Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2024ko Irailaren 26a

Ostatu kulturalaren sartzea

Alex Arzellus
Alex%20Arzellus

Espelletenia ostatu kulturalak ere sartzea egin du, gaualdi desberdinak proposatuak izanen dira.

Alex Arzellus hizkuntzalariak buruilaren 27an (19:00) "Oztibarre eta Garaziko euskara" hitzaldia emanen du.

Buruilaren 28an (19:00) “Mugarik gabe” dokumentala ikusgai izanen da, etorkinen egoeraz gehiago jakinen da.

Buruilaren 29an (17:30) “Biharraren hegietan” errezital musikatua,Maddi SarasuaetaMartin Bidaurekemanik.

Bestalde aurtengo berrikuntzetan helduentzat Oztibarreko bertsu eskola muntatzen ari da, asteazkenetan bilduko da (19:00-20:15), prezioa 85€ urte osoa, izena emaiteko deitu 07-44-70-14-65.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/09/26

Mito bat erortzen denean...!

Menane Oxandabaratz

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu indarkeriak eta bortxaketak jasan dituztela salatzen dute.

Memorio kolektiboan Abbé Pierre behartsuen alde borrokatu den apeza bezala gogoratzen bazen, berria jakitean suntsituak gelditzen gira! Pobreen apeza bezala ezagutua, bere pertsonalitatearen beste itxura bat agertzen da.

1949an, Emmaüs komunitatea sortzeko ideia miresgarria ukan zuen, karitate tr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016