Azalekoa | 2024ko Azaroaren 07a

Herri Ekintza, Euskal Herritik mundura

A.E.

Taldeko gogoetaldia
Taldeko%20gogoetaldia

Frantzia mailan CMR (Chrétiens dans le Monde Rural) federakuntza bazela eta, Ipar Euskal Herriak bere antolamendua ukatea gogoetaturik, Herri Ekintza sortu zen. CMR-aren helburua baserrialdean bizikidetza, haurridetasuna eta elkartasuna sustatzea da, noizbehinkako topaketen bidez. Jendartea eraldatzen laguntzea du xedetzat. Herri Ekintzako Mikele Berhocoirigoin lehendakaria eta Léonie Aguergaray idazkariarekin bildu gira gehiago ikasteko.

Proiektuaren abiatzea

Aspalditik JAC-a (Jeunesse Agricole Catholique) izan zen, zeinetan gazteek laborantza inguruan gogoetatzen zuten. Denborarekin, elkarretaratzeko eta gogoetatzeko gogo hori agertu zen. JAC-an ibili zirenek MRJC-n (Mouvement Rural de Jeunesse Chrétienne) parte hartu zuten, CMR-era joan aitzin.

Ipar Euskal Herrian Herri Ekintza sortu zen 1967an, elkarte araudiak Baionako suprefeturan ezarriz.

JAC-an aipatzen den bezala, “ikusi, gogoetatu eta zer egin” lemaren inguruan gogoetak eta ekintzak eramanak dira. Jende horiek ezagutu eta ingurumenaz, elikaduraz, bizitzeko maneraz, gertakizunez,… hitz egin, gogoetatu eta zer egin daitekeen aipatzen da.

Frantzia mailan, CMR federakuntza bat bada, 70 elkarte biltzen dituenak. Herri Ekintza Ipar Euskal Herriko elkarte bakarra da, 3 talde biltzen dituenak Itsasun, Suhuskunen eta Donapaleun.

Herri Ekintzako 3 taldeek ber egin moldea dute: laikoak biltzen dira talde lanaren eraikitzeko, apez baten sustenguarekin.

Herri Ekintza

Orain arte Herri Ekintzako bulego lana Itsasuko taldeak egiten bazuen, lekukoa Suhuskuneri pasatua izan zaio aurten. Bulego berrian Gamarteko Mikele Berhocoirigoin da lehendakaria, Jutsiko Bernadette Oillarburu diruzaina eta Muskildiko Léonie Aguergaray idazkaria.

Mikele Berhocoirigoinek erran digu gaur egungo helburua Herri Ekintza idekitzea dela, kanpañan diren pertsona guzien artean lan eginez. Helburua jendea libro uztea da bere gogoetetan. Herri Ekintzan eramaten diren gogoetak Frantzia mailan bai eta mundu zabalean ere eramanak dira.

Herri Ekintzako bi kideek gaur egungo munduak pairatzen dituen arazoez hitz egin nahi ukan dute. Besteak beste, erran digute Sokorri Katolikoak biziki argiki agerrarazi duela egungo egunean Frantzian 2.000 haurrek karrikan lo egiten dutela, Frantzia munduko zazpigarren herri aberatsenen artean kokatzen delarik. Baserriari ala kanpañari so eginez, 8 biztanletarik bat pobrezian bizi da, zonalde peri-urbanoetan 13 pertsonetarik bat denean. Horrez gain, Mikele Berhocoirigoinek eta Léonie Aguergarayk zonbeit apezek haurreri egin sarraskien gaia ere aipatu nahi ukan dute. Horren parean, elizaren erantzuna antolakuntza dela erran digute. Elizako urratseri buruz, denborarekin bainan laster gauzak aldatu direla zioten, jendartearen bidez, eta zinodoaren segidan. Herri Ekintzak gai horiek denak aipatzen ditu, bere baitan galderak eta gogoetak sorrarazten baititu.

Elkarretaratzeen antolaketa

Herri Ekintzako 3 taldeak bi hilabetero biltzen dira, mahain inguru bat egiten dute, bakoitzak aipatu nahi dituen gorabeherei buruz solastatuz. Ondotik, aktualitatean den lema batez mintzatzen dira. Haurridetasuna eta elkar laguntza dira argibideak.

Beren fedea ekintzetan parte hartuz bizitzen dute, immigranteak, ekologia, klima aldaketa, jende xumeak, elbarrituak, xaharrak, haurrak, lurra, elikadura, jendea bere osotasunean,… jabetasunaren kontra arituz. Gai horiek taldean aipatzen dira, baina bakoitzak bere aldetik parte hartzen du besteak beste sindikatu mailan, sozial mailan, herrian, edota elizako urratsetan, parropian eta herritarren zerbitzurako.

Azken biltzar nagusietan, 3 taldeek landu dituzte gai bereziak. Adibidez 2023an “lurra, osasuna eta elikadura” gaia EHLG-ren filmaren inguruan landu dute. Aurtengo lema “Elizaren gogoeta sozial arloan eta horren aplikapena bakoitzaren eguneroko bizian” izan da.

Denak ongi etorriak

Herri Ekintzako bi kideek erran digute bilkuretara joateko auto partekatzeak antolatzen zirela. Bilkurak biziki idekiak direla eta edonork parte har dezakeela aipatua izan da. Interesatuak Herri Ekintzako kide edo beren parropiako apezarekin harremanetan sartzen ahal dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2024/11/07

Aberats handiak, kutsatzaile handienak

J.B.

Bernard Arnault
Bernard%20Arnault

Uholde handiak, idorte bortitzak, haize eta tenpesta azkarrak, berotze klimatikoaren ondorio latzak gero eta gehiago senditzen ditugularik, zerbait egin dezakegula nahi ginuke sinetsi. Nazioarteko gailurrak egiten dira bat bestearen ondotik, biodibertsitatearen defentsarako edo berotze klimatikoa hein batean atxikitzeko. Estatuek badute zer egin bainan gehienik kutsatzen duten aberatsen erantzukizun handia kontuan hartzekoa da.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/11/07

Batera plataforma berrabiatzen

Baterak antolatu zuen manifestazioa
Baterak%20antolatu%20zuen%20manifestazioa

Batera plataformaren abiatzea

Batera plataforma 2002an sortu zen lau aldarrikapenen inguruan: “Euskararen ko-ofizialtasuna”, “Euskal Departamendua”, “Euskal Herriko Laborantza Ganbara” eta “Ipar Euskal Herriko unibertsitate propioa”. Abiatze ekitaldi ofiziala Merkatal eta Industria Ganbaran egin zen, 110 elkartek ofizialki sustengua ekarri zioten.

Herritarrek osatu plataformak anitz mobilizazio eta kanpaina eraman ditu. 2005ean Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortua izan da. Ipar Euskal Herriak bere instituzio propioa ukan zezan 2010eko eskualdeko hauteskundeez baliatuz, 124 Herriko Etxe aitzinetan erreferenduma antolatu zen, Euskal Elkargo baten alde herritarrek beren iritzia eman zezaten, 27.072 hautesle alde agertu ziren, 6.625 kontra eta 946 xuri.

Frantses estatuaren lurralde erreformaren bidetik, 2017ko urtarrilean Euskal Elkargoa sortu zen, Ipar Euskal Herriko 158 herrik osatua. Baterak instituzio antolaketari buruz gogoeta...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/11/07

Elkarte irratiak lanjerean

Gilles Chourry (Radio Mendililia), Jojo Bidart (Euskal Irratiko presidentea), Titto Betbeder (SNLR sindikatuko delegatua) eta Olatz Idoate (Gure Irratia). Gibelean, bertze tokiko irratien ordezkariak.
Gilles%20Chourry%20(Radio%20Mendililia)_%20Jojo%20Bidart%20(Euskal%20Irratiko%20presidentea)_%20Titto%20Betbeder%20(SNLR%20sindikatuko%20delegatua)%20eta%20Olatz%20Idoate%20(Gure%20Irratia).%20Gibelean_%20bertze%20tokiko%20irratien%20ordezkariak.

Urriaren 25ean, Ipar Euskal Herriko Radio Bonne Humeur, Radio Mendililia, Lapurdi Irratia, Radio Star, Radio Mediabask, Euskal Irratiko (Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza, Gure Irratia eta Antxeta Irratia) ordezkariek prentsaurrekoa eman dute. FSER-en (Fond de Soutien à l’Expression Radiophonique) diru-laguntzaren murrizketa frantses gobernamenduak aipatu duenean iharduki nahi ukan dute.

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2024/11/07

Xalbadorren jainkoa!

M.Itzaina

Liburu bat “Xalbador, beldur erlijiotik maitasun sinesmenera” titulupean argitaratu du Sebastian Gartzia Trujillo, euskaltzain urgazleak. Xalbador nola pasatu den Jainkoaren beldurretik harenamodiora, haren lagun izaitera, hori du ikertzen liburuaren egileak. Zeren ondorioz? Kontzilioa, Bascans Urepeleko erretoraren predikuak, berak bere familian ukan nahigabeak edo pairatu behar ukan zituen istripuak. Ahantzi gabe izpirituak aitzinatu eskukaldi isila! Horiek denak autoreak aztertzen ditu, lan ederra, guziz aberatsa eskainiz irakurleari. Bide beretik ibili zen nere aitatxi haurra nintzelarik. “Guti aski baita infernurat joaiteko!” zaukun errepikatzen, bainan heriotzeko orena jin zitzaiolarik bertze solasik zeresan: “Prest niz, kontent niz (hiltzeaz) Jainkoa eta Andre dena Maria ikusiko ditut!”. Holako heriotze bat opa diet deneri!”

Ez da Xalbador, bat-bateko argi batek jorik bihotz berritu, Jondoni Paulo, Paul Claudel frantses idazlea edo guri hurbilago Joxan Art...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2024/11/07

Montanako Gorte Goreneko juje euskalduna

Joseba Etxarri

64 urteko Katherine Bidegaray hautagai izan da asteartean Montanako Gorte Gorenerako. Bozka ez-alderdikoia bada ere, demokratek eta errepublikano batzuek bere alde egin dute64 urteko Katherine Bidegaray hautagai izan da asteartean Montanako Gorte Gorenerako. Bozka ez-alderdikoia bada ere, demokratek eta errepublikano batzuek bere alde egin dute
64%20urteko%20Katherine%20Bidegaray%20hautagai%20izan%20da%20asteartean%20Montanako%20Gorte%20Gorenerako.%20Bozka%20ez-alderdikoia%20bada%20ere_%20demokratek%20eta%20errepublikano%20batzuek%20bere%20alde%20egin%20dute64%20urteko%20Katherine%20Bidegaray%20hautagai%20izan%20da%20asteartean%20Montanako%20Gorte%20Gorenerako.%20Bozka%20ez-alderdikoia%20bada%20ere_%20demokratek%20eta%20errepublikano%20batzuek%20bere%20alde%20egin%20dute

Aste huntan Estatu Batuetan bozkak izanak direla jendeak oro badaki. Haatik, lerro hauek idazten ari girelarik asteartea da eta hauteskundeak ez dira oraino bururatu. Zu lerro hauek irakurtzen ari zirelarik, irakurle, jakinen duzu hain segur zer gertatu den, eta nola diren gauzak, ustez: Harris ala Trump, ala Trump atera ez balitz kalapita. Baina lehendakaria hautatzearekin batera, beste hainbat bozka egin ziren astearte berean AEBn, beste hamaika gairi buruz ere deliberatzeko. Adibidez, 33 estatutan Estatuko Gorte Goreneko bozkak ere egin ziren, epaileak ere bozka bidez hautatzen baitira Estatu Batuetan. Montanako estatuan, konparazio, Gorte Goreneko bi juje behar ziren hautatu, eta hautagaietako bat, Katherine Bidegaray, euskalduna da, ez bakarrik jatorriz, mintzairaz ere. Euskal Herrira bisitatzera eta ezteietara-eta jin izan dena, familia bildu eta lotua baitira itsasoz bi aldetariko Bidegaray Ithurbidetarrak.

Sidney Montanan sortua, aita Bettan “Bert” Bidegaray mendib...

Irakurri segida

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2024/11/07

Ahots hariak

Ahots%20hariak

Azaroaren 8an ostiralez (19:00), Inge Arin Larrañagak “Ahots hariak” bere dokumentala emanen du Biltokin. Huna sinopsia: “Dokumental labur hori, 1960-1978 urte bitartean kokatzen da. Frankismoak agintzen zuen garai horietan, Euskal Herrian kultuak sekulako garrantzia ukan zuen. Hain zuzen ere, modu tradizionalak bazterrean utzi gabe, euskal artistek teknika berriak praktikan eman zituzten: hor sortu ziren Gaur taldea edota Ez Dok Hamairu kantarien elkarlana. Dokumental labur honek, frankismo garaian euskal kantariek ukan zuten errola du ardatz. Hau da, euskal kantagintzari ekarritako ekarpen, baina baita ere, frankismo garaian euskaraz kantatzeak zituen ondorioak kontatzen dira. Egun, bizirik dirauten garai hartako kantariek kontaturiko anekdotaz josia”.

Urririk izanen da. Erreserbatzeko, Herriko Etxea deitu behar da: 05-59-54-68-30.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2024/11/07

Hitzaldia - Ikusgarria - Film

“Babes” ikusgarria
a€œBabesa€%20ikusgarria

Hitzaldia

Azaroaren 13an asteazkenarekin (16:30), “Miarritze eta miarriztarrak Bigarren Mundu Gerlan” gaiaren inguruko hitzaldia iraganen da, Jacques Soteras historia eta geografia irakasle ohiaren eskutik. Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonneelkarteak antolaturik, 5 euro kostako da elkarteko kide ez direnentzat. Hitzaldia frantsesez izanen da. Hitzordua Peña Taurine Côte Basque-n emana da.

Ikusgarria

Azaroaren 13an (10:30) Hiri Barneko MVCan, Txalap.Arteuskal konpainia eremu berri batzuetan ausartzen da, biziaren bidaia abiatzen duten guziei zuzendu “Babes” ikusgarriarekin.Kristof Hiriart-en zuzendaritza eta idazketa pean,Oreka TX-ko txalapartari trebeakThierry Biscary, kantari eta perkusio-jolefamatuarekin elkartzen dira, ikusgarri delikatua sortzeko, non soinuak eta materialak estimulu bilakatzen diren haurren eta haien burasoen harridurarako. Sartzeak 6 eta 12 euroren artean kostako du.

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2024/11/07

Jaurès hil dute! (4/4)

Gilen Bacho

Jean Jaurèsen hilketa, Croissant-eko ostatuan, 1914ko uztailaren 31n
Jean%20JaurAsen%20hilketa_%20Croissant-eko%20ostatuan_%201914ko%20uztailaren%2031n

Austriaren gerla deklarazioaren ondotik, Jaurès, uztailaren 29an, Bruselan zen, urgentzian sozialisten nazioarteko bulegoa belgikar hiri nagusian antolatua izan baitzen.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/11/07

Kukumarro

Xarles Videgain

Gorri

Gorri kolorea edo margoa aipatzen delarik, frankotan koloreaz gain beste zerbait adierazi nahi dugu. Mintzaira bakoitzak bere manera badu koloreen deitzeko eta koloreen arteko diferentzien berri emaiteko. Eman dezagun euskaraz xuri eta beltz koloreak badirela (koloreak balin badira bederen) eta besteak, gorri, urdin eta hori dira, eta agian berde. Beste izenak gero sartu dira hala nola marroina, liranja, grisa, eta abar.

Erran bezala lehenik kolore aski bortitza da gorria: ezpain gorria, odol gorria, xardina begi gorria. Norbait bilogorri delarik izan daiteke bilo argia duena edo bereziki gorrasta. Luzaz izan da halako mesfidantza gorri horren kontra. Bizar gorri ez fida horri, zioten aski gogorki.

Gorri hitza ere baliatzen da norbait mundutik etorri den bezala dagoelarik, hots biluzgorri. Beste behin erraten genuen bezala, larrugorri erraiten da. Jendea beltza balin bada ere nik uste buluzgorri eta narrugorri e...

Irakurri segida

Herriz Herri - Biarritz (L) | 2024/11/07

Lurrama

Lurrama

Lurrama azaroaren 8, 9 eta 10ean iraganen da Iratiko erakustazokan. Aurtengo gaia “Laborantza herrikoiaz bizi eta elikatu” da. Korsika izanen da gomitatua den eskualdea. Ohorezko gomita Karine Jacquemart izanen da, Foodwatch France-ko zuzendari nagusia. Usaiako ekimenak antolatuak izanen dira, agro-oihangintzaren inguruko animazioa izanen da aurtengo berezitasunetako bat. Programa www.lurrama.org webgunean atzeman daiteke.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/11/07

Haziak mintzo

San Josepe, Sara
San%20Josepe_%20Sara

Larrungo trein ttikiaren 100 urteak

Urriaren 1ean asteartez, gu, Sarako San Josepe eskolako haurrok Larrunerat joan gira treinaren 100 urteak ospatzerat.

Geltokian erakusketa bat ikusi dugu. 1912an burdinbidea eraikitzen hasi ziren bainan lehen munduko gerlak lanak 5 urtez gelditu zituen. Beraz 1924an bakarrik obrak bukatu zituzten. Hala ere aitzin, XIX. mende erdian, Eugenia de Montijo Enperatriza mendi kaskorat hupatu zen, ez treinez gu bezala bainan... asto bizkarrez! Hori aktoreek kondatu eta mimatu daukute.

Eta bai, "Jour de Fête" taldekoek ikusgarria treinaren igoera denboran eskaini daukute. Hiru Iturrietan treina gelditu dute sorginen Akelarrea egiteko. Egia erran, pixka bat beldurgarria izan da!

Arratsalde goxo goxoa pasa dugu Larrungo bazter ederretan pottoken artean!

Eta… ahantzi gabe: zorionak zuri tren ttiki!

Irakurri segida

Orotarik | 2024/11/07

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik

Hirugarrenak "coulisses du bâtiment" ekimenean!

Urriaren 11n ostiral goizez, PLK kolegioko 3. guziek, FFBTP*k antolatutako "Les coulisses du bâtiment" ekimenean parte hartu dute, Angeluko El Hogar igerilekuaren eraikuntza berria bisitatzera joanez.

Lantokiaren bisita teknikoaz gain, eraikuntzari lotuak diren lanbide ezberdinetako tailerretan parte hartu dute ikasleek. Hor lanbide edo formakuntza ezberdinei buruzko informazioak eta enplegatu batzuen lekukotasunak bildu dituzte, baita aktibitate praktikoak egin ere.

Bisita ederki iragan zen eta antolatzaileek PLK-ko ikasleen jarrera ona txalokatu dute.

*FFBTP = Fédération Française du Bâtiment et des Travaux Publics

Irakurri segida

Herriz Herri - Biriatu (L) | 2024/11/07

Kontzertuak

Kode taldea
Kode%20taldea

Biriatuko besten karietara, azaroaren 9an larunbat arratsean, herriko plazan Kode, RTZ, Bad Sound eta DJ Brooklyn taldeen kontzertuak iraganen dira. Euskarazko eta ingelesezko kantuak izanen dira.

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024/11/07

Ikusgarria

“Mamuka” dantza ikusgarria
a€œMamukaa€%20dantza%20ikusgarria

Azaroaren 16an (16:00), Elirale konpainiaren “Mamuka” deitu dantza ikusgarria ikusteko aukera izanen da Guy Poulou erabilera anitzeko gelan. Bere sorkuntza berrian,Pantxika Telleriaoihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da. Bere biztanleak senari jarraitzen diote, lurraren kolore, usain eta urtaro-aldaketa nekaezinen ondorioei esker. Batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki- gorputza, dantzari bikoteak ekibokoa, irrealtasuna taularatzen du,Vivaldiren Lau urtaroekin loturik. Zentzumenak desbideratu egiten dira, natura beste ikuspegi batetik hautemateko. 3 urtetik gorakoei zuzendua da.

Irakurri segida

Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2024/11/07

Diabetesa eguna

Azaroaren 24an lehen aldikoz iraganen da lehen motako diabetesaren edizioa, antolatzaileak “Aide aux Jeunes Diabétiques” eta Goxoki elkarteak dira. Bi oinezko ibilaldi proposatuak dira, 15 kilometrokoa (8:00) eta 6 kilometrokoa (9:30), 5 euro eman beharko dira. Ondotik otordua izanen da, Folkablox eta Ezpeletako Herrian Kantuz taldeek animaturik. Izena eman behar da 06-49-89-31-10 deituz. Arratsaldean haurrentzat animazioak izanen dira, kantaldia Haurrock taldearekin (15:30) eta makillatze, zurezko jokoak eta puzgarriak.

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024/11/07

Olerkia - Erakusketa - Haritz Barne

Haritz Barneko tindua
Haritz%20Barneko%20tindua

Olerkia

Huna Emazteek Diote elkartearen desegitearen karietara, Txomin Hegik idatzi olerkia:

Emazteek Diote elkartearen omenez

Emazteen faborez nahi nuke kantatu

Bertso bat edo beste hemen plazaratu

Ene harrokeria aurretik barkatu

Hitza ez nuke nahi monopolizatu

Zuen elea aldiz hotsez sustengatu.

Emaztea askotan gizonen menpeko

Burua buluzirik azoten meneko

Kanpoan eta etxean lanean aritzeko

Egunaz eta gauaz preso egoteko

Ukaldien azpian lurrean hiltzeko.

Emazteek Diote elkarte suharra

Berrogei urtez pasa artatuz sugarra

Elkartasuna eta zuzen den oldarra

Eihartzetik mundura hedatuz indarra

Me Too baino lehen joz ozen deiadarra.

Nahiz gaur hesten ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024/11/07

Ganer hustea - Mus txapelketa - Sehaska hustea

Ganer%20hustea%20-%20Mus%20txapelketa%20-%20Sehaska%20hustea

Ganer hustea

"Les Vieux Machins" elkarteak antolatzen du ganer edo selauru huste hau azaroaren 10ean igandez, Atharri ezkerparetan.

Mus txapelketa

Arrokagarai ikastolak mus txapelketa antolatzen du azaroaren 17an Sanoki gelan.

Izen emaiteak 13:30tan. 20€ ekipaka. Lehiaketa hasiko da 14:30etan.

Sari nagusiak: 300€ irabazleentzat eta 150€ finalentzat. Beste sari anitz bestalde.

Jateko eta edateko izanen da tokian berean.

Sehaska hustea

San Josep eskolak eta Ikasleen Buraso Elkarteak sehaska hustea antolatzen dute azaroaren 17an igandez (9:00-17:00), Atharri ezkerparetan.

Aurkitzen ahalko dira hor haur eta nini jantziak, haurtzaintza muntadurak, jostailuak...

Talo edariak izanen dira tokian berean.

Argibideak eta erreserbak: 07-82-98-56-64 edo apel@sanjose...

Irakurri segida

Herriz Herri - Makea (L) | 2024/11/07

Joko Berri

Joko%20Berri

Urtero bezala, pilotazaleak joko berri lehiaketaren segitzera gomitatuak dira azaroan. Aurtengo lehiaketa azaroaren 8 eta 11n iraganen da.

Azaroaren 8an (18:00), Inchauspe/Larralde - Ziarrusta/Harroçareneren kontra ariko dira eta bigarren finalerdian Maiz/Ugarte - Barreneche/Guichandut-en kontra lehiatuko dira.

Azaroaren 11n (11:00) finala iraganen da.

Dena giro ezin hobean iragan dadin, jateko eta edatekoa segurtatuak izanen dira.

Irakurri segida

Herriz Herri - Lekorne (L) | 2024/11/07

Kantatzeko gomita

Kantatzeko%20gomita

Uda huntan herrian iragan den kabalkadak kantuz aritzeko jendea motibatu du. Euskal kantuen bai eta ere munduko kantuak ezagutzeko eta lantzeko gogoa izanez, proposatua da hamabostetik ostiraletan biltzea (20:30-22:00). Gomita zabaldua da ostiral huntan, azaroaren 8an Hodi Aldean biltzea proiektuaren aipatzeko eta lehen kantuen lantzeko. Xehetasunentzat: 06-85-75-54-35.

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024/11/07

Tanka gelaren hitzorduak

Tanka%20gelaren%20hitzorduak

Azaroaren 12an (20:00), Kukai dantza konpainiak “Oskara” dantza eta musika ikusgarria eskainiko du. Euskal dantza tradizional eta koreografia garaikidearen artean, “Oskarak” zeremonia sakon baten edertasuna zabalduko du, intentsitate mistikoko kantuek eramanik.

Orotara oren bat iraunen du. Sartzeak 10 eta 26 euroren artean kostako du. Tokia erreserbatzeko: scenenationale.notre-billetterie.fr.

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2024/11/07

Inharrian, San Mattin Eguna - San Martineko zeremonia - Kitch ou Double antzerkia larunbatean - Bortizkeria numerikoak - Lizeoko ikasleen argazki erakusketa - Klaseko bazkaria - Filma - Irakurketa

Lulu irakurtze lanetan
Lulu%20irakurtze%20lanetan

Inharrian, San Mattin Eguna

Urtero, azaroaren 11n Arbaso elkarteak antolatzen duen ekitaldiak, bere lekua Ibarrungo Inharrian ongi hartua du. Besta eguna nahi luke, 25 artisauek beren artelanak aurkezten dituzte baita zonbait ekoizle eta animazio ugarik beteko dituzte xoko guziak. (11:00), J.Baptiste Borthaire edo hobeki erranda "Baba" ezagunak, bera ere itsua izanik, aipatuko du nola abiatu zen Cecifoot elkartea, hunen buru izan baita. Geroztik Olinpiar Jokoetan izigarriko arrakasta ukan dute futbolariek. Solasaldietarik lekura, jateko eta edateko proposatuak izanen zauzkigu, bereziki Marieren "Thai" platerak baita pintxo eta matahamiak. (14:30) Breakdance erakusketa. (15:30) Elasturi edo eleko dohain lehiaketa, deneri zabaldua frantsesez edo euskaraz, ez lotsa. Izen emaitea eta xehetasunak: arbaso@orange.fr edo deitu: 06-81-69-20-46.

San Ma...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024/11/07

Hiruak Dantzan

Hiruak%20Dantzan

Mugerre, Hiriburu eta Milafrangako Herriko Etxeen eta hainbat partaideren laguntzarekin, Leinuak "Hiruak Dantzan" abiaraziko du. 7 euskal dantzaldi, 7 dantza tailer, dantzaldi tradizionala eta ikusgarria programan dira "Hiruak Dantzan"-eko lehen denboraldi horrentzat. Aurtengo azaro eta 2025eko ekain artean, "Hiruak Dantzan"-ek Hego Euskal Herriko formakuntza musikalei lekua utziko die dantzaldiak anima ditzaten.

Lehen hitzordua azaroaren 10ean emana da, goizean (10:00) dantza tailerrarekin eta ondotik (11:00), euskal dantzaldia Xirolarru taldearekin.

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2024/11/07

Ohoreak - San Martin - Tripotxak - Kukusu merkatua - Pilota - Errugbia

Erretreta partiada
Erretreta%20partiada

Ohoreak

Urriaren 25ean ilunabarrean Lur Berri gelan, Beñat Zunda sukaldaria eta Therese Guijarot Argi Bidekoa, erretreta partiadako ohoreak zituzten. Battitt Laborde Lavignette auzapezak deneri ongi etorria egin eta, Beñat eskertu du 12 urtez herriko kantinean sukaldari gisa egin duen lanarentzat bai eta ere etxean bere familiaren ondoan. Thereseri eskerrak ere eman dizkio 35 urtez Argi Bidean egin duen lanarentzat. Jean-Michel Garat eta Daniel Laplacette lehengo Argi Bideko lehendakariek, Thereseri ohore handiak egin dizkiote, manifestazione anitz antolatu eta denak bururaino ereman baititu (idazleen biltzarra, kontrabandisten lasterka, Ihauteriak, ezkilalorearen bisita, ahantzi gabe hiru eskoletako haurren margo txapelketa eta bertze…). Auzapezak Beñati eta kontseiluko Pierre Higoyen eta Thereseri opariak eman dizkie, bai eta ere Argi Bideko lehendakariek bi lurrezko eltze handi. Kontseiluko oraiko eta lehengoko lagun guziak hor ziren desiratzeko erretr...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2024/11/07

Joritz Larrazaren mintzaldia - Alkartasuna saria Filipe Aramendiri - Errigora 2024 jadanik abian da - Tripotx jatea ostiralean - Lehen Gerla Handia eta kolonizazioa - Pilota

Joritz Larraza historialari urruñarra
Joritz%20Larraza%20historialari%20urruAarra

Joritz Larrazaren mintzaldia

Biltzarre nazio elkarteak mintzaldi ziklo aberatsa antolatu du azaro eta abendurako Euskal Herriko zazpi herrialdetan, gure oroit lekuak denon gogora ekarri nahian. Joritz Larraza urruñar historialari ezaguna hautatua izan da azaroaren 10ean igandearekin, Sarako lezetan mintzaldia eman dezan. Jorratuko dituen gaiak: Euskal Herriko aitzin-historia, 1609ko sorgin auziak, 1794an frantses iraultzaileek agindu zuten euskaldunen deportazio bortitz eta odoltsua, bi gerla handiak, karlistadak, Santa Krutz apez gerrillaria, 1936an Hegoalde osoa odoldu zuen matxinada faxista, sinesmen zaharrak, euskal mitologia, bertako abereak eta landareak, saguzarrak, mamutxak, atzoko eta gaurko ingurumena, geologia kontuak… eta abar. Elkargunea: Sarako lezeetan, sartzean. Tenorea: 13:30. Azalpenak euskaraz izanen diren arren, frantsesezko eta espainolezko laburpenak ere izanen dira. Prezioa: 6,5 euro helduentzat eta 5 euro 13 urte baino guttiagoko hau...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024/11/07

Kontseilu biltzarra - Obrak bidetan - Pilota - Kontzertu

Kontseilu biltzarra

Joan den ortzegunean iragan da Lapurdi gelan 26 hautetsirekin, azken hiruek poderea emanik lagun bati. Aho batez onartuak izan dira mintzagai guziak. Huna zoin ziren:

- Hiribehere karrikaren berrantolaketarako lur zati baten erostea Vanderchmitt jaunari euro sinbolikoan.

- Arruntzan, Musugorrikoborda gunean lur eremu baten saltzea. Hiru promotore ziren lehian. Egin dituen proposamenen ondotik, COL erakundea hautatua izan da 24 bizitegiren eraikuntzarako (4.407.522 eurotan), hamabi bizitegi sozial izanen direla alokatzeko eta beste hamabiak sarbide sozial bezala.

- Guadalupea gunean lur eremu baten saltzea Alain Toffolo enpresari lan gela batzuen eraikuntzarako (140.000 euro).

- SPL, Euskal Gizarte publikoaren antolaketan akziodun hitzarmenaren eta araudien aldaketak. Helburua gizartearen kapitala emendatzea, akziodun berrien sarraraztea, adibidez Baigorri, Beskoitze, Makea herriak, Bil Ta Garbi sindikatua eta Euskal ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiziritze-Gamue-Zohazti (NB) | 2024/11/07

Aiziritzeko kantaldia

Badu orain hogei bat urte, Beñat Laxagueren inguruan osatua den taldeak, larrazkeneko kantaldia antolatzen duela Aiziritzen. Aurtengoa herriko besten kari, azaroaren 17an igandez (15:30) iraganen da. Hiru talde famatu entzuten ahalko dira.

Lehen taldea Pil Pil. Talde honen hastapenean Gabadiko Bordagarai familia dugu. Aita eta Michel Thicoipe bidean galdurik, hona nortzuk atzematen ditugun gaur: Bernadette eta Jojo Bordagarai, Battit Castillon, Isabelle Jaury, Dominica Barreix eta Txomin Barreix.

Bigarren taldea Hiruri dugu, Miren Tristanten inguruan garatua. Hemen aurkitzen ditugu: Miren, Amaia Hirigarai, Sébastien Goutenègre eta Antton Araspin.

Hirugarren taldea, Xalbador eta Ihidoi bikote famatua, Laurent Ascarrain musikariak lagundurik. Larrazken honetan argitaratua dute beren hirugarren CDa, "Azken Erregina" deitua. Segur, hortarik jasta emanen digutela eta eskuratzeko parada ere.

Talde hauek jada, behin baino gehiagotan hemen kantatu dute eta ongi pr...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024/11/07

Herri erdia 1992an

Elizako bidea 1992 urtean (Iruitenetik hartu argazkia)
Elizako%20bidea%201992%20urtean%20(Iruitenetik%20hartu%20argazkia)

Aiherran obra handiak egin ziren burgadan edo herri erdian 1992. urtean, hots duela 32 urte. Apezetxea eta Iruitenia arteko bidea hertsia izanez, eta plaza berria egin beharrez, Apezetxea, haren gibeleko ezkerpareta eta Berrabeteko edo Mariñeldeko aterbe handia aurtiki zituzten.

Obra handiak egin ondoan, herri barnearen itxura arrunt aldatu zen. Lehengo Aiherra ezagutu ez dutenentzat, huna obrak hasi baino lehenago hartu argazkiak.

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024/11/07

Gaztaina jate - Xerto formakuntza

Gaztaina jate

Joan den astean jadanik aipatu bezala, azaroaren9an, larunbat huntan berean, iraganen da Otxaldetarrak elkarteak antolatzen duen gaztaina jatea (19:00etatik goiti). Herritar guziak gonbidatuak gira. Erramun Inçaurgarat gurekin ukanen dugu kantuak musikaz laguntzeko. 5 euroko parte hartzea galdegina da. Ongi etorri deneri.

Xerto formakuntza

Gaztaina elkarteak formakuntza bat antolatzen du azaroaren 30ean larunbat goizez (9:00-12:00)gaztainondoen xertatzen ikasteko Gabriel Durruty-rekin. Sahats abarren gainean trebatzeko parada ukanen dute parte hartzaileek. Bidarrain iraganen da formakuntza. Toki xuxena berantago konfirmatua izanen da. Parte hartu nahi duenak aski du associationgaztaina@gmail.com helbidera mail bat igortzea, bere izena, deitura, e-maila eta telefono zenbakia emanez.

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024/11/07

Pilota

Pilota

Larrazkeneko loreak trinketean

Eta bai, uste dut izenburu egokia dugula aurtengo ez "Suedako Neskatxa" antzerki obrarekin bakarrik baizik eta Irisarri aldeko palantxako neskatxen balentriekin pilota hutsean. Final-laurdenetako 7 pare baginituen eta finalerdietan 4 taldek dute parte hartuko Iparraldeko Pilota Batzordeko txapelketan. Huna beraz finalerdietako partidak: xitoetan: Teixa Duhalde-June Pareau/Goizeko Izarra. Ttarroetan: Elaia Bidart-Lore Acheritogaray/Denek Bat. Gaztetxoak: Saioa Bidart-Maitena Urruty Aguer/Airetik. Gaztetan: Kleina Oxandabaratz-Graxiana Errecart/Kapito Harri. Zinez sasoin ederra daramate denek, ahantzi gabe horien trebatzaile zintzoak!

Esku huska

Hemen ere partidak aitzina doatzi, multxoko bigarren partean segitzen dute 2. mailako Julien Etchegaray-Paolo Bidart-ek eta 4. mailako Mikael eta Battit Poutçou-Hourcadek. Artekoetan ere Eneko Etchevers-Xan Bidart-ek beren xapelgoa abiatu dute. Bestalde ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Lasa (NB) | 2024/11/07

Adinekoen bazkaria

Usaia xahar eta onak atxikiz, aurten ere bildu dira urriaren 27an Herriko Etxeak gomitaturik, 60 urtetik goiti dituzten herritar gizon eta emazteak. 55 bat lagun ziren guti gorabehera. Ez dute urrun joaiterik izan, herrian baitugu xantza orok ezagutzen duten Etxoinia ostatuaren ukaiteko. Denak pozik ziren, bazkari ona eginik, gostura, mus partida batzu jokaturik, deskantsuan elgarrekin solasean, arratsalde goxoa pasaturik, zer galdegin gehiago?

Denen partetik eskerrak herriko hautetsieri eta antolatzaileeri, eskaini duten opariarentzat eta horren bidez erakusten daukuten atxikimenduarentzat.

Usaia ona atxik, eta heldu den urte artio!

Irakurri segida

Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2024/11/07

Eñaut Etxamendi Menta liburu saltegian

Eñaut Etxamendi
EAaut%20Etxamendi

Aldude, Baigorri, Ortzaizeko irakurle taldeak gomitaturik eta EKE-ren partaidetzarekin, azaroaren 14an (19:00) Menta liburu saltegian Eñaut Etxamendi etorriko da "Gilentegiko Gilen" bere eleberriaz aritzeko. 1987an argitaratua izan zen liburu hunek Irun Hiriko Kutxa literatur saria irabazi zuen.

Huna zer zion Eñaut Etxamendik 1987an Herriz Herri aldizkariari eman zion elkarrizketan: "Gaia da laboraria. Mutil zahartua, segidarik gabe, laborari bazterkindua eta ingurutik beste batzu so noiz leherrinen duen, berelurren biltzeko. Kordoka hori da. Eta hor ikusten dira xuri beltxak."

Transmisionearen gai minbera hunek ez du ondikotz gaurkotasunik batere galdu 40 urteren buruan. Segur ere bertze gai frango jorratuko dituela Eñautek, bere esperientzia eta jakitate joriaz gure aberasteko euskara ezin ederragoan.

Elkarrizketa deneri idekia da eta ondotik izanen da jateko eta edateko kalakan segituz.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024/11/07

Muga gainetik - Olerki bat

Baigorriar eta tafallarrak askarian
Baigorriar%20eta%20tafallarrak%20askarian

Muga gainetik

Baigorri eta Tafallaren arteko senidetze edo elgarretaratze egunak ederki joan dira gure herrian. Ibiakoitzean, iguzkia eta Gaitistaneko orkestraren soinu loriagarriak lagun, giro alai eta beroa gozatu da goizetik arratsera. Merkatua, indar jokoak, aperitifa animatua, jauziak, gero bazkari hauta Baigorriko sukaldari hoberenek prestatua, arratsez kontzertuak, gure bi herrien arteko hurbiltasun eta anaitasuna baieztatu dira aldi bat gehiago.

Olerki bat, Omiasaindu

Ubeldu eta belardiak,

Ilundu ditela mendiak,

Ezkilak dangatzen dituenean gauerdiak,

Gogoratzen zauzkit suntsituen irudiak.

Huntza ilunpetik uhuka,

Zurzuri luzeen kulunka,

Burdinezko ate erdoilduaren kurrinka,

Harrixketan gaindi nere urratsaren kraska,

Izarren dirdira xuhaila,

Ilargi zu...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donaixti-Ibarre (NB) | 2024/11/07

Dolu

Bi heriotze izan dira herrian elkarrenganik aski hurbil. Lehenik, Ibarre Gataraneko Jacques Juzan 88 urtetan, marinako militarra zen izana, ofizierra eta erretretaratzean honarat jin zen bizitzera.

Azkenik Beronika Ourthiagueren aldi izan da, hau bera aipatu zen astekari honetan 100 urteak bete zituenean. 101 urtetan utzi gaitu zinez emazte baliotsua izanik bere bizitza luzean.

Bi familiei adierazten diegu gure atxikimendua.


Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024/11/07

Aritz Ibarra Donapaleuko mediatekan - "Bereterretx" Pier Paul Berzaitzen ikusgarria - Ondoko hitzordu zenbait Amikuzen

Aritz Ibarra
Aritz%20Ibarra

Aritz Ibarra Donapaleuko mediatekan

Zabalik elkarteak gomitaturik, Aritz Ibarra Gasteizko marrazkilaria, Amikuzerat heldu zauku asteburu honetan "Aldaxka pozoituak" komiki berriaren aurkezpena egitera.

"2014ko azaroaren 11 da, Lehen Mundu Gerraren armistizioaren urteurrena. Urtero bezala, Urruñan gerla hau oroitarazten duen monumentuaren pean bildu dira zenbait herritar. Frontean hil ziren soldadu haien patriotismoa eta balentriak goraipatu dituzte bertan. Gauean baina, iluntasunak kaleak estali dituenean, oroitarriko pertsonaiek bizia hartu eta gertatutakoaz mintzatzen hasiko dira, orain arte itzaletan izan diren bizipenak argitara ateratuz. Murgil zaitez Frantziaren menpeko euskal lurraldeak bete-betean kolpatu zituen eta belaunaldi oso bat xehatu zuen gertaera ikaragarri honetara."

Aritz Ibarrak, joan den urtean Urruñan egin zuen egonaldia Udalbi...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urepele (NB) | 2024/11/07

Heriotze

Ameriketan, Dominique Antchagno zendu da. Pokoinean sortua, 6 haurridetako familia batean, 19 urtetan Ameriketarat joan zen. Beste anitz bezala, lehenik artzain eta behi deizten arizan ondoan, bere negozioa muntatu zuen hazkuntzako merkatarigoan. Bere bizia Kalifornian iragan zuen bere familiarekin: 2 alabaren aita zen eta 6 haur ttipiren aitatxi. 88 urtetan zendu da. Ondoko egunetan, meza emana izanen da Dominique zenarentzat, Urepelen bere sorterriko elizan. Doluminak familiari.

Irakurri segida

Herriz Herri - Maule-Lextarre (Z) | 2024/11/07

Atzoko pastoralak egüngo kantoreak

Atzoko%20pastoralak%20egAngo%20kantoreak

Kantatzea maite düen 20 pertsona txerkatzen dütügü, azken 50 urteetako pastoral kantore zonbait lantzeko, 10 hilabetez. Claudine Arhancet kantore eramailearekin, errepikak azaroren 13tik goiti hasiko dira, asteazken bat bien gain. Lehen emanaldia 2025eko ürrietan Berritzarren bestan emanen da. Izen emaitea azaroaren 8a aitzin, 07-52-03-65-16 edo bberritza@gmail.com.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016