Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2024ko Urriaren 31a
Urrezko ezteiak
Joan den larunbat goizean, Urrutiko Daniel eta Margueritek ospatu dituzte beren urrezko ezteiak. Alabainan duela 50 urte, egunez egun, ezkondu ziren Hazparnen, aurtengo aro bertsiarekin. Xipri apezak kudeatu zeremonia ederra, kantu airos batzu emanez eta bururatzean lekukotasun hunkigarria.
Mezatik landa denak gomitatuak ziren Beti Xutik herriko salarat zintzur bustitzerat. Gero familia osoa elgarretaratu da mahai baten inguruan bazkari on batean parte hartuz. Eguna ongi bururatzeko Daniel eta Margueriten iloba zonbaitek muntatu film bati beha egon dira.
Daniel Urrutiko lau haurridetarik bigarrena da eta Marguerite bere familiako haur bakarra.
Geroztik ukan dituzte bi mutiko, Pierre eta Jean eta mementuan lau haur ttipi.