Azalekoa | 2024ko Abenduaren 12a

Alki kooperatiba Itsasutik Larresorora

A.E.

Alkiren Larresoroko tailer berria (ARG: Mito)
Alkiren%20Larresoroko%20tailer%20berria%20(ARG:%20Mito)

Lau hamarkada baino gehiago Itsasuko egoitza historikoan iragan ondotik, Alki kooperatibak Larresorora salto egin du, zero energiako tailer berrira. Azaro hondarrean, Larresoron eraiki "Lantokia" tailer berriaren estreinaldia iragan da, Eñaut Jolimon de Haraneder Alki kooperatibako zuzendari nagusia bertan zelarik.

Kooperatibaren hasierak

Alki 1981ean sortu zen, eta Euskal Herriko ekonomiaren eta kulturaren garapenaren alde aritzen den kooperatiba militantea izan da hasieratik. Biztanleak Euskal Herritik kanpo lanaren xerka joaten zirela ikusirik, bost lagunek beren energiak eta itxaropenak bateratzea erabaki zuten, herrian bertan enpleguak sortzeko eta Euskal Herria garatzen laguntzeko. Alkik industria eremuetatik kanpo atzeman zuen aterpe, lehen tailerra Itsasun plantatu baitzuen. Egun, Alki Larresorora mugitu da eraiki duen "Lantokia" tailer berrira.

Artisautza eta industriako teknikak uztartuz, zur hutsaren lanean trebetasun zinez berezia atxikitzen du eta aldi berean, funtsezko giza balioen alde egiten du, bai enpresan bertan, baina bai bezeroekin eta partaideekin ere. Sorkuntza garaikideak proposatzen ditu, lagunarteko giroa, freskotasuna eta ausardia islatzen dituztenak.

Alkiren zero energia tailer berria

Leibar & Seigneurin agentziak sortu duen 8.260mÀ‚'²-ko tailer berria eredugarria da energia eraginkortasunean eta soiltasunean. Ekoizpen eraginkor eta iraunkorrerako tresna gisa pentsatua, toki honek bertan lan egiten duten kooperatiba kideentzat, bezeroentzat eta mundu osoko kuriosentzat inspirazio iturri izatea du helburu. Tailer berri horren eraikuntza etapa garrantzitsua da kooperatibarentzat, hazkuntza eta bezeroak laguntzeko manera delako eta aldi berean etorkizunera begiratzeko manera baita. Tailer berritzaile honek artisautzaren eta lankideen trebetasunaren adierazle den puntako teknologiaren arteko lotura indartzea ere ahalbidetuko du, beti ere bezeroen zerbitzuko. Tailer berriaren eraikitzearekin markaren fabrikatze prozesuak berrikusteko eta hobetzeko parada izan da. Gisa horretan, Alkik konposatu lurrunkorren igorpena %80z apalduko da eta zurezko hondakin guziak produktu deribatuen fabrikatzean baliatuko. Isolamendu biziki onari esker, tenperaturen gorabeherak, hezetasun maila eta airearen kalitatea menperatzen dira. Horrek tailerra tenperaturez aldatzen saihestea ahalbidetzen du. Eraikin berria argi naturala ahal bezainbat baliatzeko, eguzkiaren orientazioa eta eraikinaren aitzinaldeko idekidura handiak ahal bezain ongi ustiatuz, argi artifiziala puntualki soilik piztea ahalbidetzeko gisan pentsatua izan da. Eraikinaren teilatuan instalaturiko eguzki panelen urteko energia ekoizpenak tokiko beharrak osoki beteko ditu. Hornidura elektrikoa %100ean berriztagarria da orain, "Enargia" tokiko argindar hornitzailearen bidez.

Showroom-a eta saltegia

Iratzoki estudioak 400mÀ‚'²-ko showroom erakusketa gela diseinatu du, bisitariei murgiltze esperientzia eskaintzen diena. Leku hunek Alkiko altzari bildumak ezagutaraztea gonbidatzen ditu bai partikularrak eta bai profesionalak, izan etxeko sorkuntzak, ostalaritzako sortak edo bulegorako antolamenduekin.

Erakusketa gela guneka antolatua da, orotariko giroak erakusteko gisan: jatetxe, proiekzio gela zein liburutegi, Alkiren sorkuntzen aldakortasun handia nabarmenduz. Showroom-aren ondoan, Alkiren bildumen objektu osagarriak proposatzen dituen saltegia bada. Horietako batzuk bertan eginak dira, besteak tokiko markekin eraman lankidetzan. Bestalde, Euskal Herriko beste ekoizle batzuek sortu objektu batzuk ere badira, arta handiz hautatuak izan direnak, tokiko trebetasun eta aberastasunen erakusleiho direnak.

Erakusketa gela eta saltegia asteartetik larunbatera (9:00-17:00) idekiak dira, partikularrak eta profesionalak bertaratzen ahal dira, altzariak ikusi edota erostera.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2024/12/12

"X" sare soziala zailtasunean

M.O.

X%20sare%20soziala%20zailtasunean

Elon Musk, Trumpen gobernuan ministro izanen denak, Twitter izena zuen sarea 44 miliar dolarretan erosi zuen. "X" izenburua bihurtu denak polemika sortu du. Jabe berriaren jarrerak, norabide politiko ultra eskuindarragatik eta moderazio faltagatik, komunikabide eta pertsonalitate batzuk X saretik ateratzea erabaki dute. Twitter erosi zuenean, lehen erabakietako bat izan zen langileen %80a kanporatzea, 8.000 langiletik 1.500era pasatuz.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/12/12

Bizitegien eta Energiaren Etxea

Bizitegien eta Energiaren Etxearen estreinaldia
Bizitegien%20eta%20Energiaren%20Etxearen%20estreinaldia

Azaroaren 22an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak, Martine Bisauta trantsizio ekologiko eta energetikoaren ardura duen lehendakariordeak eta Roland Hirigoyen bizitegien ardura duen lehendakariordeak, Baionan Bizitegien eta Energiaren Etxea estreinatu dute. Hélène Malatrey Baionako Suprefeturako idazkari nagusia eta Andde Saint-Marie Akitania Berria eskualdeko kontseilari delegatua ere presente ziren.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/12/12

Eskuragarritasun numerikoa

Eskuragarritasun%20numerikoa

Azaroaren 29an, Daniel Olçomendy lurraldeko eskuragarritasun unibertsalaren ardura duen lehendakariordeak, Euskal Elkargoaren bi proiektu nagusi aurkeztu ditu: "bereizketa gune eskuragarriak" eta "Elgarweb". Urruñako Elkargoaren etxean antolatu goiz hori, eskuragarritasun mailan puntakoak diren bi proiektu horiek aurkezteko parada izan da, elbarritasun egoeran diren pertsonen elkarteak bai eta Isabelle Saurat ministeritza arteko eskuragarritasun delegatua ere hor zirelarik. A11Y, eskuragarritas

Irakurri segida

Herriz Herri - Angelu (L) | 2024/12/12

Hitzaldia

Baionako bestak
Baionako%20bestak

Abenduaren 17an (17:00), "Baionako bestak 1565ean" gaiaren inguruan mintzatuko da Philippe Voute. Angeluko UTL-ek antolaturik, frantsesez izanen da eta 6 eurotan kide ez direnentzat. Hitzaldia Moncinén iraganen da.

...

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2024/12/12

Agur, agur Maria

J-L Davant

Kantika berri hau Xiberoko elizetan zabaldu zen duela urte parrasta bat, bainan Oxkaxeko hegia ezin zuen gainditu. Azkenean erdietsi du euskal koralen biltzarrari esker Ortzaizen, azaroaren 10 horretan. Haatik lapurteraz sortua zen, eta hona zer kariara. Sophie Larrandaburu barkoxtar andere musikariak, Baionan kudeatzen duen gizon koru batentzat eskatu zidan duela beraz urte andana bat, Jean Bordachar kantariaren aire batean. Aire hori Bordacharrek "ondua" zuen Antso Handia pastoraleko kantu batentzat, eta delako pastorala 2004ko udan antzeztua izan zen Maule-Lextarren (bi aldiz), Hondarribian eta Arabako Amurrion.

Laster kantika berria Xiberoko elizek beretu zuten, zubereraz egokitua bistan dena, eta orain Iparraldeko Eliza osoaren ondasuna bilakatua zaigu Ortzaizeko meza hari esker. Han lapurterazko bertsioa entzun zen nagusiki, xiberotar kantariak ez baitzeuden gehiengoan. Hona beraz lehenik lapurtar bertsio hori, historiaz ere lehena izan zena...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2024/12/12

Jean-Leon Oçafrain, Johnny Curutchet eta Francisco haurra gogoan

Joseba Etxarri

Ebiakoitzean, abenduaren 14an, goizeko 11etan eginen da Ezterenzubin Johnny Curutchet-en aldeko meza (argazkia Jean-Paul Barthe)
Ebiakoitzean_%20abenduaren%2014an_%20goizeko%2011etan%20eginen%20da%20Ezterenzubin%20Johnny%20Curutchet-en%20aldeko%20meza%20(argazkia%20Jean-Paul%20Barthe)

GOGOAN BEUDE

Estatu Batuetako euskal diasporari eta bereziki San Frantziskoko euskal komunitateari lotuak diren Euskal Herriko lagunek bi elizkizun eta oroitzapen-ekitaldi ukanen dituzte aste huntan Behe Nafarroan, Ipar Kaliforniako Badiako hiri hartan zendu diren bi pertsona zinez ezagutu eta maitatu gogoan. Asteartean egina dute Ortzaizen Jean-Leon Oçafrainen aldeko elizkizuna. Bankarra sortzez, San Frantziskon pasatu zuen bizia, familia Mayte emaztearekin bertan sorturik. Duela 20 urte pasa etxea zuen Ortzaizen, eta Mayte emaztea, Isabelle eta Xabi seme-alabak, familia eta lagunak bildu dira Ortzaizen hura ohoratzeko hitzordura. Pertsona zinez atxikia zen, pilotazale, muslari, kantaria eta SFko Basque Club-eko (BC) eta Gure Euskal Etxeko (BCC) kide eta buruzagi, EEari emana, bere familia osoa bezala. Azaroaren 10ean zendu zen, 81 urtetan, eta familia eta lagunek Euskal Herrian ere egin nahi izan diote azken omenaldia.

Hala zen baita ere...

Irakurri segida

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2024/12/12

Denak plazara - 1954an sortutakoen bazkaria

Denak%20plazara%20-%20%201954an%20sortutakoen%20bazkaria

Denak plazara

Abenduaren 15ean igandearekin (11:00), Pontx pailazoak bere "Denak plazara" ikusgarri berria emanen du Biltoki gelan. Huna sinopsia: "Goizean goizik herritarrak esnatu berri direla, herriko dendariak ere plazan dira. Pontx ikusleekin plazan elkartuko da bere lagun baten dendan laguntza eskaintzeko. Saltzaileak Pontxi dendaz arduratzeko kargua emanen dio, ondoko herrian erosketa batzuk egin behar baititu. Pontx saltzaile lanetan nola moldatuko ote da? Pailazoak, ikusleen laguntzarekin dendaz arduratu beharko du. Bisita ere izanen dute, herriko auzapeza etorriko baita plazara denda itxi nahian. Pontxek eta lagunek ahaleginak eta bi egin beharko dituzte auzapezak herri ttikiko denda itxi ez dezan. Lortuko ote dute herriko giro alaia eta herriko denda ttikiek bizirauten?". Orotara oren bat iraunen du eta euskaraz. Sartzeak 12 urtetik goitikoentzat 5 euro kostako du eta helduentzat 10 euro. Erreserbak Herriko Etxea deituz egin behar dira:...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2024/12/12

Olentzeroren leienda - Biltxoko Larunbatak - Koru kontzertua - Hitzaldiak - Sariak - Kontzertua

Olentzeroren%20leienda%20-%20%20%20%20Biltxoko%20Larunbatak%20-%20Koru%20kontzertua%20-%20Hitzaldiak%20-%20Sariak%20-%20Kontzertua

Olentzeroren leienda

Abenduaren 14an, "Olentzeroren leienda" bisita kontatua iraganen da Euskal Museoan frantsesez (10:00) eta euskaraz (11:00). Ondotik tailerra izanen da izar baten apaintzeko. 2 eta 4 urte arteko haurrei zuzendua da, 2,50 eurotan haurka eta urririk helduentzat. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.

Biltxoko Larunbatak

Biltxoko Larunbatak ekitaldia kari, abenduaren 14an (11:30-13:30), Marilou artistak kantaldia emanen du Biltxokon.

Koru kontzertua

Abenduaren 15ean (17:00), Haiz'Egoa eta Oldarra koruek kontzertua emanen dute Gurutze Sainduko elizan. Sartzea urririk izanen da.

Hitzaldiak

Lehen hitzaldia abenduaren 18an (18:00) iraganen da. Maddi Kintanak Baiona/Angelu/Miarritzeko gazteen hizkera aztergai izanen du. Zizpa Gaztetxean iraganen da, euskaraz eta urririk.

Bigarrena abenduaren 19an (18:00) iraganen da, Gidor Bilbaoren...

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2024/12/12

Pariseko Notre-Dame katedrala (3/3)

Gilen Bacho

Viollet-le-Duc-ek asmatu duen ametsetako lukainketarik bat
Viollet-le-Duc-ek%20asmatu%20duen%20ametsetako%20lukainketarik%20bat

1789ko Iraultzarekin, katedrala, ordu arte artzapezpikutegiaren jabetza zena, nazioaren eskura jarri zen, elizaren ontasun guziak bezala. Orduz geroztik, Estatua katedralaren jabe egon da.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/12/12

Kukumarro

Xarles Videgain

Harpea eta leizea

Galdegina izan zait ea harpea eta leizea gauza bera ote den eta deblauki ezetz erraiten dut. Ez, ontsalaz harpea eta lezea bi gauza dira.

Otsozelaiko harpeak ezagutzen ditugu, ez dira leizeak. Errozateko harpea guziz ezaguna da; bere itxura berezia duelako. Min zonbaiten sendatzera joaiten balin bagara Bidarraira Harpeko sainduarengana, harpea da, ez da leizea. Lurden Massabielle harperaino joaten ziren eta joaten dira beilari euskaldunak.

Arbe hitza ageri da jadanik 1025ean. Harpea da izenak adierazten duen bezala, harri pean dagoena. Ez da baitezpada biziki barna joan behar lurrean. Beraz aterbe, gerizaleku izan daiteke eta ez da beheiti joaten, horizontala izaten da gehienik. Zuberotarrez "harri" erran gabe, "khar" hitza begiratu dute eta "harpea" erran gabe "kharbea" diote, hala nola Etxeberri kharbea Game-Zihigan "Sources de la Bidouze" erran gabe Uhauko kharbea deitzen da erreka horren urbegia...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/12/12

Haziak mintzo

Donibane Lohizuneko Urkijo eskola

Haziak%20mintzo

Ikasleak Puy-du-Fou eta Futuroscopera!

Ekainaren 10etik 14ra eskolako 50 CE2/CM1/CM2 elebidunak Puy-du-Foura eta Futuroscopera joan ziren. Parke bakoitzean bi egunez egon zirenez, astia ukan zuten animazio eta ikusgarri anitz deskubritzeko. Bidaia pagatzeko haurrek antolatuak izan diren ekintzetan aktiboki parte hartu zuten: bixkotx salmenta Donibane Lohizuneko karriketan, ganer hustea eskolan, t-shirt eta pin's-en salmenta... Bi parke famatu horiek bisitatzeaz gain, haurrak elkarrekin bizi ziren 5 egunez. Mementu zoragarri eta ahaztezinak pasatu zituzten. Leher eginak baina pozez beterik sartu ziren etxera. Segur 10 urteren buruan segituko dutela haien artean abentura horretaz hitz egiten!

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/12/12

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik

Comète sarea dokumentala XXIV Ficaben aurkeztua

Azaroaren 13an asteazken goizez, Irungo Mendibil zinemetan izan ginen 3.eko 12 neska-mutil Oiasso museoak urtero antolatzen duen Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoan.

Zinemaldi honetan, lehiaketan parte hartzen duten sail ofizialeko dokumentalez gain, Hezkuntza Sailean, ikastegi ezberdinek gure inguruko ondare arkeologiko, material edo memoria historikoa aurkezten duten bost minutuko laburmetraiak erakusten dira.

Guk, aurten, emakumeek Comète sarean ukan zuten isilpeko eta ausardia handiko lana omendu eta plazaratu nahi ukan dugu aurkeztutako laburmetraian: "Emakumeak erresistentzian: Comète ihesbide sarea". Horretarako gidoia, musika ezberdinak eta argazki sorta bat baliatzeaz gain, bi elkarrizketa grabatu ditugu; lehena, ikastegiko historiako irakaslea den Xan Berasategiri testuinguru historikoan barneratzen laguntzeko; bigarrena, Maddalen Sorhouet 95...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024/12/12

Tailerra

Tailerra

Gunearen memoriari buruzko tailerra eta itxaropenak biltzeko tailerraren ondotik, programa egilearen tailerra abenduaren 16 eta 17an iraganen da Errekoletoetan (18:30-21:30). Taldeka, parte hartzaileek eginkizuna ukanen dute: etorkizuneko auzotegiko mapa marraztea, proiektuaren geografia, material eta teknika arloko hertsadurak kontuan hartuz. Horrez gain, egunerokotasunean beren burua proiektatzera gomitatuak izanen dira, Encan auzotegian... 2035ean! Janari mahai bat eskainia izanen da tailerraren denboran. Aitzinetik izena eman behar da: www.communaute-paysbasque.fr.


...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024/12/12

Eguberriko merkatua - Eguberriko kontzertua

Eguberriko%20merkatua%20-%20Eguberriko%20kontzertua

Eguberriko merkatua

Eliza saihetsean egitekoa da lehen Eguberriko merkatua abenduaren 18an asteazkenez (14:00-18:00). Zernahi gauza aurkituko da hor salgai, opariak egiteko garai huntan. Beste merkatu handiagoa iragaitekoa da abenduaren 21ean larunbatez artisau sortzaile askorekin.

Eguberriko kontzertua

Eguberri munduan gaindi ospatzen da, garai hortako kantu berezi anitz kantatuz. Horien entzutera gomitatzen gaitu Soinubila elkarteak abenduaren 18an arrastirian. Bidaia musikala (17:30) eliza aitzinetik abiatuko da eta Urtsuia karrika iganez segituko gaitero eta txistulariak lagun. Kantaldia bera Bihotz Sakratuaren kaperan iraganen da kantari anitz entzuten ahalko baita hor. Sartzea kitorik da.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024/12/12

Denak plazara - Kontzertua

Frikun taldea
Frikun%20taldea

Denak plazara

Abenduaren 14an (16:30), Pontx pailazoak "Denak plazara" deitu ikusgarri berria emanen du Antoine d'Abaddie entzun-aretoan.

Kontzertua

Abenduaren 14an (21:00), Euskok etaLanetik Eginak antolatu"Mundura"egunaren karietara, Zeze, Tamala eta Frikun taldeek kontzertua emanen dute Gaztelu Aretoan. Sartzeak 10 euro ala eusko kostako du.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Makea (L) | 2024/12/12

Eguberriko merkatua

Eguberriko%20merkatua

Herriko Saskia elkarteak abenduaren 14an Eguberriko merkatua antolatzen du (10:00-12:00) Mindegian. Parada ezin hobea urtea bururatzeko besteentzat erosketak egiteko, tokiko laborariak lagunduz. Kafea eta bixkotxa eskainiak izanen dira.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Lekorne (L) | 2024/12/12

Haurrentzat ikusgarria

"Le père Noël est enrhumé" ikusgarria
Le%20pere%20Noel%20est%20enrhume%20ikusgarria

Abenduaren 14an (15:30) Roule Ma Poule konpainiak "Le père Noël est enrhumé" ikusgarria emanen du. Haurren zorionerako, ipuina, magia, mimoa eta txotxongiloak nahasten dituen ikuskizun dibertigarria eta interaktiboa da.

Laponiako Bizar Xuriren etxean, iratxoak gogor lanean ari dira. Jakiten dute Bizar Xuri hoztu dela eta aurten opariak banatzeko ordezkatu beharko dutela... segida Hodi Aldean! Ondotik Eguberriko krakada eskainia izanen da.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024/12/12

Vogoscope

Alain Bernard Vigoscope tresnaren funtzionamendua erakusten
Alain%20Bernard%20%20Vigoscope%20tresnaren%20funtzionamendua%20erakusten

Vogoscope teknologiaren aurkezpena iragan da Donibane Lohizuneko igerilekuan, Alain Bernard Pekineko Jokoetan 100m libreko txapeldun olinpikoaren aitzinean. Uretako praktikari eskainitako bideoa kaptatzeko eta hedatzeko sistema da. Donibaneko igerilekua, igerilarien errendimendua aztertzeko tresna hau zabaltzen duen uretako 7. instalazioa da. Urpean eta ur gainean filmatzeko gai da, eta erabilera ugari ahalbidetzen ditu.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2024/12/12

Suhiltzaileen besta eguna - Musika Larrekon larunbatean - Azaroko sortze eta heriotzak - Maddi Ane Txoperena - Jean Sauvairen azken obra - Grafoterapia tailerra

Suhiltzaile arduradunak pozik
Suhiltzaile%20arduradunak%20pozik

Suhiltzaileen besta eguna

Santa Barbara ongi ospatua izan da Ainhoako Ur-Hegian ostatuan abenduaren 1ean. Eguna goizeko mezarekin abiatu zen, handik landa 85 kidek parte hartu dute bazkari gozagarriaren inguruan. Hastapenean, minutu baten isiltasuna egin da, Pierre Bereau suhiltzaile ohiaren oroitzapenez. Jean Claude Errandonea zuzendariak, lehen lehenik parte-hartzaile guziak eskertu ditu bereziki Ainhoako herria, harrera ezin hobea eskaintzeagatik. Orotara 700 ateraldi eramanak izan dira, Zugarramurdi, Urdazubi, Ainhoa, Zuraide, Sara eta Senperek osatzen dituzten 13.500 biztanleko lurraldean. Azpimarratu dira klima aldaketagatik, urriaren 8an eta hazilaren 24an herriak jasan dituen ekaitzak, zorionez kalte arinekin. Bi ardatz nagusi nabarituak izan dira, kohesioa eta transmisioa, hala nola 3 suhiltzaile berrik ordezkatu dituzten erretretadunak, halere iduri du gazteetan suhiltzaile bokazioa apaltzen ari dela. Eskerrak suhiltzaile talde indartsu huni, segi...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024/12/12

Formakuntza eguna - Euskarazko murgiltze ereduko ikasketak - Neguko afaria

Mathieu Elgoyhen, Xalbat Itçaina, Sandrine Etcheverry eta Olivier Mioque
Mathieu%20Elgoyhen_%20Xalbat%20Itcaina_%20Sandrine%20Etcheverry%20eta%20Olivier%20Mioque

Formakuntza eguna

Vianney Cier, trantsizio ekologikoaren axuantak eta Audrey Simeon-Castanier, zerbitzu zuzendariordeak, "Klima planeko ekintzak ene herrian planifikatu" formakuntzan parte hartu dute, Bizi! elkarteak antolatua.

Formakuntza egun horri esker, lurraldearen trantsizio ekologikoan parte hartzeko tresnak eta plangintzaren funtzioa ezagutu ahal izan dira.

Euskarazko murgiltze ereduko irakaskuntza

Euskarazko murgiltze ereduko irakaskuntzaren hedatzea Basté-Quieta ama-eskolatik sail handira zabaltzeko xedea aurkeztu zaie gurasoei azaroaren 22an, ostiralarekin. Proiektu hori irakasle taldeak darama, Hiriburu herriaren sostenguarekin. Bilkura Mathieu Elgoyhen Hezkuntza axuantak, Xalbat Itçaina Euskararen Erakunde Publikoko misio kargudunak, Sandrine Etcheverry, Hezkuntza Nazionaleko ikuskariak eta Olivier Mioque Basté-Quieta eskolako zuzendariak animatu...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2024/12/12

Sarako Izarra pilota - Pilota

Pilotako txapeldunak
Pilotako%20txapeldunak

Sarako Izarra pilota

Abenduaren 6an arratsarekin, Pleka trinketean iragan da biltzar nagusia. Orotara 80 bat jende presente ziren, Guy Mounho lehendakariak deneri ongietorria egin du, erranez baduela 13 urte hartu zutela elkartea eta beti bulego berarekin segitzen dutela. Eman du urteko bilana, 30 final jokatu dituzte, eta 20 irabazi, 6 Euskal Herri batzordean, 5 Frantziako xapelgoan eta 9 Union Basquen. Orotara 104 pilotari badira, partidak Sarako eta Amotzeko trinketean egiten dituzte, ezkerparetan Azkainen eta errebotekoak plazakoa eta Omordikoa bai eta polikiroldegian. Partida anitzetan Jakes Iriarte izaten dute juje, trebatzaileak esku-huska Pantxoa Olzagazti, Daniel eta Mattin Mariluz, Xisteran Guy Mounho. Txapelduneri eman diete txeke bana. Gero mintzatu dira udako manifestazionez, ongi aritu direla bertze elkarteekin. Bruno Martin diruzainak eman ditu kontuak, lan anitz egin behar dela bainan manifestazione horiek diru laguntza handia ekartzen dutela,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2024/12/12

Loraldiberri azoka ongi pasatu zen - Eguberriko merkatua - Eguberriko gau pasa Xaian - Sukalde zentrala jadanik abian da - Saltegi ttipiak opari txartelak - Alokairuak - Pilota

Loraldiberri%20azoka%20ongi%20pasatu%20zen%20-%20Eguberriko%20merkatua%20-%20Eguberriko%20gau%20pasa%20Xaian%20-%20Sukalde%20zentrala%20jadanik%20abian%20da%20-%20Saltegi%20ttipiak%20opari%20txartelak%20-%20Alokairuak%20-%20Pilota

Loraldiberri azoka ongi pasatu zen

Abenduaren 1ean igandearekin, Urrunaga eta Berttoli elkarteek antolatu Loraldiberri liburu eta disko azokaren 3. edizioa izan zen herriko plazan. Eguraldi ederrak lagundurik, antolatu ekimenak biziki ongi pasatu ziren, eta jende anitz hurbildu zen hogei argitaletxe eta eragileren salmahaietara, haurrak, gazteak, zein helduak. Aukera polita izan zen, Olentzero eta Eguberriko opariak erosteko. Haurrendako ekitaldiak, mintzaldiak, xokolate jastaketa, liburu aurkezpena... denetarik izan zen aurtengo edizioan, umore onean eta eguraldi ederraz. Gero parte hartu zuten guziek elkarrekin bazkaldu zuten Berttoli elkartean, eta hor izan ziren lagun arteko solasak eta euskal kantuak.

Eguberriko merkatua

Urtero bezala, aurten ere Eguberriko merkatua zabalik izanen da herriko plazan, abenduaren 13tik 15era. Hogeita hamar artisauk parte hartuko dute (17:00-21:00).

Eguberriko gau...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024/12/12

Oroitzapen - Obrak bideetan - Auzo batzordeen berri - Pilota - Eskuz Eskuren ateraldia - Kantaldi - Olentzero

Oroitzapen

Duela 70 urte hasi zen Ipar Afrikako eta bereziki Aljeriako guduan, Frantzian 25.000 gerlarik bizia galdu zuten. Frantses gobernuak 2003an erabaki zuen abenduaren 5a ofizialki ezagutzea hil horien oroimenez. Uztaritzen ere ospatu da egun hori joan den astean ekitaldi sinple batekin. Jean Tanneau gerlari ohien lehendakariak oroitarazi du nola iragan zen gudu hori eta izendatu Uztaritzetik bizia galdu duten bi soldaduen izenak, Jean Louis Lalande d'Olce eta Beñat Cazaubon. Ondotik Mixel Sarratiak, auzapeza ordezkatzen zuela, lore azau bat pausatu du eta entzun dira ohizko musikak ospakizuna bukatzeko.

Obrak bideetan

Oraikoan Hiribehere karrikaren bigarren lan sailak osoki bukatu dira. Errepieta bidea eta Leihorrondo bide juntaraino ziren lan horiek. Denak ongi moldatuak dira erdi bidea bera, abiadurentzat moldatu goizelaiak eta xikanak, bai eta ere espaloiak eta aparkalekuak. Abiaduran, karrika osoa 30etan...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024/12/12

Mendi Alde eskolako ikusgarria

Eguberri hurbiltzen ari delarik, ohidura da hemen eskolako haurrek ikusgarria eskaintzea. Aurten, Mendi Alde eskolako haurrek gomitatzen gaituzte abenduaren 15ean (15:00) Sanoki zine gelara.Usaian besta hunek gaitzeko arrakasta biltzen du eta herritarrek memento goxoa pasatzen dute.Gomita deneri zabaldua da.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Arberatze-Zilhekoa (NB) | 2024/12/12

MFA lantegiaren 15 urteak

MFA lantegia
MFA%20lantegia

Duela bi aste, azaroaren 23an, jende multxo pollita bildu da Arberatzen kokatua den MFA lantegian (Matériel Ferroviaire d'Arberats). Bere 15 urteak ospatzeko, enpresaburuak Arberatze-Zilhekoako eta Aiziritze-Gamue-Zohaztiko biztanleak gomitatuak zituen lantegiaren bisitatzera goizeko 10:30tarik goiti. 300 bat herritar eta langile hurbildu dira. Lantegi huntan trenbideetan erabiltzen diren altzairuzko materialak egiten dira.

Arberatzeko lantegian 110 langile dira eta aferak untsa doazela errana izan da. Lantegiaren hedatzea ere aipatu dute. Laburbiltzeko, MFA lantegia, Araba Laudioko JEZ enpresak eraiki zuen 2009an. Orduko buruak,Urtza Errastik erran du bere familia Espainiako gerla zibila denboran Ipar Euskal Herrira ihes egin zuela eta alde huntan untsa babestua izan zela. Geroztik zerbait zor ziola Iparraldeari erran du eta hola ulertu behar zela Arberatzen egina izan den eraikuntza duela 15 urte.

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024/12/12

Espekulazioari lotu tindaketa nahasgarriak - Denen Etxeko gela mukuru betea - Kantu afaria Gozategian - Kontzertua

Kantaldira jina zen publikoa
Kantaldira%20jina%20zen%20publikoa

Espekulazioari lotu tindaketa nahasgarriak

Nor ez da harritu azaroaren 30etik abenduaren 1erako gauean egin diren tindaketa basak ikustean, hogeita hamar bat, herri eraikinetan baita etxe partikular baten murru paretan ere, denak herri barnean. Ekintza ezin konprenituzkoa, herritar anitzentzat haserrea sortu duena. Alta bai, espekulazioaren kontra lan anitz egiten duen talde bat badago gure herrian (Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboa), Etxexuriaren saltzeko prezio burtxoragarria salatu zuen besteak beste. Herriko Etxeak ere bere aldetik, espekulatzaileen kontrako borrokan jarrera arduratsua dauka, mozioak bozkatuz, lur eraikigarrien erosketak eginez, lurren prezioa apalaraziz eta abar. Tindaketak bi egunen buruan garbituak eta arratindatuak izan dira. Gisa bereko tindaketak deia izan ziren Aiherran, joan den herriko bestetan.

Ez dugu komentariorik eginen, galdeak...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024/12/12

Sortze (xuxentze)

Joan den astean aipatu dauzuet Olhaberri lotizamenduan den Erreka Bazterreko Martin Ternisien eta Aña Mariscoren hirugarren haurraren sortzea, Adei izendatu duten haurra, azaroaren 17an sortua. Haatik Adei ez da neska bat, gaizki idatzi dudan bezala, bainan mutiko bat. Barkatu otoi huts horrentzat, eta berriz ere agiantza zoriontsuenak sortu berriari.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024/12/12

Eskubaloia

Nazional 2ko taldea
Nazional%202ko%20taldea

Esku baloia

Gizonetan, nazional 2 mailan lehen taldeak irabazi dio Atharratzeri, 26-19. Denbora biziki txarra izanik ere, Airoski gela mukuru betea zen, derbi horren ikusteko.

Pre-nazional mailan, bigarren taldeak ttantto batez galdu du Blanquefort-en kontra, 22-23.

Nesketan, Nazional 3 mailan Kanbo/Irisarrik irabazi dio Tyrosse-ri, 31-25.

Bigarren taldeak irabazi du Lons-en, 30-31.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Mont de Marsan-en, 19-40.

Heldu den larunbateko partidak

Gizonetan, nazional 2 mailan lehen taldea joanen da Asson-era (21:00).

Pre-nazional mailan, bigarren taldea joanen da Oloronera (19:00).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek errezebituko dute Pessac (14:00).

Nesketan, nazional 3 mailan Kanbo/Irisarri joanen da Gan-era (21:00).

Bigarren taldeak Kanbon errezebituko du Gan (20:30).

Erregional mailan, hemezortzi urtez...

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024/12/12

Mus txapelketa - Eguberriko gaualdia

Mus txapelketa

Euskal Herriko txapelketaren lehen partidak abenduaren 13an ostiral arratsez jokatuko dira Artetxean.

Izena emaiteko deitu 06-31-64-60-88 zenbakira.

Eguberriko gaualdia

Abenduaren 20an ostiral arrastirian izanen da mugimendu Izturitzen, Arberoa ikastola, Arberoako joaldunak, Izturitzeko merkatua eta Artetxea elkartea partaide antolatua den gaualdi bereziarekin.

(18:30) Ibilaldia, Olentzero eta Mari Domingi, joaldunak, ikastolako haur eta buraso eta nahi duten guziekin, Haltzerreka auzoaldetik abiatuko da, 19:00ak irian Pausalekua xaharretxerat heltzeko. Ondotik Artetxean ikastolako film laburrak erakutsiko dira. Ohiko Eguberriko kantuekin eta beste, animazioa segurtatua da, janari eta edariak ere bai.

Merkatua hilabetekoa izanen dena usaian baino hornituagoa beharra da. Hots gaualdi alegera eta goxo baten mentura dugu Artetxean, deneri idekia.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Lasa (NB) | 2024/12/12

Telethonaren alde

Gaitzeko arrakasta ukan du abenduaren 1ean herriko salan antolatua zen mus lehiaketak. 46 bikote bilduak ziren zoingehiagoko horren jokatzeko, A multxo horretan finalerat heldu dira 2 herritar, Ouret J.Bernard eta Iribarne Pierrot, biba zuek galdu baduzue ere!

B multxoan finalerat heldu dira bertze 2 herritar, Bidondo Dominique eta J.Pierre Saldubehere, haiek aldiz irabazi dute, goresmenak deneri!

123 apairu zerbitzatuak izan dira. Hori guziaren medioz 2.500 euro igorriak izan dira Telethonari.

Eskerrak antolatzaileeri eta gisa bat edo bertzez parte hartu eta laguntza ekarri duzuen guzieri.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2024/12/12

Ate idekiak Goicoechea lantegian

Obra ederren labetik ateratzea
Obra%20ederren%20labetik%20ateratzea

Ibiakoitz huntan, Goicoechea lur untzi lantegiak bere ateak zabaltzen ditu (10:00-17:30). Egun guzian Daniel Subrechicot piano joleak alaituko du lantegia bere musikarekin. (15:00) "Ceramic Drum" deitu danbor sakratuaren ikuskizuna izanen da, Mathieu Chalet-ek eginiko danborrekin. (16:00) obra handien labeen irekitzea lantegian ikusten ahalko da beren jatorrizko dekorazioekin. Egunean, jastaketa Laia xokolateekin, Ithurralde goxokiekin eta arno beroa. Zozketa bat ere izanen da 300 euroko erosgai batekin.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024/12/12

Eguberriko ekimenak

Eguberriko%20ekimenak

Merkatua À¢'€'" Abenduaren 15ean (10:00-17:00) merkatu estalian, 50 bat tokiko artisau eta elkartek erakusmahaiak atxikiko dituzte. Animazio desberdinak antolatuak dira, edari beroak eta janari goxoak ere dastatzen ahalko dira.

Eguberriko astea À¢'€'" Abenduaren 21ean Olentzero Donibane Garazira heldu da (11:00), Urkulu Peñak lagunduko du. Ondotik (13:00) pista jokoak iraganen dira, abiatzea eliza ondotik. Abenduaren 22an Garazikusen eskutik zine-arratsaldekoa proposatua da (15:00), bai eta tenore berdinean elizan Mendi Xola korua entzungai izanen da.

Abenduaren 24an Bizar Xuri etorriko da (11:30), merkatu estalian goxokiak emanak izanen dira, xokolate esne beroa edaten ahalko da, Eguberriko apaindura eta makillatze tailerrak proposatuak dira, bai eta jokoak.

Elkarteen xokoa - Garazi-Baigorriko saltegiek, Uhart karrikan (10:30) elkarteen etxola muntatuko dute. Nafarroako errugbi taldeak abenduaren 21, 23...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024/12/12

Miñan antzerkia Donapaleun urtarrilaren 10ean

Duela bost urte, Amets Arzallusek idatzi du arrakasta handia ezagutzen duen "Miñan" liburua, Ibrahima Balderen bizia kondatuz. Ibrahima Ginean sortu da. Egun batez, bere amak galdeginik bere etxetik joan behar izan du anai tikiaren bila Europara. Basamortua zeharkatu du, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta beste gurutzatu ditu zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu du.

Nobela horren inguruan, Artedrama elkarteak "Miñan" antzerkia muntatu du. Kitzikatzank eta Etorkinak Amikuzen elkarteek antolaturik, Donapaleuko zinegelan emanen daukute urtarrilaren 10ean ostiralez (20:30).

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016