Herriz Herri - Lekunberri (NB) | 2024ko Urriaren 03a
Euskara ikasi
Hergarai Bizi elkartearen euskara batzordeak, AEKrekin euskara kurtsoak abiatuko ditu. Bi talde izanen dira:
A1-1 taldea, euskara ez dakitenentzat. Kurtsoak Lekunberrin Leku Berri gelan iraganen dira, asteartetan (20:00-22:30) eta ostegunetan (19:30-22:00).
A2-1 taldea, euskara pixka bat ulertzen dutenentzat baina mintzatzen ez direnentzat. Kurtsoak Ahatsan egiten ahalko diren batzordea aztertzen ari da. Kurtsoak ontsalaz astelehenetan eta ostegunetan izanen dira (18:00-20:30).
Kurtsoetan, euskararen ikasketa teorikoaz gain, tailerrak antolatuko dira, praktikan euskara ikasteko: sukaldaritza, lantegien bisitak, mus jokoan ikasi, euskal kantuen erran nahia landu, margotuz euskaraz mintzatu, Hergaraiko adineko euskaldunekin mintzatu, euskara ikasten dutenen eta dakitenen arteko elkarrizketak, ibilaldi tematikoak eta beste.
Euskara kurtsoetan segitzeko izena oraino emaiten ahal da05-59-37-87-39 deituz edo zuzenki kurtsoetara etorriz.