Herriz Herri - Luhuso (L) | 2024ko Urriaren 03a

Pollikiren sartzea

Pollikiren%20sartzea

Polliki herriko dantza taldeak sartzea laster eginen du. Haurrei, gazteei eta helduei euskal dantzak ikasteko parada emanen zaie. Gazteentzat adinaren arabera multzoetan bilduko dira, helduentzat kurtsoak asteazkenetan iraganen dira, Urxuria gelan. Izena emaiteko azken epea azaroaren 8a, xehetasunak pollikitaldea@hotmail.fr bidez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3765. zbk

Gure Hitza | 2024/10/03

Poesia lau haizetara

Peio Jorajuria

Poesia literaturaren ahaide pobrea da. Eta ez du irudi hain ona euskaldunen baitan. “Hi, gaizo poeta!”, norbaiti seinalatzeko errealitatetik arras kanpo ibilki dela. Alta munduak ez ote du poesiaren behar gorria, eta gaur sekula baino gehiago? Euskaltzaindiak, segurik, hala uste du. Irailekoak antolatu ditu bigarren aldikoz. Iaz, Lekeition iragan ziren. Aurten, Itsasun, joan den asteburuan. Bi egun horietan euskal poesiaren hiriburu da bilakatu Arranomendiren altzoan dagoen herria, saltegi batzuk hitz poetikoz zirela apainduak. Ez zen guti harro tokiko auzapeza! “Itsasorik ez dugu baina Itsasu gara!” Poesiaren goraipamen gunea eta poeten arteko topaketa dira Irailekoak, euskal poeten lana jendarteratzeko, lau haizetara zabaltzeko, bidenabar atzerritar poeten obrak ere ezagutaraziz, aurten bereziki okzitanierazkoenak. “Edozein hizkuntzatan gozagarri da poesia” zioen Andres Urrutia euskaltzainburuak. Poesia diogularik, ole...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016