Herriz Herri - Bastida (NB) | 2024ko Irailaren 26a

Larrazkenean

Larrazkenean

Urteroko hitzordua irailaren 27 eta 28an iraganen da. Larunbatarekin (17:00) mahai ingurua Inesa de Gachen gelan segitzen ahalko da. Paisaiak “Tribu 2.0” izeneko proiektu baten sorreraren ikuspegitik esperimentatu duten artisten lekukotasunak entzunen dira. Ondotik Belokeko abadian (19:50), Sylvain Méret eta Ihintza Irungarayren zuzendaritzapean, “Tribu 2.0 itzaletik argitan eta argitik itzalera” dantza esperientzia parte hartzailea iraganen da. Biharamunean igandearekin Belokeko abadian (8:00) amateurrentzat dantza eta musika tailerra, ondotik gosaria proposatua izanen da. Inesa de Gachen gelan, Clarentza elkarteak eta boluntario talde batek “Natura-ondarea, bastidarren bitartez” deitu deialdia antolatu dute. Bildu ahozko lekukotasunak egun horretan proiektatuak izanen dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/09/26

Mito bat erortzen denean...!

Menane Oxandabaratz

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu indarkeriak eta bortxaketak jasan dituztela salatzen dute.

Memorio kolektiboan Abbé Pierre behartsuen alde borrokatu den apeza bezala gogoratzen bazen, berria jakitean suntsituak gelditzen gira! Pobreen apeza bezala ezagutua, bere pertsonalitatearen beste itxura bat agertzen da.

1949an, Emmaüs komunitatea sortzeko ideia miresgarria ukan zuen, karitate tr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016