Han eta Hemen | 2024ko Urriaren 31a

Amikuzeko osagarri etxea eta Aiziritzeko hazkurri industria poloa inauguratuak

Amikuzeko osagarri etxearen inaugurazioa
Amikuzeko%20osagarri%20etxearen%20inaugurazioa

Urriaren 16an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak, Jean-Jacques Lasserre Departamenduko Kontseiluko presidenteak, Emilie Dutoya Akitania Berriko eskualdeko kontseiluko presidenteordeak, Morgane Guillemot Eskualdeko Osasuneko Agentziatik (ARS) jina eta Fabrice Rosay Baionako prefetordeak Amikuzeko osagarri etxea inauguratu dute bai eta Larramendia aktibitate ekonomiko zonaldearen (ZAE) baitan kokatzen den Aiziritzeko hazkurri industria poloa.

Osasun arloko 26 profesional Aiziritzen

Aiziritzen kokatzen den osagarri etxeak 1.108m² neurtzen ditu. Donapaleuko ospitaletik hurbil kokatzen da. Zentro huntan, lau orotako mediku, kineak, emagina bat, bi podologo, psikologo bat, dietalari bat eta erizainak badira. Orotara osasun arloko 26 profesional dira osagarri etxean instalatu direnak.

Larramendia ZAE-n laborantzako tailerrak

Larramendia aktibitate ekonomiko zonaldean 2,4 milioi euro inbertitu dira 6,5 hektarea antolatzeko, horietan 4,5 hektarea enpresendako izanen dira. Orotara, 21 enpresa instalatuko dira.

Aiziritzeko hazkurri industria poloan, Larramendia aktibitate ekonomiko zonaldearen baitan, 77m²-ko hiru tailerreko hazkurri industriako mintegi teknopoloa aurkitzen da, baita mintegi tradizionala bulegoekin eta 100m²-ko hiru tailer orokorrekin. Horrez gain, 322m²-ko espazioa 10 bulego indibidual, bulego partekatu eta bilkura gelekin ere atzeman daiteke.

Mintegia Ipar Euskal Herriko teknopolo desmartxan kokatzen da. Laborantza elikagaien eta elikadura iraunkorraren sektoreari Amikuze eskualdean estrukturatzeko aukera ematen dio.

Ingurumena errespetatzen duten eraikinak

Amikuzeko osagarri etxea eredugarria da ingurumenari eta energiari dagokienez. “RE 2020” indarrean den araudiaren helburuak gainditzen ditu.

Aiziritzeko hazkurri industria poloari dagokionez, belaunaldi berriko eraikina da, baldintza berak betetzen dituenak: arkitektura bioklimatikoa, energia berriztagarrien erabilpena, ekai bio-iturrien erabilpena eta karbono inpaktu apala.

Buxeta

Amikuzeko osagarri etxearen zenbateko orokorra 2.995.138 eurokoa da. Horietan, Euskal Elkargoak 2.019.812 euro, Europa/REACT-EU-k 525.326 euro, Eskualdeak 200.000 euro, Departamenduak 150.000 euro eta Estatua/FNADT-k 100.000 euro inbestitu dituzte.

Aiziritzeko hazkurri industria poloari dagokionez, zenbateko orokorra 3.526.093 eurokoa da. Horietan, Euskal Elkargoak 2.226.093 euro, Estatua/DSIL-ek 800.000 euro eta Eskualdeak 500.000 euro inbestitu dituzte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2024/10/31

Euskal Elkargoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakarien lankidetza

Imanol Pradales eta Jean-René Etchegaray
Imanol%20Pradales%20eta%20Jean-RenA%20Etchegaray

Urriaren 7an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak Imanol Pradales Euskal Autonomia Erkidegoko presidentea errezibitu du, Euskal Elkargoaren egoitzan. Biek mugaz gaindiko lankidetza handinahia segitu nahi dutela jakinarazi dute, bi erakundeen arteko memoranduma berrituz. Bilkuran, Joseba Erremundegi mugaz gaindiko eta Europako lankidetzako kontseilari ordezkariak eta Ander Caballero Euskal Gobernuko Europar Batasuneko eta kanpo harremanetarako idazkari nagusiak parte hartu dute.

Irakurri segida

3769. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak kaptatz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016