Gogoa hazi | 2024ko Urriaren 03a

Hea baa!

Johanes Bordazahar

Lagunak! Urrian sartu gira, urrietan gure zaharrek erraten zuten bezala, larrazken hastapeneko garai aldakor honetan. Oporrak alde bat ahantzirik, bakantzen ondoko “blues” delakoa irentsirik, gaurdanik, usaiako zeregin eta betebeharrek txandakatuko dituzte gure egun eta aste luzeak. Lertsunak lerro-lerro, usoak xafla-xafla, urruneko hegoaldeetara saldoan badoaz, bidaia luze arriskutsuan. Badakite denak ez direla helduko baina esperantza bizi batek daramatza.

Eskola sartzeen ondotik, Aek-gau eskoletan, ehunka adineko eta gazte lehiatuko dira euskara ikasten. Urepeleko ikastaldi batean euskaldun berriekin ibilirik, haien eginahal-ahaleginen lekuko izan naiz. Hunkitu eta txunditurik utzi naute, ikusiz zenbatetaraino euskarak hertsatzen dizkien beren gogo-gorputzak; burumuinak bihurdikatuz, ezpainak markestuz, zintzur zainak tiran, hasperen-hatsaldiz euskaraz mintzatzen saiatzen eta… komunikatzera heltzen! Guretik hurbil, ikastola-eskolako gaztetxoak klaseetan euskaraz, baina, karrikara atera bezain laster beren artean frantsesez. Plegua goizik hartua. Berdin, antzerki, korrika edo pastoral batean euskara gozatu etabukatu orduko euskaradun jende bera frantsesera lerratzen. Batzuek euskara ezin besarka, besteak ezin presatuagoak hari bizkar emateko. Maiz ezaxolakeriaz, utzikeriaz edo gaitzetsiz baina nola nahiz ukatuz. Nolaz izan daiteke batzuen ahalgea besteen ohorea? Ala euskarak mihia larrutzen digu? Nolaz dute gehienek euskara estimatzen eta isil-isilik etxean berean ehorzten.

Heldu batzuek zergatik euskara ikastea lortu duten, edo gaur-gaurkoz, zertarako ikasten ari diren, arrazoiak mila dituzte. Bakoitzak bereak. Bakan batzuek beharraren-beharrez. Anitzek beren gostuz. Baina ikasleak oro urrezko hari batek lotzen ditu: SINESTEAK (urre herdoilgaitzak!). Etorkizunean konfiantza badute. Beren buruaz fida dira. Inguruko hiztunen baitan badute fidantzia. Badakite euskara ez dela ukanen duten beste ontasun bat baina DIREN zerbait dela. Bizitza nahi dute euskaraz eraiki. Gau eskolek esperantza pizten duten neurrian euskaldun zaharreri ere ohore egiten diete. Bitartean herritar multzo handi hau sinesgabea bilakatzen ari da. Zigorrek dion bezala “Frantsesak euskara urtzen ari du -Urtutzen-”. Bizkar-hezurra edo arima den mintzaira galduz geroz, gure herri euskaldun likido hau, maldan behera, munduko putzu gris anonimoan desagertuko da. Izenez Pays Basque, izanaz deus ez.

Ez, ez gira hain odolgabeak euskara “zerri askara isurtzeko”. Ohartzekoa da euskararen baitan duten sineste sendo bati esker lurralde honetako herri batzuek dinamika azkarragoa bizi dutela. Euskararen indartzeak berekin dakarrela kontzientzia zorrotzago bat, esperantza berri bat. Jendea elkartzen duela lan, elkarte eta kultura alorretan. Bainan gaurko egunean deus ez da berez heldu, ez bakarka ere. Euskal munduan, lorpen xumeenak gibeletik herritarren borrokaldia izan du eta beharko du. Ez gara ez putzu ez ugarte. Gure nortasuna finkatua da elkarbizitzaren etengabeko burukadan, berrikuntzaren eta ihardukitzearen talkan, irekiera eta konfinamenduaren tenkadan, ausartzia eta koldarkeriaren tira-biran.

Hitz egin dezagun euskaraz, ez baitezpada “euskaraz” bizitzeko. Soilik, naturalki, gurean, jitez organikoa, gure baitakoa dugun euskaran bizitzeko. Herrialde honek munduari eman diezaion berea duen ezinbesteko kolorea, euskaradunak berak auto-estimua indartzen duen bitartean. Mintza, “mihia dugulako zimeltzen ez den lorea.” (1) Goiz-goizetik has dezagun eguna hurbilekoeri opariño bat eginez: EMAN hitza euskaraz!

P. Perurena(1)

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2024/10/03

Xalbador eta Ihidoiren disko berria

A.E.

“Azken erregina” disko berriaren azala
a€œAzken%20erreginaa€%20disko%20berriaren%20azala

Agorrilean, Daniel Aire “Xalbador”-ek eta Gérard Ihidoik laugarren diskoa atera dute, “Azken erregina” izenburua hartu duena. Daniel Aire “Xalbador”-ekin bildu gira, orain arte bikoteak egin duen ibilbideaz gehiago ikasteko eta atera berri duten disko berriaz solastatzeko.

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2024/10/03

Oihanak sutan

M.O.

Oihanak%20sutan

Nature Ecology & Evolution aldizkari zientifikoan argitaratu ikerketa baten arabera XXI. mendearen hasieratik oihan suteen kopurua eta intentsitatea bikoiztu da, batez ere klima aldaketaren ondorioz. Datu sateliteak erabiliz, ikertzaile taldeak 3.000 oihan sute aztertu ditu, 2003 eta 2023 urteen artean.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/10/03

2024-2030 denboraldirako garapen ekonomikoa

Jean-René Etchegaray eta Sylvie Durruty Ipar Euskal Herriko ekonomiaren garapenerako plana aurkezten
Jean-RenA%20Etchegaray%20eta%20Sylvie%20Durruty%20Ipar%20Euskal%20Herriko%20ekonomiaren%20garapenerako%20plana%20aurkezten

Irailaren 17an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak eta Sylvie Durruty ekonomia eta berrikuntzako presidenteordeak, 2024-2030 denboraldirako Ipar Euskal Herriko ekonomiaren garapenerako plana aurkeztu dute. Plan berriaren helburua herrialde osoan anbizio ekonomiko sendo eta orekatua mantentzea da.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/10/03

Ipar Euskal Herriko industrialen topaketa

Ipar Euskal Herriko industrien osoko bilkura (Arg: Jean-Louis Hupé)
Ipar%20Euskal%20Herriko%20industrien%20osoko%20bilkura%20(Arg:%20Jean-Louis%20HupA)

Irailaren 20an, Ipar Euskal Herriko industrialen topaketa iragan da. Izarbeleko Aguila enpresaren desmartxa berritzailea sustatua izan da eta Technocitén garatzen segitzen duen Lynxter enpresarekin trukatu da. Ipar Euskal Herriko industriaren osoko bilkuran industrialak biltzea zen helburua.

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2024/10/03

Tolosako Denak Bat-ek 70 urte eta 21. Euskal Pesta Montpellierren

Joseba Etxarri

Tolosa-Clapiers-ko Denak Batek ederki ospatu ditu bere 70 urteak. Irudian, dantza taldeko kideak
Tolosa-Clapiers-ko%20Denak%20Batek%20ederki%20ospatu%20ditu%20bere%2070%20urteak.%20Irudian_%20dantza%20taldeko%20kideak

TOLOSA, OKZITANIA. Arrakasta handiz pasatu da joan den ebiakoitzean, irailaren 28an, Clapiers-en, Tolosako Denak Bat Euskal Etxearen 70. urtebetetze besta. Joaldunek abiatu dute 10:30ak irian, eta hortik landa euskara klaseek, kantuek, aperitifak, euskal dantza hastapenak eta pilota erakustaldiek, eta baita espartin-jaurtitze lehiaketa batek ere alaitu dituzte bazterrak Alex Raymond plazan. Bertaratu direnek feria, taloak eta euskal mozkinak, esku-lanak, euskal joko baita kirolak, musika eta giro ederraz gozatu ahal ukan dute, musika egun osoan eta gauez pintxo-afaria eta Les Gourmands eta Anphora musikari Gaskoina Aretoan. Euskal Etxetik Cristophe Cassouk HERRIAri erranik, zinez kontent dira antolatzaileak eta ondoko egunetan bilkura egiteko, orotara 1.500 bat jende dira euskal ospakizunarekin bat egin eta bildu direnak. Esker biziak eman nahi dizkiete laguntzaile gartsu izan diren Radio Occitania, Pelote Passion, Hiruak, Gaia, Eskuak lur gainean eta lagun guztier,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2024/10/03

Haizebegi festibala - Kantu afaria - Koru kontzertua - Film emanaldia - Solasaldi musikatua - Energiaren besta

Olatz Salvador
Olatz%20Salvador

Haizebegi festibala

Urriaren 3tik 13ra “Haizebegi” deitu arte, zientzia eta gizarte festibala iraganen da. Hamar egunez hitzaldiak, kontzertuak, irakurraldiak, filmak, antzerkiak,… antolatuak izanen dira. Egitarau aberatsa eskainia izanen da euskaraz eta frantsesez. Egitarau guzia haizebegi.eu webgunean atzematen ahal da.

Kantu afaria

Urriaren 4an ostiralarekin, kantu afaria iraganen da Kupela sagarnotegian (20:00-23:00). Sagarnotegi menua afaltzen ahalko da 42 eurotan. Nat eta Watsonek animatuko dute gaualdia. Agian ez da berantegi erreserbatzeko: 05-54-81-02-30 ala www.kupela.fr/sagardotegia.

Koru kontzertua

Urriaren 6an igandearekin (18:00), Saint-Etienne elizan Baionako Xaramela eta Irungo Atzokoak koruen kontzertua iraganen da. Sartzeak 10 euro kostako du, 16 urtetik behe...

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2024/10/03

Gernika batailoia (2/3)

Gilen Bacho

Gernika batailoiko gizonak, Soulac-en, batailaren ondotik, 1945eko apirilean
Gernika%20batailoiko%20gizonak_%20Soulac-en_%20batailaren%20ondotik_%201945eko%20apirilean

Eusko Jaurlaritzak euskal gudariak sostengatzen zituen. 1945eko martxoaren 3an, Eliodoro de la Torrek (Eusko Jaurlaritzaren finantza-kontseilaria) Gernika batailoiko gizoneri bisita egin zien, Le Bouscat herrian, Eusko Jaurlaritzaren sostengua erakusteko. Bisita horren ondotik, gudariek jantziak, uniformeak eta fusil metrailadoreak errezibitu zituzten.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/10/03

Kukumarro

Xarles Videgain

Ardantza, mahastia, miñabesea

Bada ardoa, arnoa, ardûa egiteko beharrezko den landarea aipatu behar dugu. Gaurko egunean mahatsa ematen duen lekua, mahastia, masduia, miñabese, miñarde, miatze, aihena, hautina deitzen dugu. Hainbeste izen izateak berak adierazten du izen horiek guziak ez direla hain zaharrak.

Mahasti hitza aski zaharra da, miñarde hitza ez hain zaharra bainan zein zen beraz izen zaharragoa?Jean-Baptiste Orpustanek egin duen lan gaitza -usaian bezala- erabiliko dugu.

Ohartu nintzen duela aspaldi “ardantza” aipatu zidala baigorriar batek nahiz gehienetan berak “mahasti” erraiten zuen. Ardantza oraino erabiltzen da iduriz, Dorraon, Mezkiritzen, Abaurre gainean. Bainan ardantza zer da?

Bere lanaren hatsarrean, Jean-Baptiste Orpustanek oroitarazten du izan zela beilari famatu bat 1140 inguruan Konpostelara joan zena, eta Euskal Herria iragan zuelarik ikasi zituen hitz zonbaiten berri em...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/10/03

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik

Burasoen sartze bilkura

Irailaren 17an, asteartez, arratseko 7tan, burasoen sartze bilkurara etortzeko komita ukan dute kolegioko familiek.

Lehen parte batean, denak kolegioko IDZtan elkarturik, burasoen elkarteko bi lehendakariek hitza hartu dute urteko lana eta inplikazioa azpimarratzeko eta lantalde komisioetan parte hartzeko deialdia egiteko.

Ondotik, zuzendariak hitza hartu du eta mailaka familiak geletara joateko gomita zabaldu du.

Geletan banatu eta, haien haurraren irakasle arduradunek aurtengo ikasturteko helburuak, ibilmoldea eta proiektuak aurkeztu dituzte, buraso arduradunen izendatzearekin bukatzeko.

Etorri diren familiei milesker.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/10/03

Haziak idazle

Mati Nuguet San Josepe lizeoa, Uztaritze 5. zikloko irabazlea - bakarka

Haziak%20idazle

Negu etxeko herria

2024ko uztailaren 14an, Ozeano Artikoaren itsasbazterrean, eguzkiaren lehen izpiek Rammstein herrixka argiztatzen dute: Rammstein herria bere gisakoa da, ez baita usaiako etxez osatua bainan negu etxez, erran nahi baitu hormazko etxez. Egunero bezala, itsasontzien dantza hasten da itsasoan. Alabainan, berotze orokorrari esker, herri garatuetako enpresek komertzio bide berri bat baliatzen dute Asia eta Ipar-Amerika fiteago lotzeko aitzinako bankisaren lekutik pasatuz, eta zoritxarrez bide hori Rammstein-en bazterrean aurkitzen da; gaur bankisa kasik osoki desagertu da eskualde hortan. Eta itsas-ontzi joan-etorri horiek oraino gorritzen dute eskualde horren kutsatzea. Bistan dena, haserrea garatzen da Rammstein herrian itsasontzi horien kontra; herritarrek ez dute soportatzen beren eskualdearen desagertzea. Till Lindemannek, Rammstein-eko auzapezak, behar du aterabide bat atzeman biztanleen negu etxeak hasten bai...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/10/03

Erakusketa

Zoe Bray marrazten ari
Zoe%20Bray%20marrazten%20ari

Erakusketa abenduaren 28a arte izanen da zabalik, eta inaugurazio ofiziala urriaren 2an izan da, Zoe Brayk bere lanari buruzko hitzaldia ere eman du.

Erakusketa honek Nevadako euskal lotura duten pertsonen erretratuen aukeraketa du ardatz, Zoe Brayk bizitzatik margotutakoak. Erretratuek euskal identitatea egiteko eta irudikatzeko modu desberdinak aztertzen dituzte.Erakusketan ere, Nestor Basterretxea artista zenaren erretratua dago, Reno kanpoaldean dagoen Peavine muinoaren magalean dagoen Bakardadea eskulturaren sortzailea.Bakardadea sortzeko enkargua jaso zuen 1989an Reno bisitatu zuenean.Basterretxea jaio zenetik 100 urte bete dira aurten.Brayk 2010ean egin zuen bere portreta bereHondarribiko etxean.

Zoe Brayren marrazki dibertigarri eta xelebreek akuarelarekin margotutako eta, batzuetan birziklatutako zereal-kutxetan agerraldi gisa, ingurune natural eta kultural desberdinak erakusten dituzte, Nevadako Great Basin ederra barne.

Zoe Bray Renon bizi den erretratu ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Kanbo (L) | 2024/10/03

Harmoniaren ikusgarria - Ihesi antzerkia - Herriko kontseiluan demisioak

Ihesi antzerkia
Ihesi%20antzerkia

Kanboko harmoniaren ikusgarria

Urriaren 5ean, Bernadette Jougleux parkean (20:30), herriko 30 bat musikariz osatu harmoniak bere ikusgarria emanen du. Aire desberdinak emaiten ditu, musika tradizionaletik euskal rocka arte. Sartzea urririk.

Ihesi antzerkia

“Ibilki” programaren baitan, AIEC gelan Iduzki Lore taldeak “Ihesi” antzerkia emanen du, urriaren 18an (19:00). Bi emazteen istorioa da kontatua, kasualitatez bide bazterrean elkar atzemanen dute.

Obra honetan Bernadette Irazoki eta Maider Beherran dira jokalariak, Ainhoa Elizondok bere akordeoiarekin giroa emaiten duela.

Herriko kontseiluan demisioak

Duela bi urte jadanik bi hautetsi gehiengotik atera ziren, joan den astean jakin da Christian Devèzeren udal gehiengotik beste hiruk demisioa pausatu dutela. Orotara 12 hautetsik oposizioan segituko dute, 7 abertzale zerrendatik pasatu zirenak eta 5 gehiengo...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024/10/03

Gurutze Gorria auzoko bestak urriaren 12an - Ziburu Iraunkorra

Gurutze%20Gorria%20auzoko%20bestak%20urriaren%2012an%20-%20Ziburu%20Iraunkorra

Gurutze Gorria auzoko bestak urriaren 12an

Iaz Gurutze Gorria auzoak bildu arrakastaren ondotik, hiri barneko auzo batzordeak eta Kaskarotenea ikastolak “Chez Mattin” jatetxeari dei egin diote bigarren edizio honetarako.

Baignol karrikako jatetxe famatu honek menu bat proposatuko du, 25 eurotan helduentzat eta 8 eurotan haurrentzat. Lekuan berean, edaritegia, dantza eta musika izanen dira Ziburuko Estudiantina elkartearekin. Izena eman behar da zuzen jatetxera deituz urriaren 6a baino lehen (8:30-15:30 eta 18:00-00:00).

Ziburu Iraunkorra

Tailerrak, standak, hitzaldia eta erakusketa izanen dira urriaren 5eko egunaren egitarauan, publiko guzia erronka klimatikoei sentsibilizatzeko eta igurikatu gabe ekitera akuilatzeko. Familian partekatzeko eguna izanen da, ohitura arduratsuei eta iraunkorrei buruz modu jostagarrian eta sortzailean ikasteko xedez. Jatekoa lekuan berean atzemanen da. Guy Poulou erabilera anitzeko gel...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024/10/03

Minhotzeko auzoen arteko bazkaria - Zineman - "Urpean lurra" eta "592 metroz goiti" - Emazteek Diote taldearen desegitea ospatzen

Minhotzeko auzoen arteko bazkaria
Minhotzeko%20auzoen%20arteko%20bazkaria

Minhotzeko auzoen arteko bazkaria

Berrikitan iragan da Minhotzeko auzoaldean Minhoztarrak elkarteak antolatutako urteko bazkari partekatua.

Hirugarren urtea da horrelako hitzordu bat proposatua zela auzoko biztanleei. Aurten, Haixpia etxe berritu zoragarriaren lorategian berrogeita hamar presuna bildu ziren giro hoberenean eta aro ederra lagun. Isabellek eta Vincent bere semeak ongietorri hoberena egin zieten etorri direnei.

Xilban Lucuk aperitifa denboraldia bere kantu sorta anitzaz alaitu ondoren, hor ziren guziak mahaietaratu ziren familia bakoitzak ekarritako jaki gazi zein sukratuen gozatzeko. Une pribilegiatua izan zen elkar mintzatzeko, elkar hobeki ezagutzeko, Hazparneko eskualde guzietan bezala anitz jende berri etorria baita ere Minhotzen bizitzera. Iaz baino jende gehiagok parte hartu zuen bazkari horretan, horrek frogatzen baitu jendeen elkar gurutzatzeko beharra, memento goxo eta umoretsua molde herrikoian elkarren artean iraganez.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024/10/03

Film emanaldia - Harria festibala - Bigarren xantzako eskola

Harria festibalaren afixa
Harria%20festibalaren%20afixa

Film emanaldia

Urriaren 4an (20:30) eta urriaren 6an (17:30), “Mirande, film bat egiteko zirriborra” filma ikusten ahalko da Les Variétés gelan. Urriaren 4an zine-topaketaAmaia Elizalderekin izanen da. Xehetasunak ukan nahi badira, 05-59-20-61-18 zenbakira deitu behar da.

Harria festibala

Urriaren 10etik 13ra iraganen da disziplina anitzeko Harria festibalaren 6. edizioa. Doinuak, irudiak, ideiak eta mugimenduak elkartzen diren lekua izanen da Borderline Fabrika. Ikusgarriak, musika eta roller dantza izanen dira bertan. Egitaraua borderlinefabrika.weebly.com webgunean ikus daiteke.

Bigarren xantzako eskola

Herria eta Lan-Eko elkartea gazteen integrazioarekin engaiatu dira, bigarren xantzako eskola errezibitu baitute. Enplegutik urrun diren 16 eta 30 urte arteko gazteentzat zuzendu programa da, Akitania Berriak ordaindu doako prestakuntza pertsonalizatuarekin. Proiektu hunek ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024/10/03

Klimaren astea - Dantza gaualdia - Lasai txapelketaren finalak

Klimaren astea

Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoak antolatzen du "Klimaren astea"-ren laugarren edizioa urriaren 5etik 12ra. Karia hortara, elikagai sano eta tokikoaren inguruko topaketak antolatuak dira Itsasun larunbat huntan, urriaren 5ean, Atharri ezkerparetako eremuan. Lagunarteko egun atsegin bat izan nahi du, xede batekin: trukatuz, informatuz eta jostatuz hobeki kontsumitu.

Eguna goizeko 10:00etan idekiko da, arratsaldeko 16:00ak arte. Huna egitaraua:

- Animazioak, Quiz, tailerrak, erakusmahaiak, tokiko ekoizleen merkatua.

- (11:00): Errobiko herrien arteko Pintxo lehiaketa

- (12:30): Bazkaria: taloak eta edariak

- (14:30): Erakusketa eta sariak eskoletako publizitate afixen lehiaketaren irabazleei

- (15:30): Sariak Quizeko irabazleentzat

- (16:00): Egunaren amaiera

Dantza gaualdia

ITSAS'ROCK elkarteak gaualdia antolatzen du urriaren 5ean Sanoki gelan (20:00). Gaualdia The...

Irakurri segida

Herriz Herri - Makea (L) | 2024/10/03

Berriz Aintzinaren biltzar nagusia - Makea Oinez

Ibiltariak hornitze gune batean indar hartzen
Ibiltariak%20hornitze%20gune%20batean%20indar%20hartzen

Berriz Aintzinaren biltzar nagusia

60 urtetik harat duten pertsonak, urriaren 12an Berriz Aintzinaren biltzar nagusira gomitatuak dira,

Mindegia gelan iraganen da (10:00). Azken urte hondarreko aktibitateen berri emanen da, egun horretan elkarteko urte-saria hartzen ahalko da (20€) eta PJ Fabert kirol hezitzaileak erretreta kutxek proposatzen dituzten tailer desberdinak presentatuko ditu.

Bilkurara beren ber etortzen ahal ez direnek aski dute André Duhart deitzea 06-71-76-40-90, norbait etorriko da haien bila.

Biltzar nagusitik landa elkarrekin baso bat partekatuko da, ahamen bat janez.

Makea Oinez

Aitzineko egunetan euri erauntsiak izan baziren, igandean mendi kaskoetan ibiltzeko eguraldi ona zen. Urtez urte egun horrek arrakasta handia bildua du, 700 pertsona pasa etorri baitira antolatuak ziren ibilbide desberdinetan kurri ibiltzera. Antolatzaileak zoriontzekoak dira, bezperan denbora txarra izanez m...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2024/10/03

Kattalin Elizalde Kolegioaren estreinaldia - Pantxix Bidart Larraldean - Argazki lehiaketaren erakusketa - Eguberriko merkatua - Ondarearen europar egunak - Aitorren bisita

Kattalin Elizalde kolegioaren estreinaldia
Kattalin%20Elizalde%20kolegioaren%20estreinaldia

Kattalin Elizalde Kolegioaren estreinaldia

Bigarren ikas urteko sartzea kari, estreinaldi ofiziala egina izan zaio SEASKA-ren kolegioari. Amespetu alde hortan, gutitan ikusi da hainbertze hautetsi, arduradun, erakasle, ikasle, buraso eta bertze. 2023 urtean 83 ikaslerekin ideki zen kolegioa, aurten 130 ikasle baditu, 3. klasea ideki aitzin. Obrek segitzen dute, 8 gela gehiagorekin, hemendik laster 200 ikaslek beteko dute gunea. Ziburuko Piarres-Larzabal kolegioa gaindika izanki, Senpere, Sara, Azkaine, Zuraide eta beste hurbileko herrietatik heldu dira kolegio berrira, euskarazko irakaskuntzaren segitzera.

Pantxix Bidart Larraldean

Hatsa elkarteak antolatzen du Amotz-Larraldean gaitzeko kantaldia Pantxix Bidart gitarrista eta Primael Montgauzi eskusoinuarekin, ostiralean urriaren 4an (19:00). Pantxix hazpandar musikari eta kantari euskaldunak, sekulako ibilbidea darama euskal musika munduan, duela 30 urte Mister Saguak rock ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024/10/03

Gaualdi animatua

Gaualdi%20animatua

Urriaren 12an larunbatarekin (18:30), Hiriburuko Ainhara kirol orotako elkarteak antolaturik, gaualdi animatua iraganen da La Perle gelan. Xerrikumea afaltzen ahalko da (20:30), 30 eurotan helduentzat eta 10 eurotan haurrentzat. Urriaren 6a aitzin ordaindu behar da Herriko Etxeko gutun untzian ala Ainhara kirol orotako kide bateri txekea utziz. Txekea “Hiriburuko Ainhara Omnisport”-ren ordenan egin behar da, ez ahantz parte hartzaileen izenak zehaztea bai eta zoin kirol sailekin egon nahiko duzuen mahainean (adibidez futbola, judoa, pilota…). Xehetasunak ukateko: 06-10-09-19-85 ala 06-22-03-89-29.

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2024/10/03

Ihizaren hitzarmena - Amicial - Beti Gazte - Ikusi Mikusi - Errugbia

Hitzarmenaren sinadura, ezkerrean Stephane Sarakoa eta eskuinean Xabier Etxelarkoa
Hitzarmenaren%20sinadura_%20ezkerrean%20Stephane%20Sarakoa%20eta%20eskuinean%20Xabier%20Etxelarkoa

Ihiziaren hitzarmena

Sara eta Etxalar bi herri horiek bi mugetan ihiztatzeko behar dute elgarren akordioa. Usoa ihiztatzeko, hitzarmena 2011n sinatu zuten, geroztik urtero egiten dute aurten, buruilaren 22an egin dute, Sarako Stephane Barneix auzapezordeak eta Etxalarko Xabier Etxarte auzapezak. Karia hortarat Lizarrietako lepoan, egun guzian besta izaten da, bi herrietatik etortzen dira ekoizleak eta lantegiak beren gauzak erakusteko eta saltzeko. Jokoak ere izan dira, botaluze pilota, pastanarre botatzea. Eguna bukatzeko bazkaria, ahatekia kanpoan errea, 200 bat bazkaltiar baziren, izigarriko egun ederra pasatu dute bi herri horietakoek elgarrekin dena umore onean euskal kantu batzu emanez.

Amicial

Elkartea, Sarako Herriko Etxerat etorriko da hilabete guziz bigarren ortzegunarekin, lehenbizikoa izanen da urriaren 10ean, (9:00-12:00), André Dutourniek errezebituko zaituzte. Etxetan behar balin baduzue laguntza zernahi gauz...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2024/10/03

Ninini antzezlana - Urruña-Segura birazkatzea - Ipar-Hego birazkatzeei buruzko eztabaida - Errexil bertsu sariketaren finala - Kantu afaria - Bisita gidatuak - Kontzertua - Adixkideak elkartearen eskaintza - Eguberriko merkatua - Pilota

Ninini%20antzezlana%20-%20UrruAa-Segura%20birazkatzea%20-%20Ipar-Hego%20birazkatzeei%20buruzko%20eztabaida%20-%20Errexil%20bertsu%20sariketaren%20finala%20-%20Kantu%20afaria%20-%20Bisita%20gidatuak%20-%20Kontzertua%20-%20Adixkideak%20elkartearen%20eskaintza%20-%20Eguberriko%20merkatua%20-%20Pilota

Ninini antzezlana

Hauxe dugu Antton Telleriaren antzezlana, Euskal Herri osoan aretoak betetzen ari dena. Urruñan urriaren 18an larunbatarekin (19:00), Maita Kultura elkarteak antolaturik, emanen dute Itsas Mendi zineman eta jadanik, sarrerak saltzen ari dira.

Urruña-Segura birazkatzea

Iraileko lehen astean, herriko bestekin batera, Urruña eta Segura herrien arteko birazkatze ofiziala egin behar zuten, baina zenbait arazo izan direla eta, gibelatu behar izan zen, eta azkenean, urriaren 13an igandearekin, birazkatze ofizialaren ekitaldia izanen da herrian. Egitaraua: salda beroa Pausuko Xaia ostatuan eta bertsolari baten harrera (10:30), Pausutik abiatzea (11:30), ekintza ofiziala eta akta-izenpetzea herriko plazan (12:00), eta horren ondotik, Anje Duhalderen “Maitasun-Nortasun” izeneko kantua, mutxikoak, euskal kantuak, Kuxkuxtu txaranga eta aperitifa herriko ostatuetan. Bertan izanen dira Segurako hautetsi,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024/10/03

Heriotze - Kontseilu biltzarra - Biltzar nagusi

Jean Pierre Pelletrat zena
Jean%20Pierre%20Pelletrat%20zena

Heriotze

Joan den astean zendu da Jean Pierre Pelletrat, pilotari ohia eta Kapito Harri elkarteko kidea, 74 urtetan. Gaur egun luzean eta joko garbin ari diren Beñat eta Frantxoa pilotarien eta trebatzaile diren Eneko eta Peioren aita zen. Uztaritzen sortua bere lan bizia ereman du tornulari fresatzaile bezala Dassault lantegian, sindikalista ere izanez. Maite zuen ere ihizia eta azken urte hauetan Zuraiden bizi zen. Larunbatean ehorzketentzat Bixintxo eliza leporaino bete da pilota mundutik etorriekin eta ezagunekin. Bere lau semeek eta bi lagunek sartu dute gorputza elizara, jendeak Agur Jaunak kantatzean. Meza hastean ilobatxo batek ekarri dio lekukotasun hunkigarria, eta Beñat Etcheto lehendakari ohiak oroitarazi du nolakoa izan den garai batean Jean Pierren pilotari bizia, xapeldun izan baita zonbait aldiz joko garbin 70eko hamarkadan eta luzeko xapeldun lehen aldikotz Baigorrin 1982an. Joan den uztailean eritasun dorpe batek hartua zuen, azkenean nagus...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024/10/03

Ate idekiak

Ate%20idekiak

Aurtengo ate idekientzat bi gai hautatuak izan ziren: bakartasuna eta transmisioa. Ereman izan ziren gogoetaldietan biak lotuak ditaizkela agertu zen. Bakartasuna bakarrik bizitzea izan ditaike, bainan jendeez inguratua izanagatik ere bakarrik sendi ditaike. Bakardadea desmasia handien erroa izan ditaike. Laburpen bat egin beharrez, lema hau emana izan da: “Eskuz esku bakartasuna baztertu”.Ibarreko ate idekitzeen karietarat, AIBA elkarteak lan hori plazaratu nahiz, Kanalduderen laguntzarekin, dozena bat lekukotasun bi gai horietaz grabatu ditu. Ez zitaiken lan hori burura besteak beste, sozial mailan gure haranean lan egiten duten jende berezituen lekukotasunak kondutan hartu gabe. Heien bizipena partekatzea garrantzitsua da. Horra laburbilduz urriaren 10ean, ostegunarekin (19:00) Alfaro ostatuan proposatua den eztabaida. Erran gabe doa deneri idekia dela.Ondotik jateko eta edateko izanen da. Beste egunetako egitaraua heldu den astean aurkeztuko dauzuet.

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024/10/03

Sortze - Eztabaida publikoa, urriaren 11n (19:00) - Aiherra-Antzuola 40 urte: izenak urriaren 11 aitzin - Kantu tailerrak 7 urtetik 11 urte arteko gazteentzat

Antzuolan eta Aiherran 2009an ezarri pankarta
Antzuolan%20eta%20Aiherran%202009an%20ezarri%20pankarta

Sortze

Andrea eta Benoit Lascano andere jaunek Rafael Esteban deitu duten semeari ongietorria egin zioten, joan den buruilaren 20an. Benoit Lascano dugu Olaizola garajearen parean plantatua den mahasturu eta enpresaburu gaztea. Bikotea Urketako eiheran bizi da, Bastidako bidean. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta zoriontsua Rafael Esteban sortu berriari.

Eztabaida publikoa, urriaren 11n (19:00)

Mugaz gaineko herrien arteko birazkatzeak, zertako? Nola sortu ziren? Zertan dira gaur egun? Nola biziarazten diraeta zer sentsu dute? Geroari begira, zer? Biziarazi behar edo nahi dituguia? Transmisioa nola bermatu?

Orain arte birazkatuak diren herri ezberdinen lekukotasunak bilduko dira eztabaida publikoan.

Beltzuntze elkarteak, Herriko Etxeak, Udalbiltzak eta Eusk...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024/10/03

Heriotze - Baztandarrak - Hitzaldi: lakastak - Kontzertu elizan

Keryda bikotea
Keryda%20bikotea

Heriotze

Joan den astean bere azken egoitzara segitua izan da Gaztettoneko Jeanine Barnetche, sortzez Tipy. 93 urte zituen. Batita senarrarekin lau seme-alaba ukan zituzten, Caroline, Panpi, Jean-Marie eta Frantxoa. Senarraren, Panpi semearen eta Caroline alabaren heriotzak maluruski jasan izan behar zituen. Duela urtea nunbaitan Baigorriko xahar-etxera erretiratua zen. Azken agur kartsua egin zaio elizan. Gure aldetik, atxikimenduzko agurrak Maider ahizpari, alaba eta semeen familieri, eta ahaidego guziari.

Baztandarrak

Larunbat huntan, urriaren 5ean, ospatuko da Baztandarrak elkarteak kide, laguntzaile eta sustengatzaile guzieri eskainiko duen besta, eguerditik aitzina, Artetxea gelan, alaitasunean. Izena aitzinetik eman behar zen bainan menturaz oraindik toki batzuk balitezke.

Hitzaldi: lakastak

Urriaren 16an, asteazken arratsez (20:00), hitzaldi berezi bat eskainiko du Christian Perron...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024/10/03

Esku baloia - Heldu den aste hondarreko partidak

Esku baloia

Nazional 2 mailan, Irisartarrak galdu du Balma hirian, 33-26.

Pre-Nazional mailan, bigarren taldeak irabazi dio Lormont taldeari, 28-24.

Erregional mailan, Irisartarrek irabazi dio Lormont taldeari, 29-26.

Neska gehienetan, Nazional 3 mailan Kanbo/Irisarrik irabazi du Bordes-en, 20-18.

Bigarren taldeak irabazi dio Nafarroari, 28-23.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek galdu dute Atharratzen, 31-24.

Heldu den aste hondarreko partidak

Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri joanen da Urruñara, larunbat arratsean (19:00).

Bigarren taldeak errezebituko du Kanbon Bosdarros, larunbat arratsean (20:30).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoak joanen dira kostaldera, igandean eguerditan.

Gizonetan, Pre-Nazional mailan bigarren taldea joanen da Eysines-era, larunbat arratsean (19:00).

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoak joanen dira Urru...

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024/10/03

Herriko bestak - ELBren pesta

ELBren pesta
ELBren%20pesta

Herriko bestak

Oroitarazten dugu urriko lehen asteburu huntan ditugula, ostiral arratsetik igandera (egitaraua joan den asteko Herrian ikus).

Haatik astelehenean 60 urtez goitiko herritarrak gomitatuak dira atsaskaria elgarrekin hartzera “On egin” herriko jantegian.

Aurtengo bestak ere herritarren egunarekinbururatuko dira urriaren 20an igandearekin. Izena emaiteko deitu Anais Casemajor (07-60-36-75-49) edo Amaia Haramboure (06-32-92-57-04)

Besta on deneri!

ELBren pesta Izturitzen

Euskal herriko Laborarien Batasunaren urteko besta joan den igandean iragan zen herriko gelan. Jendalde ederra elgarretaratu zen eta adineko batzuek zioten usaian baino kasko beltz (gazte) gehiago bazela, horrek esperantza emaiten diotela geroari begira.

Laborari eta sustatzaile elkartasunean besta goxoki egitearekin batean laborarien nekezia eta arranguren aipatzeko parada ere izan zen, bazkal ondoko mintzaldi eta lekuk...

Irakurri segida

Herriz Herri - Lekunberri (NB) | 2024/10/03

Euskara ikasi

Euskara%20ikasi

Hergarai Bizi elkartearen euskara batzordeak, AEKrekin euskara kurtsoak abiatuko ditu. Bi talde izanen dira:

A1-1 taldea, euskara ez dakitenentzat. Kurtsoak Lekunberrin Leku Berri gelan iraganen dira, asteartetan (20:00-22:30) eta ostegunetan (19:30-22:00).

A2-1 taldea, euskara pixka bat ulertzen dutenentzat baina mintzatzen ez direnentzat. Kurtsoak Ahatsan egiten ahalko diren batzordea aztertzen ari da. Kurtsoak ontsalaz astelehenetan eta ostegunetan izanen dira (18:00-20:30).

Kurtsoetan, euskararen ikasketa teorikoaz gain, tailerrak antolatuko dira, praktikan euskara ikasteko: sukaldaritza, lantegien bisitak, mus jokoan ikasi, euskal kantuen erran nahia landu, margotuz euskaraz mintzatu, Hergaraiko adineko euskaldunekin mintzatu, euskara ikasten dutenen eta dakitenen arteko elkarrizketak, ibilaldi tematikoak eta beste.

Euskara kurtsoetan segitzeko izena oraino emaiten ahal da05-59-37-87-39 deituz edo zuzenki kurtsoetara e...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2024/10/03

Lazken trail lasterketa - Los Chuchos kantaldia

Lazken trail lasterkaldia

Irailaren 21 eta 22an iragan den Lazken trail lasterkaldian 70 lasterkari abiatu dira eta gehienik atxiki duena izan da Paxkal Delannoy, 25 itzuli egin ditu, 156 kilometro. Bigarren izan da Lionel Lembeye, itzuli bat gutiago (150km) eta hirugarren Nicolas Lagarde, 7 itzuli gutiago (112,5km). Emazteetan, Maia Harlouchet izan da hoberena 16 itzuli eta 100 kilometro eginik, bigarrena Véronique Couvreur (14 itzuli eta 87,5 kilometro).

Los Chuchos kantaldia

San Mixel eskolako burasoek kantaldi bat antolatzen dute urriaren 6an, igandearekin (16:00) herriko elizan. Los Chuchos taldea hor izanen da entzuleen plazerarendako. Sartzea 12 eurotan izanen da, prezio erdia 3 eta 10 urte artean. Ondotik talo ta xingar eta ostatua izanen da.

Irakurri segida

Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2024/10/03

Pilota gaualdia

Arberoako ikastolak antolaturik, urriaren 11n esku huska pilota gaualdia iraganen da Sanokin. Goi mailako emazteekin hasiko da (19:00), Arrieta-Orbegozo eta Aldaregia-Mujika bikoteekin. Ondotik (21:00), gizonak ariko dira, Xala-Harismendy bikotea Bengoetxea-Pascual bikotearen kontra. Bertan taloak eta ostatua izanen dira.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024/10/03

Hondakinen edo zikinen bilketa - Kontzertuak - Pilotaren biltzarra - Nini pilota

Haize Basa gaualdia
Haize%20Basa%20gaualdia

Hondakin edo zikinen bilketa

Kasu, kasu! Egoitza karrikan duten baigorriarrek beharko dituzte heien usaiak aldatu azarotik goiti, ez baita gehiago etxez etxeko hondakin edo zikin bilketarik eginen.

Hondakin berexien bilketa azaroaren 20an eginen da azken aldikotz eta zikin arruntena azaroaren 26an. Data horietarik goiti, karrikakoek beharko dituzte berek hondakindegietako untzietan pausatu, auzoetan bizi direnek aspaldian egiten duten bezala. Bainan untzi horiek “badge”-a edo ezagugailu batekin idekitzen baitira, hauek eskuratzen ahalko dituzue Herriko Etxean. Banaketak eginen dira urriaren 10ean, ortzirale arratsaldez (14:00-19:00).

Kontzertuak

Urriaren 4an (ortziral huntan) iraganen da “Haize Basa”-ren lehen gaualdia, Bil Etxea gelan.

- (19:00): Ate idekitzeak eta garagardo bereziak.

- (20:00): Kontzertuak Ibil bedi eta Blon taldeekin.

Ondotik, “Afterra” Bixentainean. Kasu, sartzeak muga...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024/10/03

Nafarroako historiaz hilabetea

Nafarroako%20historiaz%20hilabetea

Amikuzeko Zabalik elkarteak, Donibane Garaziko Herriko Etxearen galderari erantzunez, Nafarroako historiari buruzko hilabetea antolatzen du urri honetan. Hilabete guzian, Donibane Garazi izanen da Nafarroako solasen hiriburu.

Urriaren 2an hasiko da “1620 LOrALDIA” erakusketarekin. Apezpikuen presondegian ikusten ahalko da hilabete guzian. Oroitarazi behar da, erakusketa hau 1620ko 400. urteburua ospatu zelarik Donapaleun 2020an muntatua izan zela. Nafarroako historiaren parte bat kondatzen du. 1512an Gaztelak abiatu inbasio gerlaren ondorioz, Nafarroako erresuma hego parte osoaz gabetua zen eta 1523an, Baxenabarreko eremua baizik ez zen gelditzen independente, bere instituzio, lege, administrazio eta justizia giderrekin. Frantziak Nafarroako koroa berearen baitan irensten duen arte 1620an, sekulako berpizte kultural eta espirituala izan zen gure lurraldean, Europa osoko mugimendu berritzaile...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024/10/03

Mugarik gabe festibala - Zabalik Zangozan, Heptameron liburuaren irakurketan urriaren 5ean - Kantaldia Soihartzen urriaren 5ean (19:30) - “Mirande, film bat egiteko zirriborroa” dokumentala Donapaleuko zineman

Mugarik gabe festibala

Etorkinekin Diakite federakuntzak topaketa batzu antolatzen ditu irail hondarrean eta urri hastapenean Ipar Euskal Herriko herri batzuetan. Etorkinek bizi dituzten gaien inguruan, hitzaldi desberdinak proposatuak dira hala nola Donapaleun, Bideaken antolatua den gaualdian urriaren 3an, ostegunez (19:00). Etorkinekin Amikuzen elkarteak, bi mintzaldiren entzuteko parada ematen du.“Muga hiltzaileak” lemaren pean, Tcherno Hamadou Boulama (eskubideen defendatzailea), “Migrazio ibilbidea Nigeriako Saharan, segurtasun politiken tranpa hilgarriaz” mintzatuko da; ondotik Jalila Taamallah (hildakoen ama) eta Hajer Ayachi (desagertuen familien kolektiboa) “Mediterraneoan hildakoak: dolu eta mobilizazio artean” gaiaz mintzatuko dira.

Hitzordua Bideaken, ostegun huntan (19:00).

Zabalik Zangozan, Heptameron li...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urepele (NB) | 2024/10/03

Zestoa-Urepele senidetza

Zestoa-Urepele%20senidetza

Zestoa (Gipuzkoa) eta Urepeleko herriak 2023an birazkatu ziren. Urriaren 5ean “Zestoa Egunaren” karietara Urepele-Zestoa senidetze besta plazan iraganen da, Aldude ibarreko klika, goizarekin Zestoako txaranga eta Itxaropena dantza taldeak animazioa segurtatuko dute (11:00). Ondotik bertsu bazkaria antolatua da (13:00), Amets Arzallus eta Haira Aizpurua bertsulariek parte hartuko dute.

Arratsaldean (17:00) pilota partidak iraganen dira, eguna bururatzeko Kontrabanda taldeak animatuko du, han berean jateko eta edateko izanen da.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016