Ikusten zaitut telebistan xutik, frantses hautesle batzuen aitzinean. Mirakuluak egiten dituzula jakin dute. Orduan, lan sariak eta erretretak emenda ditzazun, presondegietan, ospitaletan, komertsetan, energian, industrian, laborantzan, ikerketan, arrantzan, eskolan eta unibertsitatean diren problemak konpon ditzazun. Bai eta ere basa ihizi, familia, homo, hetero ihiztari, lanpetu, estresatu, pobreak lagun ditzazun aberatsen arteka ahantzi gabe.
Telebistako aurkezlea lorietan: audimat zenbakiak gora eta gora. "Zenbat gostako dira horiek guziak?", galdegiten du. Publizitatearen aldi orain. Merkatarien probetxuko...
Horra hitza hartzen duzula: "Ez duzu Jainko Jauna baizik adoratuko. Haren aitzinean belaunikatuko zira. Gizona ez da bakarrik ogiz bizi, izan urrikalkor zuen Aita urrikalkor den bezala. Galdegiten dauzunari eman eta ebasten zaituenari ez deus galdegin gibelerat. Jotzen zaituenari eskain beste mazela. Etsaiak maita, zuen alderat herra dutenak maita...".
Jendea xixtuka, oihuka, joka hasteko punduan, eta emankizuna hortan berean geldi. Bazterreko ate batetik atera beharko jendeak xehatzeko beldurrez.
Biharamunean prentsan, komentatzaile guziak ados dira: hitz eder horiek ez dute nihundikan ere frantsesen arrangurer erantzunik emaiten. Prediku hori ez da errezebitzen ahal, jendeaz trufatzea da. Barkamenak eman ditzala frantseseri holako ele inutil eta Erdi Aroko garai beltzeko solas atzerakoiak erranik.
Bainan ondoko egunetan Jesus berriz agertzen zira telebistan. Eta istorio hau ederki kondatzen duzu: emazte bat ametsetan saltokiz saltoki zabilan eta horra Jainkoa bera aurkitzen duela:
- "Zer saltzen duzu hemen?
- Zure bihotzak desiratzen duen guzia.
- Beraz bakea, maitasuna, trankiltasuna, osagarria, zuhurtzia...nahi nituzke erosi.
- Nik uste saltegiz tronpatu zirela. Hemen ez ditugu fruituak saltzen, haziak baizik.
- Zenbatetan saltzen dituzu?
- Egun bakotx ixiltasun memento bat eskainiko didazu ene izpirituak zer erraiten dauzun entzuteko."
Euskal hedabideak elkarlanean (Euskal Irratiak, Kanaldude, Herria, Kazeta.eus eta Ipar Euskal Herriko Hitza), arlo desberdinetako pertsona ugarirekin Baionako Largenté lizeoan bildu gira, enpresek eta langilegoak ezagutzen dituzten gabeziei buruz eztabaidatzeko.
Gaizki negoziatua izan den akordioa atera da, Bakun, Azerbaidjaneko hiriburuan iragan den COP 29 gailurretik. Klima aldaketa moldatzeko Nazioarteko konferentzian herrialde aberats eta pobreen arteko adosmenik gabe gelditu da. Hegoalde globalak jasaiten duen hondamendi klimatikoeri buru egiteko 300 miliar dolarreko finantzaketa adostu dute Iparraldeko Estatu aberatsenek. Hori baino lau aldiz gehiago beharrezkoa ditaikeelarik gaia aztertu duten zientzialarien arabera.
Urri bukaeran, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak, André Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganbarako eta ESTIAko presidenteak, Sylvain Loumé Akirako zuzendariak, Sandrine Derville Eskualdeko Kontseiluko lehendakariordeak, Joëlle Gras Departamenduko suprefetak eta Jean-Jacques Lasserre Departamendu Kontseiluko presidenteak, Turbolab propultsio aeronautiko berritzailerako plataforma teknologikoa inauguratu dute.
Azaroaren 19an, Sylvie Durruty berrikuntza eta ekonomiaz arduratzen den presidenteordea eta Maitena Curutchet ekonomia sozial eta solidarioko baita ekonomia zirkularreko kontseiluko delegatuak berrikuntza tailerreko 10 saridunak sariztatu dituzte, Andrea Brouille Eskualdeko kontseiluko presidenteordea hor zela.
Aurten, 12. ediziorako Euskal Elkargoak berrikuntza tailerra eta Eko-berrikuntza proiektuaren deialdia bateratu ditu. "Berrikuntza tailerra: trantsizio zerbitzuen berrikuntza" proiektuak
Gertakari hau eskola giristinoetako ikastetxe batean gertatu da. Pastoraleko animatzaileak laguntzaile eta erakasle guzieri proposamen hau egin die. Nahi zuten guziek, urtean zehar gertatutako ekintza zoriontsu bati pentsatzen zuten, eta esker onezko hitz bat idazten zioten gertaera horren egileari edo sortzaileari. Hola mezu anitz trukatu dira.
Gertaera hortaz mintzatu den pertsonak erran daut zenbat hunkitua izan den. Lehenik pixka bat harritua, gero interesatua eta urtea nola iragan den pentsatzen hasi da. Zailtasunak eta buruhausteak berehala etorri zaizkio bainan gaia ez zen hori. Ikastetxe hortan, urtean zehar, zoriontsu eta zorionbide bizi izan duena gogoetatzen hasi da. Hari hori segituz, artisauak izan diren pertsonengana laster etorri da. Orduan esker onezko hitz bat idatzi du bakotxari eta bihotza alegeratu eta arindu zaio.
Esperientzia hunen iturria Thanksgiving eguna izan da. Ipar Amerikatik heldu dena kritikatu edo trufatzen dugu batzuetan, aldiz...
ORAINA ETA GEROA. 2024ko Argentinako Euskal Aste Nazionaleko haur sarituak marrazki eta postalen lehiaketetan Euskal Etxeko lehendakari Iñaki Ederrarekin. Zorionak, heien lana eta irria dira Diasporaren eta euskal etxeen oraina eta geroa!
EUSKARAREN EGUNA. Joan den astean aipatu bezala, berez abenduaren 3an bada ere ENE Euskararen Nazioarteko Eguna, Diasporan ospatuenetarikoa den besta edo aldarrikatze egun hau, data horren aitzineko eta ondoko egunetan ospatu dute/ospatzen ari dira munduan barrena euskal etxe eta komunitateetan. Montevideon, Jon Sarasua lagun online egin zuten azaroaren 28an, Bruselan xarmanki atera zen bertso saioa Iker Letamendia eta Naia Arrizabalagarekin. Berlinen, 6an eta 10ean ospatuko dute Dylan Inglis gazte britainiar euskalduna solaskide. Londresen 7an eginen du Euskal Etxeak bazkari eta elgarretaratzea familiekin, Olentzero ere gomitaturik. Madrilen, Xabier Amurizarekin, bertsogintzaz mintzo, Txileko Santiagon bi deialdi, bertsoak, pintxo lehiaketa, euskara mikro tailerra, mintzodromoa eta pilotarekin. Argentinak hameka hitzordu antolatu ditu euskara hitzorduak, besteak beste Tres Arroyos, La Plata, Mendoza, Cordoba, Mar del Plata, José C. Paz, Cañuelas, Magdalena,...
Abenduaren 7an (11:30-13:30), Biltxoko Larunbatak kari, Pantxix BidartetaPrimaël Montgauzík sortu"Elimberri" ikusgarria ikusteko parada izanen da 9 Agustidarren karrikan.
Koru kontzertuak
Abenduaren 7an larunbatez (21:00), Errepika eta Denbora Pasa taldeek kontzertua emanen dute San Izpiritu elizan. Sartzeak 10 euro kostako du, Telethonaren alde.
Bestalde, abenduaren 8an igandez (17:00), Harmonie Bayonnaise eta Xaramela koru taldeek kontzertua emanen dute Gurutze Sainduko elizan.
Film emanaldia
Abenduaren 10ean (20:45), "Indarkeriaren oihartzunak" filma ikusteko parada izanen da L'Atalanten. Huna sinopsia:"ETAk bere familia bahitu, eta Espainiar estatuak aita torturapean hil eta, 40 urte berantago, Tamara Muruetagoienak egiaren bilaketa nekaezina egiten du eta aurrez aurre, familiaren tragedia kontatzen du. Baina baita bere bidea ere, egia...
Robert de Cotte arkitektoaren aldare nagusia, Pietaren estatuarekin
XIII. mendearen erdian, Pariseko Notre-Dame baliagarria zen baina obrak segitu ziren oraino mende batez. Renaud de Corbeil apezpikuak (1250-1268) oraino estilo erromanikoan (garratzegia jujatua zena) ziren parteak estilo gotikoan (aberaskiago apaindua zena) berriz eraikitzea manatu zion Jehan de Chelles obralariari.
Euskaraz ez da gauza bera denbora, aroa edo egunaldia, eta astia edo aizina.
Denbora: kronometro batekin atletismoan ari den lasterkari batek zonbat "denbora" ematen duen neurtzen ahal da. Adina ere adierazten du: zer denbora du urde honek edo haritz honek? Edota gure bizitzaren denbora, gazte denbora nola zahar denbora, hainbestetaraino non euskal teologoek zioten denboraren kontrako hitza eternitatea zela, honek ez baitu izartzerik. Denbora hitzak latinezko Tempora du iturburu.
Aroa, ontsalaz, denbora ona edo gaiztoa adierazteko baliatzen da. Bidearo da bidean abiatzeko memento ona. Itxasaro, itxasora joateko. Azaroa hazia ereiteko hilabete ona. Zuberoan entzuten da bedaua, hots bedarra egiteko aroa, edo augaitza, aro gaitza, ekaitza. Zer aro da? galdegiten ahal da eta frankotan aro...
Abenduaren 6an (19:00), "Transmisioa" dokumentala ikusteko parada izanen da liburutegian. Dokumentalak OlentzeroÀ‚'ren Lagunakelkarteak Argentinan egin bidaia erakusten du. Alabaina, elkarteak Argentinako euskal etxeen itzulia egin du Olentzeroren inguruko euskal tradizioaren ezagutarazteko. Euskarazko azpitituluekin eta frantsesezko itzulpenarekin izanen da.
Hogoi urte pasa Leizarraga elkarteak memento xoragarri hori antolatzen duela Eguberri garaian. Kantari eta musikari ospetsuak ekarrarazten ditu urtero. Aurten abenduaren 14an larunbatez, Bixintxo kultur gunean (20:30) dugu gonbita.
Leizarragako 45 kidek ongietorria eskainiko daukute kantuz, ondotik talde ospetsua entzuten ahalko dugu.
Gurashow eta beren azken diskoaren aurkezpena
Gurashow, buraso kantari taldea da. Amaia Riouspeyrous, Kattalin Indaburu, Maguy Mirande, Maider Cigarroa eta Philippe Albor-ek jostaldia proposatzen dute. Eta bai berri ona talde hunek disko berria aurkeztuko edo presentatuko baitu Beskoitzen lehen aldikoz... Aspaldiko haurtzaroko kantuak, sorkuntza xorta bat, haurreri irakasteko, aitamak oroitzeko eta aitatxi eta amatxirekin supazterrean familian emaiteko!
Kantaldia bi partetan iraganen da, erditsutan pausu ttiki batekin, edari eta goxokien jastatzeko gisan. Beraz...
Igurikatuak direlarik, urte bukaerako bestak zinemaren lelopean antolatuak izanen dira Ziburun!
Ikusgarriak, zine-kontzertuak, soinu efektuei, mash'up edo stop motion teknikei buruzko tailerrak, filmen musikei buruzko lehiaketa-jokoa, zinemari buruzko irakurketaldiak... Egitaraua guztiz zinemari eskainia izanen da! Egitarau osoa mairie-ciboure.fr webgunean atzeman daiteke.
Eskola hortako burasoek Eguberriko merkatua apailatzen dute abenduaren 7an larunbat goizez. Larunbatero eliza saihetsean iragaiten den merkatu horrek arrakasta pollita biltzen baitu, Bizar Xuri etortzekoa omen da, nahi duenarekin argazkiak egiteko. Eguberriko apainketak salduko dira ere. Arno beroa eta zitroin jusa edaten ahalko da hor berean, Ezkia plazan (8:00-12:30).
Erakusketa
Choribit gelan erakusketa/saltze bat iraganen da abenduaren 16tik 22ra. Margolaritza eta zurarekin egin artelanak ikusiko dira. Agnés Baudéant eta Serge Descobelsek dituzte hor erakutsiko diren obrak eginak: zizelkadura, joko, bitxi... hots Eguberriz opariak egiteko behar den guzia.
Mediatekan
Abenduaren 6an ostiralarekin (19:00), "La Fabrique Affamée" taldeko Nicolas Marsan eta Clément Broucke artistek "Bruno & Tonio" deitu antzerkia emanen dute:"Bruno eta Tonio lagunak dira: bat...
Abenduaren 6an (20:30), Nahia Garat argazkilariaren irudiak ikusi eta Matthieu Tcherbakoff, Marcial Alejandro Meja eta Tony Gerannoren musika entzuteko aukera izanen da Borderline Fabrikan. Xehetasunak: 06-76-76-75-62.
Eguberriko merkatua
Abenduaren 7 eta 8an, Eguberriko merkatua iraganen da Gaztelu Aretoan. Egitarau aberatsa proposatua izanen da sortzaile, erakusketari, erakusmahai gormantak eta animazio magiko anitzekin. Egitarau zehatza www.hendaye-culture.fr webgunean atzeman daiteke.
Erakusketa
Jaizkibeleko Geoformen erakusketa honek Jaizkibeleko gailurretan naturak moldatzen dituen geoformen argazkiak eskaintzen ditu, irudimena pizten duen kultur eta natura ondare bakarra sortuz.
Eszena magikoa eta naturala da: hareharria harririk dibertigarriena...
Giltzaera eta Jostakin elkarteek abenduaren 21 eta 22an, 8 urtetik goiti duten haurrentzat kantu ikastaldia antolatzen dute. Ikastaldia Pantxix Bidart, Thierry Biscary eta Ainhoa Sarasuak kudeatuko dute. Xehetasunentzat eta izena emaiteko: 06-30-48-40-40.
Klikak musikariak xerkatzen
Makeako klikak musikariak xerkatzen ditu. Hori dela eta gazteak formatu nahi ditu. 8 urte baino gehiago dutenei abenduaren 7an (15:00) tresnak ezagutzeko parada emana zaie. Interesatuak musika gelara hurbildu (ezkerpareta ondoan), aitzin xehetasunak jakin nahian Pantxika deitu 06-73-11-57-93.
Gaitzeko egitaraua dugu Xan Ithourria plazan, abenduaren 7an (9:00-17:30), animazio askok osatuko dute ohiko Eguberriko merkatua. Egun osoan, haurrendako joko anitz baita marrazki margotzeak izanen dira, (11:00-12:00) topaketa Bizar Zuri eta Olentzerorekin, (14:00) euskal dantzak Zirikolatzen eskutik, (14:00-17:30) Biradera "Barbarie" organoaren musika, (15:00-17:00) makillatze tailerra eta bururatzeko aztalak erne atxikitzekotan mutxikoak. Berrogei bat erakusmahainek eskainiko dute mila gauza erosteko aukera, urte hondarreko bestetako oparientzat. Lekuan bertan janari eta edari nasaiki, hauetan bertzeak bertze txokolate eta arno berotua, baita matahamiak, ez huts egin.
Comedy Club ikusgarria
Diotenaz, lehertzeko irriak egin behar genituzke, Larreko kultur gunean larunbat huntan (19:15-21:15) Eguberriko merkatuaren segidan. Lau umoristek taula gainean lekua hartuko dute, hauetan Emy,...
Abenduaren 8an igandez (9:30-17:30) Eguberriko merkatua iraganen da La Perle gelan. Tokiko ekoizleen merkatua izanen da, animazio, edateko eta gozokiekin. Bizar Xuri ere bertan izanen da. Harremanetarako: 05-59-44-15-27.
Elkarteak egin du larunbatean aurtengo azken elkarretaratzea bazkari eder batekin Amotzeko Mendionde trinketeko jatetxean. 60 bat korrikari beren lagunekin baziren etorriak egun goxo baten pasatzerat denak elkarrekin, jateko onak eta ongi zerbitzatuak izan dira. Izigarrizko umore onean bukatu dute beren ateraldia, euskal kantu batzu emanez. Bulegoak denak eskertu ditu eta Jean Granet lehendakariak abisatu du azkeneko elgarretaratzea egin duela lehendakari bezala, 10 urtez egin duela eta orain, gazte batek behar lukeela hartu segida. Ustez, 10 urtez bere kargua ongi ereman duela eta kide guziak, bai eta bulegoa, eskertzen ditu ekarri dioten laguntzarentzat.
Euskal Herriko XVI. mus txapelketa berria jadanik abian da, eta horren kari, abenduaren13an ostiralarekin, Urruñako lehen kanporaketak izanen dira Berttoli elkartean (20:00). Lapurdiko kanporaketak 2025eko martxoaren 22an izanen dira, eta nazio mailako finala, 2025eko apirilaren 5ean, Araban, Zigoiti bailarako Gupegi herrian jokatuko da. Euskal Herri osoan 2.500 bikote arituko dira txapelketa honetan, osora 5.000 pertsona. Parte hartzeko 20 euro bikote bakoitzeko eskatzen dituzte. Izena emateko: 06-37-01-52-47.
Harrimen Hitzak erakusketa zabalik
Azaroaren 15ean ideki zuten Régis Poxelu zizelkari hazpandarraren erakusketa Posta gelan, eta horizanen da erakusgai abenduaren 15a arte. Euskal Herrian harriak izan duen eta duen garrantzia da erakusketa honen gaia: hilarriak, zutarriak, harrespilak, trikuharriak...eta horiek denak agertzen dira zizelkari honen artelanetan erro edo iturri gisa harturik....
Urtero bezala ospatu da auzo horren patroin sainduaren besta. Azaroaren 22an izan da kaperan musikaldi arrakastatsua 70 bat entzulerekin. Igande goiza hasi da kaperaz arduratzen den ''Les Amis de la Chapelle'' elkartearen biltzar nagusiarekin Auzo Baita gelan, auzapez eta 25 bat lagunekin. Serge Pothier lehendakariaren txosten moral eta urteko jardueren ondotik, Jean François Ruys diruzainak oso orekatua den diru kontuen berri eman du eta zuzendaritza berritua izan da, 15 kide dituela. Txostenak oro aho batez onartuak izan dira. Kaperaren jabe Heraitzeko biztanleak dira. Duela sei urte heraiztarren, Herriko Etxearen eta parropiaren artean hitzarmen bat izenpetua izan zen kapera baliatzeko elizkizunentzat, kultur ekitaldientzat eta mantenu lanentzat. Lanak dituzte hor egiteko, teilatuan, berinate batzuetan, berogailuan (elektrikarekin arazo batzu izanik) eta elbarrituen errezebitzeko oraino hobetu behar diren horniduretan. Bainan...
Baxe Nafarroako hamahiru bertsolari agertu dira joan den ibiakoitzean, Eskukula elkarteak Amenduzeko eiheran antolatu duen "kopla topelketan":Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Battitt Crouspeyre, Gus Elizondo, Nahia Etxeberri-Lopepe, Elixabet Etxandi, Mizel Mateo, Peio Minhondo, Paul Moal-Darrigade, Jean-Marie Oillarburu, Pettan Prebende, Bittor Thikoipe eta Oier Urreizti. Publikoa ere hor zen (80 bat) lehiaketaren sustengatzeko eta epaile lanak egiteko.
Lehen sailkatzearen ondotik sei bertsolari gelditu dira bigarren partearendako: Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Battitt Crouspeyre, Nahia Etxeberri-Lopepe, Elixabet Etxandi eta Bittor Thikoipe. Azken finean, Elixabet Etchandy txapeldun atera da.
Memento goxoa iragan dugu Jean Clauden eiheran. Bertsolariek jakin izan dute seriotasuna eta arintasuna erabiliz, publikoa liluratzen eta irriarazten. Gai emaileak ere inspiratuak izan dira. Musikariek ere beren laguntzarekin parte hartu dute gaualdiaren arrakastan.
Hergaitze auzoaldean, Jamattit Dartaguiette, Etxaiko nagusi xaharra zendu da, 96 urtetan. Bizi guzian laborantxan arizana zen. Gizon argia eta handiaren (ez bakarrik gorputzez baina kaskoz ere) oroitzapena uzten dauku. Urte andana batez egona zen herriko lehen axuant, Garraldako Laurent Challet auzapez zenean. Herriari biziki atxikia izanez, herriko harat hunatak hurbiletik segitzen zituen. Goizik galdu zuen Mayalen Etcharren emazte zenarekin hiru seme ukan zituzten.
Hergaitze auzoa parropiaz Lekuineri lotua izanez, Jamattit zenaren ehorzketak Lekuineko elizan iragan ziren, joan den ostegunean, azaroaren 28an. Gure doluminak J-Marie, Bernard eta Gabriel hiru semeeri, hauen etxekoeri eta familiako guzieri.
Azaroaren 17an, Olhaberriko Martin Ternisien eta Aña Mariscok ongi-etorria egin diote beren hirugarren haurrari, alaba bat, Adei izendatu dutena. Goresmen eta zorion!
Pilota
Esku-huskako lehiaketa iragan da irailetik azarorat trinketean. 50 ekipek parte hartu dute. Huna finalen emaitzak.
Laugarren mailan: Paxkal Ibarrola eta Jean-Claude Durruty 40, Manex Maitia eta Mathieu Castanchoa 24.
Hirugarren mailan: Battitt Bidondo eta Sébastien Bachacou 40, Panpi Oronos eta Eric Migueltorena 25.
Bigarren mailan: Allande Chapelet eta Ibai Etcheverry 40, Xalbat Arrijuria eta Guillaume Uhart 36.
Lehen mailan: Patrick Ibarrola eta René Muscarditz 40, Xalbat Ibarrola eta Bixente Larramendy 25.
Final horiek ikusliar kopuru ederra bildu dute eta partida ederrak ikusi dira. Ondotik zikiro jatea giro alaian iragan da. Jo Pilota elkarteko antolatzaileek eskertzen dute Herriko Etxea, tokiak gazte horien...
Azken partidakjoan den larunbatean jokatu ziren Harpealde trinketean.
Huna ondorioak: 3. mailan Johane Oyhenart Etchart 22 À¢'€'" Jon Oyhenart 10, herritarren artekoa semeak aitari irabazi duen partida. 2. mailan Beñat Durruty 22- Joel Fabas hazpandarrak 21,guduka gogorra aihertarrak ereman duena. 1. mailan xapeldun Errecart Xavier Lekorneko esku-huskari ezaguna 22-10 Iztebe Oyhenart Etchart pilotari gazteari hein bat aise nagusiturik, partida bizia izan zen halere kintze pollitekin, pilotari esperientziaduna ikasten ari denaren aurka.
Pilotariak so egile multxo ederraren aitzinean arizan ziren giro beroan.
Aurtengo xoko zoingehiagoka ere alegeraki bururatuzen Artetxean.
Eguberriko merkatua
Arberoa ikastolak antolatua abenduaren 1ean herriko gelan iragan zen. Usaian bezala bazen nun zer ikus eta zer eros, janari eta edariak ere bai hor berean eta jendea polliki ibili...
Atsegin dugu jakitea Migueltoinian sortu dela azaroaren 18an Aritz, Maider Goikoetxearen eta William Ferreroren semea. Enai eta Naroa anai-arrebek oparirik ederrena ukan dute Eguberriko, hala ere segur zerbait gehiago galdeginen dutela ondoko egun horietan. Gure goresmen beroenak zueri Maider eta William, zuen familieri eta bereziki Enai eta Naroak hain maite duten amatxi Marie Pierre-ri gogoan dugula aitatxi Battitta gain hartarik plazerez beterik so dagoela familia polit hori Migueltoinian handitzen. Zuri Aritz, gure agiantzarik hoberenak, handi zite zure familiaren erdian maitasun eta goxotasunean.
Abenduaren 7an, hilabeteko lehen ibiakoitz guziz bezala, badakizue merkatu eguna izanen dugula. Bainan ez ahantz aldi huntakoa arras berezia izanen dela, Eguberriko merkatua izanen baita, hots usaian baino hautu anitzez gehiago salmentetan eta beraz opari ideietan. Aitzineko urtetan bezala, Plaza Xokon iragaitekoa da.
Eguberriko gasna taulak
Bi gasna taula mota desberdin, handi edo ttipi, proposatzen dauzkigu Baigorriko Bai ikastolak, egun hauetan. 4 gasna motakoa (25euro/eusko) eta 5 gasna motakoa (50 euro/eusko).
Kasu: manaketak 15a arte egiten ahal dira. Ordainketa eta banaketak abenduaren 23an iraganen dira ikastolan berean (18:00-19:30).
Nun habila Perkain?
Mikel Erramuzpek moldatu 52 minutako dokumentala Bil Etxea gelan ikusten ahalko dugu igande arratsalde huntan, abenduaren 8an (15:00).
Manex Erdozaintzi Etxart kolegioak abenduaren 7an kantaldia antolatzen du elizan (20:30). Parte hartuko dute Oldarra, Bestela eta Ikusiko abesbatzek. Prezioa 12 urtetik harat 12€.
Ainhoa Elizondo, Maider Beheran eta Bernadette Luro
Garaziko ikastolak antolaturik, Iduzki Lore taldeak "Ihesi" antzerkia emanen du abenduaren 8an Vauban zinegelan (16:00). Maika Etxekoparrek zuzendu obra, Bernadette Luro eta Maider Beheran dira jokalariak, Ainhoa Elizondok bere akordeoiarekin giroa emaiten duela.
Bi emazteren istorioa da kontatua, bide bazterrean elkar atzemanen dute, biek beren eguneroko bizitzatik ihes egin nahian. Ikusia ez dutenek ez duda, obra horretan emozioa eta umorea nahasten dira, bi emazte talentutsuek emanik!
Helduentzat 10 euro sartzea, 18 urtez petik 5 euro.
Arrosa elkarteak eta Herriko Etxeak, Eguberri hurbiltzen ari dela eta, abenduaren 14an elizan kontzertua antolatzen dute (18:00). Berçaits Anaiak eta Kalakan taldea entzungai izanen dira. Sartzea dohainik da, baina aitzin erreserbatu behar da Mirentxu deituz: 07-49-54-33-65. Ondotik arno beroa eta goxokiak proposatuak izanen dira. Dudarik ez ikusgarri horrek arrakasta ukanen duela, nola ez Kalakan taldean Xan Errotabehere herritarra partaide izanez!
Amikuzeko gau eskolak bere urteko biltzar nagusia azaroaren 28an egin du Aiziritzeko herriko gelan. Hogeita hamar bat kide elkartu dira 2023/2024 urteko aktibitateak eta konduak aztertzeko. Gau eskolak 95 ikasle errezibitu ditu urtean zehar eta kurtsoak 8 irakaslek segurtatu dituzte 12 taldetan.
Kurtsoez gain, animazio taldeak aktibitate bereziak antolatu ditu ikasleek euskara erabiltzeko aukera ukan dezaten hala nola Amaiurreko ateraldia, Arantzako ibilaldia eta Muskildiko maskarada.
Bestalde, urteko memento garrantzitsuena Korrika izan da dudarik gabe. Martxoaren 15eko gauan pasatu da Donapaleun goizeko 4tan. Gaua izanik ere jende anitz hurbildu da korrika egitera eta Zabalik elkarteak ondotik prestatu baratxuri saldak arrakasta handia ukan du. Korrikaren inguruan antolatuak izan diren ekitaldietan (korrika...
2011n, Peio Cachenaut-k "Xora" euskarazko filma sortu züen gurekin. Geroztik bi urte oroz Hebentik alkarteak bere zinemaldittoa egiten dü arte mündüa ikusi nahian... hebentik. Arantzazuko apostolüak Euskal Herrian, Langileak Sochaux-ko fabriketan, Afrika, Amerika, beti bada kültüraren ezabatzeko arrazua, eta beti horri bürüz, sortzeko harra eta beharra!
Abentüaren 7tik 13ra, Hebentik alkarteak "kulturak ezabatzea eta erresistentzia" gaiaren üngürüan film emanaldia antolatzen dü Maulen, Mendikotan eta Liginagan. Egitaraua: http://hebentik.eklablog.com/.