Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024ko Azaroaren 28a
Euskararen Urtaroa - Mutxikoak
Euskararen Urtaroa
Azaroaren 22tik abenduaren 3ra, Euskal Elkargoak berrogeita hamar bat herri, elkarte eta eragilerekin batera, ehun bat ekitaldi proposatzen ditu lurralde osoan: ikuskizunak, zinema edo musika tailerrak, kirol saioak, hitzaldiak, euskara kurtsoak, pista jokoak, escape game… Egitarau aberatsa, adin eta gustu guziendako egokia. Euskaraz bizitzeko arnas guneen egonkortzeko hainbeste aukera! Mintza eta goza! Aurten ere bai, Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak ekitaldi honetan parte hartzen du egitarau aberatsa zein anitza proposatuz. Huna etortzekoak diren ekitaldiak: Mintzodromoa azaroaren 28an (19:00) Peyuco Duhart Kultur zentroa. Abenduaren 3an (14:00), Euskal Kafea eta Euskal Xokoa mediatekan, lagun arteko momentua euskaraz mintzatzeko, maila edozein izanda, eta mediatekan eskuragarri diren euskarazko obrak deskubritzeko (prentsa, liburuak, komikiak, DVDak, musika...). Abenduaren 3an ere, Euskararen nazioarteko eguna ospatuko da, Dorleta Kortazarren "80 amandre" ikusgarriarekin eta ondotik trukaketa izanen da artistak tratatzen duen gaiari buruz: “Laurogei amandre behar omen dira iraganeko emakumeak oraingoekin lotzeko. Horixe zioen Jorge Oteizak. Lau amona besterik ez ditut behar izan mundu honetan nire lekua aurkitzeko. Lau emakume baino ez, istorio bihurtuak, emanaldi honetan aurkeztuko ditudanak. Ametsak, desioak, lana, tristura... mundu honi irribarre egiten dioten emakumeen istorioak. Eskuak, begirada galduak, baina baita amandre, amama, amona, amatxi edo amumen begi irrikorrak ere. Izan ere, funtsean, nire amandreak zureak dira ere!”. Hitzordua Harriet Baita Etxean emana da. Egitarau zehatza www.communaute-paysbasque.fr atzeman daiteke.
Mutxikoak
Abenduaren 1ean (11:30), Begiraleak elkarteak mutxikoak antolatuko ditu merkatuan. Xehetasunen ukateko: 05-40-39-60-88.