Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024ko Irailaren 26a

"Bestelaka-Métamorphose" eskultura - Bilkura publikoa

Régis Pochelu zizelkaria
RAgis%20Pochelu%20zizelkaria

"Bestelaka-Métamorphose" eskultura

Régis Pochelu harri zizelkariaren artelana estreinatua izan da irailaren 14an Sanoki gelaren azpikaldean. Keinu ederra da arteari gure herriko ingurumen zoragarriaren erdian. Izen hori atera da aurtengo Errobiko Festibaletik, Festibalaren gai ber bera.

- Zizel lanak oinarrian kuboak ditu: laukiaren lauki, egonkortasunaren adierazle, laukia izanik Lurraren lehen sinboloa.

- Gainaldean kosmosaren esfera edo bola, biziaren absolutoa. Elgarrekin, kuboak eta esferak osotasuna sinbolizatzen dute, sorturik edo sortugaberik bizi dena.

- Behereko oinarritik gainaldeko esfera arteko ibilbidea estalgiaren idurikoa da, Amalurraren geriza adierazten duena.

Sanokiko soropilean kokatzen da eskultura, herriko plazatik bi urratsetara, eta ingurumen menditsuaren aitzinean.

Bilkura publikoa

Bilkura iraganen da urriaren 3an ostegunez (19:00) Sanoki gelan: 8 bizitegi berriren proiektuaren aurkezpena Attanian Panekauko bidean, Larreburuko azpikaldean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/09/26

Mito bat erortzen denean...!

Menane Oxandabaratz

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu indarkeriak eta bortxaketak jasan dituztela salatzen dute.

Memorio kolektiboan Abbé Pierre behartsuen alde borrokatu den apeza bezala gogoratzen bazen, berria jakitean suntsituak gelditzen gira! Pobreen apeza bezala ezagutua, bere pertsonalitatearen beste itxura bat agertzen da.

1949an, Emmaüs komunitatea sortzeko ideia miresgarria ukan zuen, karitate tr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016