Herriz Herri - Jutsi (NB) | 2024ko Irailaren 26a
Ezkontza
Buruilaren 14an, gure herrian ezteiak baginituen. Berokiko Maider Haizaguerrek senartzat Gaethan Miozzo hartu du, Gers departamendukoa.
Biek lan egin dute banku lanetan eta hemendik goiti Gaethani bere lana aldatu dakote, Donapaleun ariko da. Maiderrek aldiz aitaren segida hartzen du Berokia etxaldean.
Zeremonia ezin ederragoa bizi izan dugu, zinez denak ongi preparatuak zirelarik.
Oztibarreko koralak parte hartu du eta nundik ez, Oztibarreko koraleko erakaslea izanez Maiderren aita, hor ginituen ere “Elgarrekin” Arberuako korukoak, hok ere xoratzen zituztela denak. Orgiñan Maiderren ama ginuen.
Holako egun batek esperantza pizten du doi bat zeren eta etxaldetan segida ez baita beti segurtatua.
Goresmenak eskaintzen ditugu espos berrier eta desiratzen osagarri eta suerte on.