Euskal diaspora | 2024ko Urriaren 31a

Musean Argentina nagusi, New Yorkeko maratoia, eta 129 urte bete

Joseba Etxarri

TXAPELDUNAK. Argentinako Edgardo Ratto junindarra (ezk) eta Mariano Iribarne (esk) suipachatarra, biak Juningo Arbola Bat Euskal Etxeko muslariak, munduko mus txapeldun berriak
TXAPELDUNAK.%20Argentinako%20Edgardo%20Ratto%20junindarra%20(ezk)%20eta%20Mariano%20Iribarne%20(esk)%20suipachatarra_%20biak%20Juningo%20Arbola%20Bat%20Euskal%20Etxeko%20muslariak_%20munduko%20mus%20txapeldun%20berriak

CUSCO, PERU. Hondarreko Diasporaren kronikan iragarri bezala, joan den astean egin zen Peruko Cuscon, Limako Euskal Etxea antolatzaile, “Euskal Gizataldeen arteko Munduko XIV. Mus Txapelketa”, eta ebiakoitzean jokatu azken partidaren ondotik Argentinako bikotea, Mariano Iribarne eta Edgardo Ratto jalgi ziren txapeldun, bigarren Mexikoko Isidro Mendiburu eta Juan Jose Echenique, eta hirugarren Australiako Irene Sanjurjo eta Xanti Izal. Giro ederrean pasatu zen, eta bertan eginiko bilkuran, delegazioko partaideek bozkatu zuten 2025eko Munduko Txapelketa Argentinako Macachinen eginen dela, La Pampako hiri huntako Euzko Alkartasuna euskal etxekoek galdeginik eta Argentinako ordezkariek hala proposaturik. Aipatu lehen hiru bikoteez gain, hola joan zen sailkapena: laugarren Nafarroa (Alberto Lizar eta Carlos Gómez), bosgarren Euskadi 1 (Cesar Rasines eta Aitor Tolosa), seigarren Euskadi 2 (Edorta Conde eta Guillermo Acebo), zazpigarren Frantzia (Alain Vergez eta Mattin Plattier), zortzigarren Estatu Batuak (Nick Vizcay eta Tony Espinal), bederatzigarren Peru 2 (Juan José Meneses eta Iván Huerga), hamargarren Peru 1 (Eugenio Lopez eta Victor Lopez), hamaikagarren Txile (Jorge Oyarzun eta Fermin Sarratea), hamabigarren Venezuela (Mariano Larrañaga eta Fernando Blanco), hamahirugarren Uruguai (Oscar Bignotti eta Leonel Perez) eta hamabigarren Kanada (Frank Altuna eta Teodoro Ruiz). Zorionak txapeldun, antolatzaile eta partzuer guzier!

NEW YORK. Heldu den igande huntan New Yorkeko Maratoia eginen dute Etxeorratzen Hirian. Urte guziz biltzen dira bertara euskal korrikalariak, Euskal Herrikoak eta baita Estatu Batuetako beste estatu batzuetarik ere. Hondarreko urteetan ohidura bilakatu denez, Euskadik hirian duen delegazioak harrera-ekitaldia antolatu du bezperan heiendako eta heien laguntzaileendako, opari emanik elastiko edo tixerta, diseinu berezi batekin egina urte bakotxean, “Euskadi-Basque Country” hitzekin, saio berean pintxo batzuk ere elgarrekin partekaturik.

BUENOS AIRES, ARGENTINA. Heldu den igandearekin segituz, azaroaren 3an, besta-elgarretaratze berezia eginen dute heien egoitzan urtebetetzea ospatzeko Buenos Airesko Nafar Etxekoek, 129 urte beterik. Gogoratu 1895ean sortu etxea dela Nafarroako Etxea edo Centro Navarro, eta urte berean sortua dela Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxe edo Centre Basque-Français, biak urte berekoak baina Iparraldeko EEa hilabete batzuk lehenagokoa, apirilekoa. Nafartarrek 12etarik goiti ospatuko dute igandean, “taberna” bat antolaturik, jateko eta edateko onarekin. Zorionak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3769. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak kaptatz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016