Herriz Herri - Donaixti-Ibarre (NB) | 2024ko Azaroaren 07a
Dolu
Bi heriotze izan dira herrian elkarrenganik aski hurbil. Lehenik, Ibarre Gataraneko Jacques Juzan 88 urtetan, marinako militarra zen izana, ofizierra eta erretretaratzean honarat jin zen bizitzera.
Azkenik Beronika Ourthiagueren aldi izan da, hau bera aipatu zen astekari honetan 100 urteak bete zituenean. 101 urtetan utzi gaitu zinez emazte baliotsua izanik bere bizitza luzean.
Bi familiei adierazten diegu gure atxikimendua.