Herriz Herri - Biriatu (L) | 2024ko Azaroaren 07a
Herriz Herri - Biriatu (L) | 2024ko Azaroaren 07a
3770. zbk
Gure Hitza | 2024/11/07
Jean-Louis Harignordoquy
Ahapetik emankizunean Marie Agnés Gorostiague irratilariaren galderei ihardestean, Peio Iralour donazahartarrak laborari gazteei kontseilatzen die ez sobera diru mailegatzea, zeren etxaldeko mozkinak aski onak izanez baizik ez baitituzte maileguak itzultzen ahalko. Peiok zioen bezala, aitzinetik ezin baita segurtamenik ukan mozkinen heina beti aski gora egonen dela. Zor handiegiekin ez dira bakarrik etxalde eta lantegi zonbait. Aspalditik dakigu Frantziar Estatuaren zorra urtetik urtera goitituz doala, bainan eskuineko ala ezkerreko gobernuek berdin segitzen dutela zonbait gauzentzat dirua burrustan ixuriz, bereziki armada eta polizia indarrentzat. Aurtengo zentzugabekeria baizik ez dugu aipatuko. Noumeako hitzarmena hautsiz eta kanakiarren ikusmoldea gutietsiz, Macronek sua piztu baitu Kaledonia Berrian, nork daki zenbat miliun euro gosta den lurralde hartara hamahiru hil eta ehunka zauritu eragin dituzten indar armatuen igortzea? Eta joko olinpikoen karietara era...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016