Jainkoa bizia jendea | 2024ko Irailaren 26a

Jesus lehen ministro?

Jean Casanave biarnes apezaren blogetik itzulia.

Ikusten zaitut telebistan xutik, frantses hautesle batzuen aitzinean. Mirakuluak egiten dituzula jakin dute. Orduan, lan sariak eta erretretak emenda ditzazun, presondegietan, ospitaletan, komertsetan, energian, industrian, laborantzan, ikerketan, arrantzan, eskolan eta unibertsitatean diren problemak konpon ditzazun. Bai eta ere basa ihizi, familia, homo, hetero ihiztari, lanpetu, estresatu, pobreak lagun ditzazun aberatsen arteka ahantzi gabe.

Telebistako aurkezlea lorietan: audimat zenbakiak gora eta gora. “Zenbat gostako dira horiek guziak?”, galdegiten du. Publizitatearen aldi orain. Merkatarien probetxuko…

Horra hitza hartzen duzula: “Ez duzu Jainko Jauna baizik adoratuko. Haren aitzinean belaunikatuko zira. Gizona ez da bakarrik ogiz bizi, izan urrikalkor zuen Aita urrikalkor den bezala. Galdegiten dauzunari eman eta ebasten zaituenari ez deus galdegin gibelerat. Jotzen zaituenari eskain beste mazela. Etsaiak maita, zuen alderat herra dutenak maita…”.

Jendea xixtuka, oihuka, joka hasteko punduan, eta emankizuna hortan berean geldi. Bazterreko ate batetik atera beharko jendeak xehatzeko beldurrez.

Biharamunean prentsan, komentatzaile guziak ados dira: hitz eder horiek ez dute nihundikan ere frantsesen arrangurer erantzunik emaiten. Prediku hori ez da errezebitzen ahal, jendeaz trufatzea da. Barkamenak eman ditzala frantseseri holako ele inutil eta Erdi Aroko garai beltzeko solas atzerakoiak erranik.

Bainan ondoko egunetan Jesus berriz agertzen zira telebistan. Eta istorio hau ederki kondatzen duzu: emazte bat ametsetan saltokiz saltoki zabilan eta horra Jainkoa bera aurkitzen duela:

- “Zer saltzen duzu hemen?

- Zure bihotzak desiratzen duen guzia.

- Beraz bakea, maitasuna, trankiltasuna, osagarria, zuhurtzia…nahi nituzke erosi.

- Nik uste saltegiz tronpatu zirela. Hemen ez ditugu fruituak saltzen, haziak baizik.

- Zenbatetan saltzen dituzu?

- Egun bakotx ixiltasun memento bat eskainiko didazu ene izpirituak zer erraiten dauzun entzuteko.”

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/09/26

Mito bat erortzen denean...!

Menane Oxandabaratz

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu indarkeriak eta bortxaketak jasan dituztela salatzen dute.

Memorio kolektiboan Abbé Pierre behartsuen alde borrokatu den apeza bezala gogoratzen bazen, berria jakitean suntsituak gelditzen gira! Pobreen apeza bezala ezagutua, bere pertsonalitatearen beste itxura bat agertzen da.

1949an, Emmaüs komunitatea sortzeko ideia miresgarria ukan zuen, karitate tr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016