Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024ko Irailaren 26a

"Euskara ene gisara" - Bizikleta bidea

Larrungo bizikleta bidearen inaugurazioa
Larrungo%20bizikleta%20bidearen%20inaugurazioa

“Euskara ene gisara”

Helduak euskara ikastera edo hobetzera bultzatzeko komunikazio kanpaina abiatu dute Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Elkargoak. "Euskara ene gisara" lelopean, Euskal Elkargoak eta Euskararen Erakunde Publikoak pertsona berriak euskara ikastera gonbidatu nahi dituzte Ipar Euskal Herrian, dagoen eskaintza aurkeztuz. Horregatik, informazio praktiko guzia (formakuntza erakundeak, izen emaite estekak) webgune batean bildu dituzte: www.japprendslebasque.com.

Bizikleta bidea

Irailaren 18an inauguratu zen Larruneko bizikleta bidea. Uda hasieran jarri zen martxan, eta irailaren 18an inauguratu zuten, departamentuko, eskualdeko, herrien arteko eta Herriko Etxeko funtzionario hautetsiekin eta Estatuko ordezkariekin batera.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/09/26

Mito bat erortzen denean...!

Menane Oxandabaratz

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu indarkeriak eta bortxaketak jasan dituztela salatzen dute.

Memorio kolektiboan Abbé Pierre behartsuen alde borrokatu den apeza bezala gogoratzen bazen, berria jakitean suntsituak gelditzen gira! Pobreen apeza bezala ezagutua, bere pertsonalitatearen beste itxura bat agertzen da.

1949an, Emmaüs komunitatea sortzeko ideia miresgarria ukan zuen, karitate tr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016