Herriz Herri - Izpura (NB) | 2024ko Urriaren 31a
Antzerki
Anitz arranguratzen dira antzerki klasikoa desagertzen ari dela Euskal Herrian. Egia da denbora batez anitz herritan bazirela taldeak. Garaziko Sokorri Katolikoaren inguruan sortu tropa, juntatu da Aldude Ibarreko "Larrazkeneko Loreak" taldeari. Azaroaren 3an (15:30), Faustin Bentaberri salan emanen dute Piarres Larzabalen obra bat, "Suedako Neskatxa" titulua duena. Pieza umoretsua, oroitaraziko daukuna anitzi denboran gizartean ziren tinkitasunak eta erabetasunak, bereziki aitamen eta haurren arteko harremanetan. Zatozte beraz arratsalde goxo baten pasatzera, arrangura guziak etxean utzirik, ongietorri beroena ukanen duzue.