Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Azaroaren 28a
Haizea dator - Mr Bo - Barnez Kanpo - Teletoia
Haizea dator
Azaroaren 29an ostiralez (19:00), “Haizea dator” bertso saioa iraganen da Enbata gaztetxean. Ekimen honek Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko bertso-eskoletako ikasleei eta jadanik bertso-eskolatik atera diren bertsolari gazteei bertso saioetan kantatzeko aukera ematen die. Hodei Lekuona, Amaiur Aizpuru, Johane Larre, Haize Lekuona eta Josu Txoperena izanen dira bertsolariak, Ibai Lekuona gai emaile izanen delarik. Bertan pintxo eta edariak izanen dira.
Mr Bo
Abenduaren 1ean (17:30), “Mr Bo” deitu hitzik gabeko maskara antzerkia ikusteko parada izanen da Mendi Zolan kulturgunean. 5 urtetik gorako haurrei zuzendua da. Huna sinopsia: “Bo jaunak erraten duen guzia egitea ohituratuak dira hiru zerbitzariak. Bizi osoa daramate nagusiaren, Bo jaunaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak haiek balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Nagusia ume zela, zerbitzariek ukan zuten “Ez!” errateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, baina, halako batean “Ez!” errateko aukera berri bat sortu da…”
Barnez Kanpo
Abenduaren 6an, argazki proiekzio eta kontzertua iraganen da Borderline Fabrikan, Nahia Garat argazkilaria, Matthieu Tcherbakoff, Marcial Alejandro Meja eta Tony Gerannoren eskutik. “Barnez Kanpo” deitu itzulia abiatuko dute. Xehetasunentzat: 06-76-76-75-62.
Teletoia
Azaroaren 28tik 30era, teletoia kari mobilizazioak antolatuko dira herrian. 28an (14:00), lasterkaldi solidarioa abiatuko da Kasino zaharrean. 29an (15:30), seniorren karaokea iraganen da Arcadie baratzean. 30ean, egun osoko egitaraua antolatuko da Gaztelu Aretoan: (10:00) suhiltzaileekin animazioak, (11:00) zumba, (14:00) te dantzatua, (18:30) pintxo pote eta (20:30) “Cookie champagne” antzerkia.