Herriz Herri - Urepele (NB) | 2024ko Urriaren 03a
Zestoa-Urepele senidetza
Zestoa (Gipuzkoa) eta Urepeleko herriak 2023an birazkatu ziren. Urriaren 5ean “Zestoa Egunaren” karietara Urepele-Zestoa senidetze besta plazan iraganen da, Aldude ibarreko klika, goizarekin Zestoako txaranga eta Itxaropena dantza taldeak animazioa segurtatuko dute (11:00). Ondotik bertsu bazkaria antolatua da (13:00), Amets Arzallus eta Haira Aizpurua bertsulariek parte hartuko dute.
Arratsaldean (17:00) pilota partidak iraganen dira, eguna bururatzeko Kontrabanda taldeak animatuko du, han berean jateko eta edateko izanen da.