Herriz Herri - Arrosa (NB) | 2024ko Urriaren 31a

Heriotze

Alexandre Iputchari azken agurra egin zaio joan den astean, jendea saldoan bildurik elizan. 97 urte beteko zituen abenduan. Azken urteak Baigorriko Larrazkena zahar etxean iragan ditu eta han da pausatu. Gizon zintzoa zen eta maitagarria, osoki. Hiru alaba eta seme baten aita zen. Emaztea galdua zuen duela zenbait urte. Ofizioz pietuna zen, bainan oroz gainetik pilotaren alorrean zuen bere burua ezagutarazi, lehenik pilotari on bezala, eta gero laguntzaile gisa, bereziki Zaharrer Segi batasunaren fagoretan. Ez da kondatzen zenbat eskuukaldi eman dituen ezker eta eskuin, pilotari haur eta gazteen trebatzen, kontseilatzen, garraiatzen... Itzalpeko lana, merezimendu handikoa. Funtsean, duela hilabetetsu bat ohoratua izan zen, bertze batzuren erdian, Zaharrer Segiren mendeburukari. Eta gu oroituko gira berezikiago astekari hunek Arrosako berriketari jarraikia ukan duela urte luzetan. Hemendik doatzila familiakoeri gure atxikimenduzko agurrak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3769. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak kaptatz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016