Herriz Herri - Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine (Z) | 2024ko Azaroaren 28a

Sagardotegi afaria euskaraz

Abenduaren 6an, sagardotegi afaria antolatuko da euskaraz (20:00). Menu tradizionala bakalau tortilla, bakalau frijitua pikilloekin, txuleta, gasna, menbrillo, intxaurrak eta sagardoa prefosta 25 eurotan. Gaualdi osoa euskaraz izanen da. Interesatuek dei zenbaki hontara: 06-38-93-93-66 edo mezua igor helbide hontara sagardoeus@gmail.com abenduaren 3a baino lehen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3773. zbk

Gure Hitza | 2024/11/28

Gauaren erdian eguzkia

Peio Jorajuria

Mundu honetan bagabiltza

infernuaren teilatu gainean

loreeri so eginez

du idatzia Kobayashi Issa japoniar olerkari maisuak (1763-1828). Hitz gutitan deskribatzen du munduaren egoera: infernua, baina ere loreak.

Denek dakigu, lehen bezala orain ere, mundua zein gaizki doan. Haize tzar batez gelditu gabe joa, alde guzietatik, aire gaixtoak egiten duenaren gisan. Munduaren martxa, abiatu berria den Vendée Globe itsas lasterketari konpara dezaket: mariñelek memento askotan itsasoaren bolada gaiztoeri buru egin behar duten bezala, guk ere mariñelen gisan buru egin behar diegu mota guzietako ekaitzeri: uholde, kutsadura, eritasun, langabezia, suntsiketa soziala, laborantzako lurren ohoin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016