2024/11/14

Euskaldunen deportazioa "Terreur" garaian -"Artzain soil" filmaren proiekzioa - Musika klasikoa larunbatean - Urriko sortze eta heriotzeak - Abenduko kontzertua

"Artzain soil" filma
Artzain%20soil%20filma

Euskaldunen deportazioa "Terreur" garaian

Hitzaldia antolatua da azaroaren 21ean (19:00) Inharrian, aipagai delarik euskaldunen deportazioa Iraultzak sortu zuen "izuaren" pean edo euskaldunen "populizida". Lapurdin eta Nafarroa Beherean, 1794ko otsail tragiko hartarik, idatzi guti gelditzen dira euskaldunen deportazioari buruz. Suteetan edo nahita ezabatu artxibo guti gelditzen dira, salbu familietan kontserbatutako memorioak eta XIX. mendean, hilerrietako inskripzio batzu ikertuak izan ziren. Mintzaldiaren xedea, gure historiako garai iluna pittin bat argitzea da. Iraupena: oren bat eta erdi, urririk. Erreserba: cultureetpatrimoinesenpere.fr, antolatzailearen gunean.

"Artzain soil" filmaren proiekzioa

Joan den astean aipatu bezala, film hori zine-sala gehienetan agerturik, arrakasta handia ari da hartzen. Hala nola, Larrekon ere ikusten ahalko da azaroaren 15ean (20:00). Lurrik gabeko artzain emazte baten lan...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024/11/14

Antzerki - Sehaska hustea - Selauru hustea

"Ihesi" antzerkia
Ihesi%20antzerkia

Antzerki

Azaroaren 15ean ostiralez (20:30), Iduzkilore taldearen "Ihesi" antzerkia ikusteko parada izanen da La Perle gelan. 6 urtetik gorakoei zuzendua da, tokiak 5 eta 15 euroren artean kostako du. Xehetasunak ukateko: communication@saintpierredirube.fr.

Sehaska eta joko hustea

Azaroaren 17an igandez, Ametza ikastolak eta Aizuk sehaska eta joko hustea antolatzen dute, herriko ezkerparetan. Bertan jateko eta edatekoa izanen da. Izenak aitzinetik eman behar dira deituz: 06-23-48-23-89.

Selauru hustea

Ildo beretik, azaroaren 24an igandez (9:00-17:00), Ainhara futbol elkarteak selauru hustea antolatuko du ezkerparetan. Mahaiak 3 euro kostako du eta metroak 4 euro. Izena eman behar zaio Marylis-i: 06-10-08-44-11.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2024/11/14

Bortizkeriak - Eguberriko merkatua - Urriko egoera zibila - Lur erretzea - Tripotxak - Pilota

Bortizkeriak%20-%20Eguberriko%20merkatua%20-%20Urriko%20egoera%20zibila%20-%20Lur%20erretzea%20-%20Tripotxak%20-%20Pilota

Bortizkeriak

Sarako gazteria ez zaigu batere ongi ibilki. Sarako bestetan, ez bakarrik bertze egunetan, egin dituzte txarkeriak: zuhaitz batzu pikatu, bidetako seinaleak hautsi, igerileku aldeko komunak hautsi, bainan horiek denen artetik, larderi homofoboak, sexistak eta bertze. Herriko Etxeak deliberatu du gutun bat igortzea familia guzieri, jakinean izateko zer txarkeria egiten dituzten gazteek. Ondoko egunetan, elkarte guziekin bilkura eginen da ikusteko zer egiten ahal den, beharba etxetik hasirik burasoen hitzekin.

Eguberriko merkatua

Iraganen da hazilaren 23an larunbatez (9:00-18:00), Lur Berri gelan San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik. Animazioak: haurren makillajea, magoa, arratsaldean pottokoekin itzuliak, bertan edateko eta jateko. Etorri haur horien sustengatzerat.

Urriko egoera zibila

Sortzeak: Andiazabal-Perret Katixa 2024/10/12....

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2024/11/14

Euskal diasporari buruzko erakusketaz bi hitz - Bi antzerki azaroan - Aisialdi gunerako zuzendaria behar da - Ukrainari buruzko erakusketan euskararik ez - Larrun mendia - Lasterketa - Pilota

"Euskaldunak munduan gaindi" erakusketa
Euskaldunak%20munduan%20gaindi%20erakusketa

Euskal diasporari buruzko erakusketaz bi hitz

Jadanik erakusketa bukatua da, baina arrakasta handia ukan duenez, ongi merezi du berari buruzko hitz zenbait erraitea. Irailaren 26an Posta gelan inauguraturiko "Euskaldunak munduan gaindi" erakusketak gai historiko eta garaikide hau erakutsi du bederatzi koadrotan. XIX. mendeko lehen bidaietatik gaur egungo Euskal Etxeetara, halabeharrez artzain edo pilotariak ez ezik, emazteen papera eta euskararekiko atxikimendua ere jorratu ditu erakusketak, kortsarioak eta piratak ahantzi gabe. Ilustrazioek, idatzizko dokumentuek edo argazkiek horrela ongi azaldu dituzte aurpegi ugariko diaspora kontatzen duten istorio indibidual eta kolektiboak. Gainera, ez dira Ameriketara mugatu, 1905eko Egiptoko Jai Alaikoak edo Shangaikoak gogorarazi dituzten gisara. Argitxu Camus Etxekopar eta Koldo San Sebastian ikerlariek eginiko memoria lana izan da, 2022an Donibane Garazin, Euskal Diasporaren V. Nazioarteko Egunean lehen aldiz...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ahurti (L) | 2024/11/14

Mintzaldia

Azaroaren 23an larunbatez (15:00), mintzaldi-debatea iraganen da Beloken. "Laborantza krisia? Jendarte krisia? Zer aterabide geroari begira?" gaien inguruan eztabaidatuko da. Laborari gazte bat, Jean Michel Bortheirie Belokeko frailea eta Mikel Hiribarren Itsasuko auzapeza eta Euskal Elkargoko laborantza batzordeko kidea izanen dira parte hartzaileak. Sartzea urririk izanen da. Mintzaldi hau Belokeko frailetxeak eta Lapurdi Irratiak dute antolatzen.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024/11/14

Kontzertu - Ganer huste - Musikaldi

Kontzertu

Bere 150 urte kari,Haltya jauregiak kontzertua antolatzen du jauregian berean, larunbat huntan 16an (17:00). Odile andere kantariak emanen du Barbara kantaldia, pianoan lagundua izanen dela Nicolas Viellenganik. Sartzea libro izanen da, bainan tokiak mugatuak baitira gomendatua da aitzinetik erreserbak egitea helbide huntara: haltya@orange.fr. Ongi etorri deneri.

Ganer huste

Heldu den igande huntan, azaroaren 17an, AEP Santa Barbara kultur elkarteak Arruntzan ganer hustea antolatzen du Aldacourou gelan, egun osoan. Suerte on horietan dabiltzaneri.

Musikaldi

Heraitzen ''Les Amis de la Chapelle'' elkarteak antolatzen du musikaldia Santa Katalina besta kari, azaroaren 22an, (20:00) kaperan berean. Musikaldi klasikoa izanen da eta entzuten ahalko dira Mozarten obrak klarinete...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiziritze-Gamue-Zohazti (NB) | 2024/11/14

Kantaldia

Aiziritzeko herriko besten kari, kantaldi eder baten entzuteko parada emana da azaroaren 17an igande arratsaldean (15:30) herriko gelan. Hiru talde entzuten ahalko dira. Lehenik, Amikuzen anitz ezagutuak diren Pil Pil eta Hiruri taldeak eta ondotik, Xalbador eta Ihidoi bikote famatua. Segur, berriki plazaratu duten CDko kantuen jasta emanen digutela.

Sartzea kitorik izanen da eta sala berotua beharrez.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024/11/14

Ikusgarria

Igande huntan, azaroaren 17an, Philippe Albor artistak bere "one-man show musikala" eginen du Sanoki gelan. Ikusgarri hau haur eta familientzat egokia da. Sartzea 6€ haurrentzat eta 8€ helduentzat. Hitzordua arratsaldeko 16:30tan finkatua da. Ondotik, Mendi Alde eskolako burasoek talo eta edari salmenta eginen dute. Ongi etorri deneri!

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024/11/14

Heriotze: Anaiarteako Yvonne Bide - Urtatsez bazkaria Denen Etxean - Kantaldia Otxalde taldearekin - Odol emaitea astelehenean eta asteartean

Heriotze: Anaiarteako Yvonne Bide

Anaiarteako Yvonne Bidek (sortzez Jaurena) utzi gaitu. 67 urte zituen. Bazuen zonbait urte eritasun arraro batek atzeman zuela eta hunen kontra egun guziz borrokatzen zela. J-Michel bere senarrarekin, alabekin eta familiakoekin. Haurrez inguraturik, maitaturik eta ontsa artaturik, etxean bizi izan da azken mementoraino. Emazte langile, goxo eta ongietorri egilearen oroitzapena uzten dauku.

Mendigorrian sortua, J-Michel bere auzo laborariarekin ezkondurik, Anaiartea etxea eraiki zuten, Bordalanda etxaldearen ondoan. Lan denboraldi gehiena Boncolac enpresako bulegoetan iragana baldin bazuen ere, bere etxaldeko harat-hunatak hurbiletik segitzen zituen.

Joan den asteazken goizean Lekuineko eliza mukurru bete zen, Yvonne zenari azken agur baten egitera jinak baitziren familiako, herritar, eta hainbat...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024/11/14

Sortze - Gaztaina eta kantu

Sortze

Azaroaren 4an, Fanny Berhouet eta Bixintxo Haristoy-Bidondok ongi-etorria egin diote beren lehen haurrari, alaba bat, Maitane izendatu dutena. Familia bizi da eraiki berria duen "In Nahia" etxean. Goresmen eta zorion buraso gazteeri eta haurñoari.

Gaztaina eta kantu

Gaualdi arras goxoa pasatu dugu joan den larunbatean, gaztaina jatearen kari. Tokiko gaztainak, Marmarokoak, arras onak, herriko pastizegilearen sagar tartak, Euskal Herriko sagarnoa, eta euskal kantuak nasaiki, xahar eta berri, Erramun Inçaurgaratek musikaz lagundurik, ez zen gehiagoren beharrik memento ezinago hobea elgarrekin pasatzeko.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Gamarte (NB) | 2024/11/14

Gaztelondon zer berri?

Jean-Christian Irigoyen, Mixel Etxekopar, Dominika Rekalt eta Pierre Vissler
Jean-Christian%20Irigoyen_%20Mixel%20Etxekopar_%20Dominika%20Rekalt%20eta%20Pierre%20Vissler

Euskararen urtaroa kari, herriko eskolako gelan, azaroaren 23an (20:00), Piarres Topet Etxahunen 19. mendeko olerkari eta bertsulari barkoxtarra gogoan, ikusgarria emana izanen da.

Bizitza zoritxarrekoa ukan zuen: gogoz kontrako hezkuntza, auziak eta espetxeratzeak, familiako traidorekeriak... Horri buruzko olerki eta bertsuak idatzi zituen. Erromantizismo eta satiraren artean, bere bertsuen estilo pertsonal eta zorrotzari esker famatua izan zen. Gaualdian parte hartuko dute, Mixel Etxekopar, Dominika Rekalt, Pierre Vissler eta Jean-Christian Irigoyen-ek.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2024/11/14

Feria

Feria

Azaroaren 23 eta 24an Santa Katalina feriari pentsatuz geroz, bi gauza badaude josiak, lehenbizikoa Heletan iragaiten dela, bigarrena larrazkenaren puntan girela, neguari hurbil.

Napoleonen denboran, urte berean, bi feriak sortu ziren, agorrilean Garruzekoa eta beraz erran bezala azaroan Heletakoa. Zertako Santa Katalina? Denbora haietan Santa Katalina zen gure herriko patroia, aise berantago Andredena Maria hautatu zen, erranez ardura denbora entrabalekoa ala euria zela sasoi hortan, feria egun berari atxikia egon zen. Bestalde urtero ostalerreko meza emanarazten zuten, egun horri buruz aro onaren galdatzeko. Gauzak eta usaiak kanbiatu baitira, zonbait urte badu egun horri hurbileko ibiakoitz eta igandetan feria iragaiten dela, aurten 23 eta 24an. Lehen egunean beti bezala zaldiaren eguna, bigarrenean feria orokorra, zaldi pisuen lehiaketa, tresneria, mahaiak, hots begien asegarri. Ostatuak aldiz bi egunetan zuen bisitaren beha daude, jan-edan onak eskainiz. Horrarat etorri...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024/11/14

Eskubaloia - Pilota

Eskubaloia

Gizonetan, pre-nazional mailan, irisartarrek ederki irabazi dute Bègles-en, 38-26.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik galdu du Blanquefort-en, 24-15.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Lescar-en, 31-26.

Heldu den aste hondarreko partidak

Nazional 2 mailan, lehen taldeak errezibituko du Rodez larunbat arratsean (21:00). Partida gogor baten mentura euskaldunentzat.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek errezebituko dute Asson larunbatean (17:00).

Nesketan, erregionaleko Frantziako koparen bigarren itzuliaren kondu, Kanbo/Irisarri joanen da Tyrossera larunbatean (20:00).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek Kanbon errezebituko dute Mios larunbatean (16:00).

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024/11/14

Mus lehiaketa

Goitik behera, A mailatik C mailarako irabazleak
Goitik%20behera_%20A%20mailatik%20C%20mailarako%20irabazleak

Izturitzeko gazteriak antolatu mus zoingehiagoka joan den igandean iragan zen herriko gelan.

Arrakasta ukan duela erran ditake, hemendik hurbil beste txapelketa izanagatik, 52 pare bildu baitira. Muslarien munduan ezagunak diren Pette Ospital eta Jacky Biscay bi aihertarrek kudeaturik, denak untsa joan dira.

Huna emaitzak:

Amailan: J Battitt eta Henriette Olhagaray Mugerre Elizaberritarrak xapeldun, Eliane eta Laida Etchebarne ama-alabak xapeldunorde.

B mailan: Marie Hélène Etchegaray urruñarra eta Alice Jaurena hazpandarrak irabazi diete Eric eta Manon Meriguet aita-alaba izturiztarreri.

C mailan: Elaia Berho eta Paul Berhondo (10 urte) jatsuarrak irabazle, Gilbert Sallagoity eta Etchebarne Michel mehaindarreri nagusiturik.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Lekunberri (NB) | 2024/11/14

Irati kantuz

Irati%20kantuz

Azaroaren 22tik 24ra hainbat gertakari antolatuko dira Iratin: ostiralean 22an kantu afaria iraganen da. Larunbatean 23an txalaparta ikastaroa eta ondotik Kalakan taldeak kontzertua emanen du. Igandean 24an, ibilaldi musikatua iraganen da. Ostiraleko afariarendako eta larunbateko kontzerturako aitzinetik izena eman behar da, jakinez leku gutti izanen dela.

Erreserbak egiteko telefono zenbaki hortara deitu behar da:05-59-28-51-29.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024/11/14

Etorbide elkartearen sustenguz kantaldia

Buhaminak taldea
Buhaminak%20taldea


Azaroaren 23an, Baigorriko elizan (20:00) bi abesbatzek kantaldia eskainiko dute.

Lehen partean, Bestela gizonezko abesbatza izanen dugu kantari. Talde hau 2010ean sortu zen hiru pertsona pasionaturen inguruan. Ondotik, Iparraldeko kantari desberdinei esker hazi den taldea da. Gaur egun, Sophie Larrandaburuk zuzentzen ditu.

Bigarren partea, Iparralde osotik datozen 40 emaztek osatzen duten Buhaminak taldeak eskainiko du.

Manon Irigoyenek zuzentzen duen talde hau duela 24 urte sortu zen xiberotar kantari batzuk bultzaturik.

Euskal kantuei leku zabala uzten badiete ere, bi taldeek kontinente guzietako kantuak proposatzea dute xede.

Bi taldeek Garazi, Baigorri, Oztibarre, Iholdi eskualdeko emigranteei laguntza eskaintzen duen Etorbide elkarteari haien sustengua adierazi nahi dute kantaldi hunen bidez.

Artista eta zeramista desberdinek egindako arte lanen erakusketa/salmenta iraganen da elizako atarian (18:30).

Sartzea 15 eurotan...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024/11/14

Antzerki - Erakusketa

Antzerki%20-%20Erakusketa

Antzerki

Badu orain urte andana bat, Garaziko Sokorri Katolikoaren inguruan sortu antzerki taldeak obra klasiko batzu emaiten dituela. Jean Louis Negueloua izanez ere Aldude Ibarreko "Larrazkeneko loreak"-eko kudeatzailea, bi ekipak elkartu dira.

Piarres Larzabalen lan "Suedako nexkatxa", jada hiru aldiz emana, ikusten ahalko da Donibane Garazin Vauban zinegelan azaroaren 17an (15:30). Pieza umoretsua, belaunaldien arteko tirabirak ongi aztertzen dituena. Etorri momentu lasai baten pasatzerat eta ber denboran laguntza ekarriko da Lurderat joaiten direnerieri, Nafar-Gazte taldeari, etorkineri eta behartsueri.

"Hitzak lege" erakusketa

Azaroaren 5ean estreinatua izan da "Hitza lege" erakusketa. Euskaltzaindiak, Terres de Navarre-Nafarroako Lurraldeak elkartearekin eta Herriko Etxearekin partaidetzan, abenduaren 6a arte garrantzia historikoa duten euskarazko testu juridikoak ikusgai dira, astelehenetik...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024/11/14

"Amikuzeko eskolen topaketa" - "Bihotzeko Ostatuen aldeko kantaldia" - Animazio eta prebentzio egun handia

"Amikuzeko eskolen topaketa"

Amikuzeko ikastola eta eskola elebidunetako haurrek ikusgarria eskainiko dute heldu den astean ostiralez (18:30), Donapaleuko zine gelan. Ikusgarri hau, Zabalik elkarteak antolatzen du, andereño errient eta errientsen engaiamenduarekin eta Urtaroaren laguntzarekin.Kantu, dantza, bideo eta antzerki bidez Nafarroako historia kontatuko digute. Ondotik, krakada eskainia izanen da.

"Bihotzeko Ostatuen aldeko kantaldia"

Bihotzeko Ostatuek, neguko kanpaina azaro huntan hasten dute heldu den martxoa arte. Nekezian diren berrogeita hamar bat familia hurbiltzen dira aste guziz beren janari eta egun guzietako beharren bila. Hogeita hamar bat laguntzaile biltzen dira, astean bietan, pakete horien preparatzeko eta banatzeko.

Irakurri segida

Herriz Herri - Domintxaine-Berroeta (Z) | 2024/11/14

"Ez dok Hiru" antzerkia

Ez%20dok%20Hiru%20antzerkia

Kitzikazank taldeak antolaturik, "Ez dok hiru" antzerkia azaroaren 17an igande arratsaldean (17:00) emana izanen da Domintxineko gelan. Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzerkilariek, Euskal Herriko musikaren eta kantuen errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko digute.

Bi irriren artetik, botza berotu nahi baduzu, zato gostuan antzerki hunen gozatzera!

Ondotik jateko eta edateko izanen da.

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016