Herriz Herri - Senpere (L) | 2024ko Urriaren 31a

Bilkura publikoak auzoetan - Omiasainduko besta - Amok antzerkia - Senpereko kolegioetako ikasle guzientzat - Eguberriko merkatua - Errugbia

Bilkura%20publikoak%20auzoetan%20-%20Omiasainduko%20besta%20-%20Amok%20antzerkia%20-%20Senpereko%20kolegioetako%20ikasle%20guzientzat%20-%20Eguberriko%20merkatua%20-%20Errugbia

Bilkura publikoak auzoetan

Lau topaleku berezitan iraganen dira bilkurak kartierka, puntu bat egina izan dadin, orainoko ekintzak aipagai baita zer ikuspegi azaltzen diren geroari buruz. Jaun mera hor izanen da herritarrekin partekatzeko gisan. Azaroaren 4an (19:30) Denen Etxean karrikan, azaroaren 5ean (19:30) Mendionde trinketean Amotzen, azaroaren 6an (19:30) Olaizolaren etxean Aintziran eta azaroaren 7an (19:30) Inharria baserrian Ibarrunen.

Omiasainduko besta

Senperen, Omiasaindu ospatzeko ohitura orainokoan azkar denez, meza nagusia (10:30) izanen da baita betiko bezperak (15:30), ondotik prozesioaren bitartez, hilerrian elgarretaratzea. Hemen, familien hilobi ongi apaindu eta loratuen aitzinean, partehartzaileak biltzen dira gogoeta eta otoitzen egitera. Larunbatean aldiz (18:00), azken urte huntako parropiako hil guziak otoiztuak izanen dira, hiru herrietako meza horretan.

Amok antzerkia Larrekon

Azaroaren 2an, (19:30) emana da"Amok ou le Fou de Malaisie" antzerkia, Stefan Zweigen idazlearen eleberritik. Hemen sakonduak dira arimaren arrangurak, amodiozko pasionea, erotasuna, laguntzaren beharra eta bertze. Erreserba turismo bulegoetan baita sarreran bertan, xehetasunak:www.cultureetpatrimoinesenpere.fr.

Senpereko kolegioetako ikasle guzientzat

Eskolatze Tokiko Laguntza Kontratua egiturak, haurrak eta familiak laguntzen ditu heziketa tailerretan edo eskola-lanetan ikastetxeen partaidetzarekin. Helburua delarik nerabeen interesak zabaltzea beren ezagutzak balioztatuz, kultura proiektu baten inguruan baita burasoen laguntzea beren nerabeen eskola jarraipenean. Elkartzea, astearte eta ostegunetan (16:30-18:15), Larreko kulturgunean (lehen estaian).

Eguberriko merkatuaabenduaren 7an

Oroitu ostegun huntan, urriaren 31n azken epea dela izena emaiteko erakusketan parte hartu nahi dutenentzat.

Keinu bat errugbiari

Aurtengo denboraldiari hasiera epela eman du gure ekipoak, halere lau partida egin ondotik eta baten berantarekin Uztaritzeren kontra, seigarren postuan dira, 10 punturekin sailkapenean. Joan den igandean, gure zelaian burua altxatu dute Marsacq landestarren aurka 30/22.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3769. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak kaptatz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016