Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024ko Urriaren 31a
Arimen gaua - Kontzertua - Ganer hustea
Arimen gaua
Ospakizun hau sartu da gure egutegian azken urte hauetan. Aurten iraganen da urriaren 31n ostegunez. Huna egitaraua:
- (10:00) Atharrinkuienapainketa tailerra.
- (17:30) desfilea plazatik Atharrirat,Itsasuko 3 eskoletako haurrek bertsu, kantu eta dantzak emanen dituzte.
- (19:30) Atharrin aperitifa partekatua: bakotxak bai jatekoa eta bai edatekoa ekartzen ditu eta denen artean partekatuak izanen dira gau goxo bat pasatzeko.
Euria balitz dena Atharrin eginen litzateke.
Kontzertua
Kontzertu ederra eskainia zauku azaroaren lehenean ostiralez elizan (19:00), Atxik Mathieu elkarteak antolaturik. Hor entzuten eta ikusten ahalko dira Bestela Passione korsikar taldea, eta Haurrock.
Izanen da tokian berean talo eta edari. Sartzea 12€.
Ganer hustea
"Les Vieux Machins" elkarteak antolatzen du ganer edo selauru huste hau azaroaren 10ean igandez, Atharri ezkerparetan.