Azalekoa | 2024ko Azaroaren 28a

Durangoko Azokaren 59. edizioa

A.E.

Iragan Durangoko Azokaren edizioetako bat
Iragan%20Durangoko%20Azokaren%20edizioetako%20bat

Durangoko Azoka urtero ospatzen den euskal liburu eta disko azoka da. Euskaraz eta euskal munduaz zerikusia duten ekoizpenen erakusketa eta salmenta da. Aurten azokak 59. edizioa antolatzen duela eta, gibelera joan nahi izan dugu orain arteko ibilbideaz gehiago jakiteko.

Azokaren hasierak

Durangoko lehen euskal liburu eta disko azoka1965ean iragan zen, Andra Mariko elizpean. Eskualdetasuna aldarrikatzeko beharra ikusi eta hurbileko ondare historikoa zein kulturala galdua zela eta, Gerediaga elkartea sortu zen. Elkarte hunek antolatu zituen ekitaldien artean, azoka lehenetarikoa izan zen. Azokak Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutaraztea zuen helburutzat, frankismoaren diktadurapean. 19 erakusle ukan zituen hasierako azokak.

1974 arte Andra Mariko elizpean egin zen urtez urte azoka. Aitzineko edizioen azokak hartu oihartzuna sasoiko gobernadore zibilari gustatu ez zitzaiola eta, erlijio arrazoiak aitzakiatzat harturik Andra Mariko elizpean egiten gelditu zen.Horren ondorioz, IX. Durangoko euskal liburu eta disko azoka merkatu plazan egin zen, haren urte gehienak 1974tik 1996ra bertan antolatuz. Denbora tarte horretan, Gerediaga elkarteak hiru urtez segidaneuskarazkoliburu eta disko azoka antolatu zuen1986tik 1988ra. Entsegu horrek antolatzaileek espero zuten erantzuna ukan ez zuenez, ez zen gehiago egin.

Durango pixkanaka-pixkanaka liburu eta diskoez gain, euskal kultur eragileen topagune bilakatu da. Merkatu plaza ttikiegia izaten hasi zela eta, Durango herriko lur eremu anitzetan karpa xuriak ere eman behar izan ziren bisitariei lekua egiteko.

Hasieratik, euskaraz eta euskal munduaz ere zerikusia duten ekoizpenen erakusketa eta salmentarako azoka izan da. Nahiz liburuak eta diskoak nagusi ziren hasierako urteetan, berantago DVD, bideo etaeuskarri anitzetako ekoizpenak ezarri dira ikusgai eta salgai.

Urtez-urte Durangora etortzen zen jendetzari esker, azokak 2003tik aitzina Landako erakustazokara mugitzeko aukera ukan zuen.

Aurtengo edizioa

Urtero milaka eta milaka kultur zale etortzen dira Durangoko Azokara, adin guzietakoak, Euskal Herri osotik. Azokaren oinarrizko helburua Euskal Herriko kultur sorkuntzarentzat erakusleihoa eskaintzea da. Ahalik eta azoka hoberena antolatu nahi izaten da, sortzaile eta argitaletxe anitzentzat hitzordu garrantzitsua izaten delako.

Aurtengo Durangoko Azokaren 59. edizioak abenduaren 5etik 8ra iraunen du. Gerediaga elkartea hainbat eragilerekin elkarlanean ari da, babesle eta laguntzaile ugarirekin. Orotara 274 erakusmahai izanen dira bai eta 933 kultur berritasun eta 200 ekitaldi.Durangoko Azoka urtero eguneratzen da. Aurtengo egitarauari dagokionez, liburu eta disko aurkezpenetan emazteen presentzia areagotuko da, Irudienea gunean zinegile gazte ugari izanen dira haien film laburrak eta dokumentalak aurkezteko, eszenatokian sexualitatea eta generoa ardatz duten gaiak nagusituko dira, Saguganbaran haurrei zuzendu aurkezpen eta emanaldi jendetsuak espero dira eta Talaian eta Museoan Nestor Basterretxea omentzeko ekitaldiak eginen dira. Gainera, azoka gogoetarako eta solaserako topagune ere izan ohi da, eta aurten Europako Hizkuntza Minorizatuetako Editoreen Topaketa ospatuko da bertan. Bestalde, aipagarria da Ahotsenea Literaturaren antolaketan Beheko Banda literatura taldekoak ibiliko direla lehen aldikoz.

Informazio praktikoak

Azoka goizean (10:30) zabaldu eta arratsean (20:00) hetsiko da egunero. Abenduaren 8an goizago zerratuko da (18:00).

Bisitariei garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie. Jakin behar da abenduaren 6tik 8ra autobus zerbitzua martxan izanen dela, lurretako autopista irteerako aparkalekutik Landa gunera.

Durangoko Azokaren egitaraua www.durangokoazoka.eus webgunean atzeman daiteke. Atal batzuetan parte hartzeko aitzinetik izena eman behar dela eta, webgune horren bitartez egin daiteke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2024/11/28

Turkia: milaka preso Europaren atean

M.O.

Turkia:%20milaka%20preso%20Europaren%20atean

Recep Tayyip Erdoğan, Turkiako estatuburuak, “Justizia eta Garapenaren Alderdiko” buruak (AKP) boterea hartuz geroztik kartzelatuak izan diren pertsonen kopurua sei aldiz biderkatu da. Turkiar gobernamenduak erresistentzia politikoa isilarazteko duen estrategia herritarrak preso sartzea da. Presondegietan giza eskubideak sistematikoki urratuak dira, errepresioa salatzeko Istanbuletik oposizioa antolatzen ari da.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/11/28

Euskara larrialdi linguistikoan

Euskal Konfederazioko eta Euskalgintzaren Kontseiluko ordezkariak
Euskal%20Konfederazioko%20eta%20Euskalgintzaren%20Kontseiluko%20ordezkariak

Europako 25 herrialdetako 17 erakunde biltzen dituen ELEN (Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sarea) erakundearen biltzar nagusia Bilbon iragan da azaroaren 9an. Europa osoko hizkuntza minorizatuen egoeraren berri eman dute, besteak beste euskararena. Azaroaren 14an, Ipar Euskal Herrian euskararen alde lan egiten duten elkarte eta federazioen bilgunea den Euskal Konfederazioak eta euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea den Euskalgintzaren Kontsei

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/11/28

Euskal Elkargoaren diru laguntza bozketa

Iragan osoko bilkura
Iragan%20osoko%20bilkura

Irail hondarrean, Euskal Elkargoaren osoko bilkuran 450.000 euro bozkatuak izan dira laborantza eta elikadura iraunkorraren alde. Emazteen lehen etxearen idekitzea, orotako medikuen instalazioa eta euskararen aldeko babesa aipatu dira besteak beste.

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2024/11/28

Hori guzia hortarako?!

Peio Ospital

Hiru urteko kontsulta eta eztabaiden ondotik, Sinodoa joan den urriaren 26an burutu da. Biltzar Sinodala 368 kidek osatzen zuten, horietatik %75 apezpikuak eta, lehen aldikoz, laikoek. Hauen artean 54 emazteak ziren, denak boto eskubidedunak. Artikulu guziak bi herenen gehiengoz onartuak izan dira. 51 orrialde eta 155 artikuluren bildumak Elizaren gobernantzaren erreforma proposatzen du, parte hartzaileagoa izan nahi duena.

Guziz ezkorra ez izaiteko, Biltzarrak eginiko proposamen zehatz batzuk atxik daitezke, adibidez: emazteak ardura postuetan sar daitezen bultzatzea, finantza arloko gardentasun arauak ezartzea eta "gehiegikeriak" prebenitzea, laikoentzat "entzute eta laguntza ministerio berria" aztertzea, pastoral eta diozesako kontseiluak nahitaez plantan ezartzea, elizbarrutiko sinodo "erregularrak" egitea, apezpikuek beren laguntzaileen egitekoa hedatu eta argitu dezaketela gogoraraztea, emazteen presentzia seminarioetan indartu, berdin apez eta laikoen arteko "prestakunt...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2024/11/28

Euskararen Eguna, Emazteenganako Indarkeriari ez, Tandil 2025

Joseba Etxarri

ATEAK IREKI. Oraino ezagutzen ez baduzu programa hau, proposamen izigarri interesgarria da Ipar Ameriketako 16-25 urte arteko gazteendako: hiru aste kitorik Gipuzkoan, euskara eta euskal kultura ardatz. NABO eta Goierri gipuzkoarreko zenbait elkarte antolatzaile. Oportunitate izigarria. Izena emateko azken eguna, abenduaren 1a. Xehetasunak: Ateakireki.eus.
ATEAK%20IREKI.%20Oraino%20ezagutzen%20ez%20baduzu%20programa%20hau_%20proposamen%20izigarri%20interesgarria%20da%20Ipar%20Ameriketako%2016-25%20urte%20arteko%20gazteendako:%20hiru%20aste%20kitorik%20Gipuzkoan_%20euskara%20eta%20euskal%20kultura%20ardatz.%20NABO%20eta%20Goierri%20gipuzkoarreko%20zenbait%20elkarte%20antolatzaile.%20Oportunitate%20izigarria.%20Izena%20emateko%20azken%20eguna_%20abenduaren%201a.%20Xehetasunak:%20Ateakireki.eus.

EUSKARAREN EGUNA. Abenduaren 3an, San Frantses egunez, ospatzen da urte guziz mundu osoan, euskal etxe eta komunitateetan bereziki, Euskararen Nazioarteko Eguna. Ohi bezala astegun suertatzen denean, ekitaldi eta ospakizunak aitzineko edo ondoko asteburura ekartzen dira. Heldu den asteburu huntan hasiko edo eginen dira, beraz, hainbat euskal etxetan euskarari lotu besta eta ekitaldi bereziak, beste toki batzuek ondokoan lekukoa hartzeko. Andana bat direnez, hiru baizik ez ditugu aipatuko, konparazio Argentinako Cordobakoak, Gerora euskal elkartearen eskutik, non asteazken huntan Hizkuntz Minorizatuen Topaketa eginen duten 15. edizioz, eta ebiakoitzean euskara ikasleen “Mintza” elkarretaratzea. Bruselako Euskal Etxeak, bestalde, Euskararen Eguneko Bertso Saioa agindu du larunbatean ere, bere egoitzan, Naia Arrizabalaga eta Iker Letamendia bertsolariekin. Eta Txileko Santiagon, azkenik, bi ekitaldi, bat Euzko Etxeak antolatua, bertsolaritza, euskara tailerra, mint...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2024/11/28

Kontzertuak - Dokumentala - Eguberriko merkatu euskaltzalea - Hitzaldia - Barnez Kanpo

Kontzertuak%20-%20Dokumentala%20-%20Eguberriko%20merkatu%20euskaltzalea%20%20-%20Hitzaldia%20-%20Barnez%20Kanpo

Kontzertuak

Azaroaren 29an ostiralez, Mediabasken 10 urteen eta Gararen 25 urteen kari, gaualdia antolatuko da Laugan. Huna egitaraua: ate idekiera (19:00), Patxaranga (19:30), Errobi (21:00) eta Xutik (23:00). Bertan jateko eta edateko izanen da. Sarrerak 30 euro kostako du, bayonne.notre-billeterie.fr webgunetik har daitezke.

Dokumentala

Azaroaren 30ean (18:00), “Transmisioa” dokumentala ikusteko aukera izanen da Biltxokon. Olentzeroren Lagunak elkarteak aurkezturik, dokumentala “bidaia zoragarria Argentinako Euskal diasporan” gaiaren inguruan ariko da.

Eguberriko merkatu euskaltzalea

Aurtengo apirilaz geroztik, euskararen biziberritzean lan egiten duten 8 elkartek Patxa eta San Andres plazen arteko 100m²-ko lokala partekatzen dute. Lehen aldiz, Eguberriko merkatu etiko eta solidarioa antolatzen dute. Abenduan Eguberriko merkatu berezi batek ateak id...

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2024/11/28

Pariseko Notre-Dame katedrala (1/3)

Gilen Bacho

Notre-Dame katedrala, 1475eko Jean de Froissart kronikariaren idazkietan
Notre-Dame%20katedrala_%201475eko%20Jean%20de%20Froissart%20kronikariaren%20idazkietan

Abenduaren 8an, duela bost urte gertatutako izugarrizko sutearen ondotik, Pariseko Notre-Dame katedralaren ateak berriz irekiko dira. Jendea, mundu osotik jinik, fededun ala ez, berriz sartzen ahalko da otoitz leku enblematiko horretan, kasik 900 urteko historia duenean.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/11/28

Kukumarro

Xarles Videgain

Ahüzkiko uraren bertutea nola ezagutu zuten

Leku bat prestatzen balin bada ura xurruta baten puntan jin dadin erraiten da iturria dela. Ur begia deitzen da ura duen lekua, besterik gabe.

Gure idorte denboretan badakigu iturri franko agortzen direla, agortu eta ez bakarrik agorrilean. Batzuetan lur ikara batek iturriak desagertzen ahal ditu ur bilgia freatikoak lekuz aldatzen baitira. Eta hirietan, badaude hersten diren iturriak, hersten iduriz denbora batez eta gero luzaz eta luzaz hala nola Baionan hertsiak baitira aspaldi handian. Bidarten bazen denboran Kontresta iturria eta arrastorik ez du utzi. Iturriak anitzetan saindu baten izena badu hala nola San Sebastian iturria Larzabalen edo Ama birjina izena.

Ahüzkiko Iturria Zuberoan doi doietarik egoiten da, Behorlegiko mugak ez baititu urrun. Izena ez dakit ez ote den lotu behar ahuntzekin eta beti ere ahuntz ardi eta beste kabale dabilan bortuan dago. Ondoan badag...

Irakurri segida

Herriz Herri - Biarritz (L) | 2024/11/28

Klase magistralak

Maxka’roa ikusgarria
Maxkaa€™roa%20ikusgarria

Azaroaren 30ean, klase magistralak iraganen dira. Musikan 2. eta 3. zikloko ikasleei, euskal dantza egiten duten ikasleei eta antzerkia egiten duten guziei zuzendua da, euskaraz eta frantsesez. Huna egitaraua: (9:30-12:30) hiru tailer proposatuak izanen dira musikan, dantzan eta antzerkian,iLaUNAikusgarriarekin loturan (Bilaka/Adar). Dantza klasea Oihan Indartekin (Bilaka) eginen da, musika klasea Arnaud Bibonnerekin (Adar), eta antzerki klasea David Ondarsekin (Ravel kontserbatorioa). Arratsaldean (13:30-16:30), hiru tailer proposatuak izanen dira musikan, dantzan eta antzerkian,Maxka’roaikusgarriarekin loturan (Berritza). Dantza klasea Eneko Gilekin (taula zuzendaria) eginen da, musika klasea Jérémie Garatekin eta antzerki klasea David Ondarsekin (Ravel kontserbatorioa). Hitzordua Gare du Midin emana da. Izenak aitzinetik eman behar dira: www.ospb.eus.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/11/28

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik

Jazarpena aipatzeko eta gogoetatzeko egunak

Azaroaren 7a "Jazarpenaren aurkako eguna" izanez, kolegioko sartzean berriz ezarria izan da joan den urtean ikasle batzuk sortu zuten erakusketa...

Kurtso batzuetan aipatua izan zaien bitartean, nahi zutenek esposatuak ziren afixetako mezuak irakurtzeko parada ukan dute, zein tokian izaten ahal diren pentsatuz, nola portatu behar diren jazarpen kasu batean, zein aholku eta laguntzak ematen diren hortik pasatzen badira...

Azaroa gogoeta hilabetea baldin bada ere, urte osoan kondutan hartzekoa da...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/11/28

Haziak mintzo

Ursuiako ikasleak

Haziak%20mintzo

Telefono mugikorrak ikastetxeetan: debekua ala beharra?

2018tik, legeak telefono mugikorren erabilera debekatzen du ikastetxeetan (kasu berezietan izan ezik). Hala ere, ikastetxe bakoitzak arauak egokitzen ahal ditu dituen beharren arabera, eta horrek eztabaidak pizten ditu.

Alde batetik, mugikorrek eragiten dituzten arreta galtzeak eta erabilera okerrak salatzen dituzte irakasleek. Haien ustez, mugikorrak debekatuz, ikasleak ikaskuntzetan zentratuko lirateke eta ikastetxeko giro lasaia mantendua izango litzateke. Bestetik, gurasoek segurtasuna azpimarratzen dute: bakarrik itzultzen diren edo autobusa hartzen duten haurrek telefonoa behar dute ezustekoetan abisatzeko edo erantzuteko.

Debeku horrek erronka praktiko anitz ekartzen ditu. Nola kudeatu mugikorrak arazo berriak sortu gabe? Mugikorrak idazkaritzan biltzen baldin badira, adibidez, erantzukizun arazoak planteatzen dira: zer ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024/11/28

Bertso pintxo potea

Bertso%20pintxo%20potea

Azaroaren 30ean larunbatarekin (17:00), bertso pintxo poteoa iraganen da Baltsanen. Hasteko bertso saioa iraganen da (17:00) Maialen Lujanbio,Andoni EgañaetaAmets Arzallus bertsolariekin, gai emaileaAimar Karrika izanen denean. Ondotik (19:00), pintxo potea eginen da. Sartzea 12 eurotan izanen da.

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024/11/28

Eguberriko erosketak - Ezkia ikastolaren kantaldia - Elgarrekin gizon korua - Telethona

Eguberriko%20erosketak%20-%20Ezkia%20ikastolaren%20kantaldia%20-%20Elgarrekin%20gizon%20korua%20-%20Telethona

"Elgarrekin" gizon korua

Elgarrekin gizon koroak sasoin ezin hobea iraganik programa berri baten egiteko garaia du. Denetan gertatzen den bezala kantarien joan jin bat bada taldean eta "ténor eta basse" kantariak eskas ditu. Horien ekarrarazteko bi elgarretaratze goxo apailatu dituzte berriki. Horietara joaiteko parada ukan ez duenak oraino ongietorria ukanen du eta taldearekin harremanetan sar daiteke ondoko zenbaki batetara deituz: 06-83-56-16-15 edo 06-08-72-46-60.

Telethona

Berriz ere hor da telethona azaroaren azken asteburu huntan. Ostiralean hasiko da eskoletako haur eta gazteen parte hartzearekin: Xapitalian San Josep eta Armand David lizeoetako gazteek laster eginen dute. Berantago eskolek, Amañoak eta Irriñoak haurtzaindegietakoak ibiliko dira karriketan Euskal Herriko Semeak elkarteko motodunek lagundurik. Larunbat goiz guzian moto ibilaldiak eta auto zahar erakusketa, suhiltzaileek proposatu jokoak haurrentzat...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024/11/28

Haizea dator - Mr Bo - Barnez Kanpo - Teletoia

“Mr Bo” antzerkia
a€œMr%20Boa€%20antzerkia

Haizea dator

Azaroaren 29an ostiralez (19:00), “Haizea dator” bertso saioa iraganen da Enbata gaztetxean. Ekimen honek Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko bertso-eskoletako ikasleei eta jadanik bertso-eskolatik atera diren bertsolari gazteei bertso saioetan kantatzeko aukera ematen die. Hodei Lekuona, Amaiur Aizpuru, Johane Larre, Haize Lekuona eta Josu Txoperena izanen dira bertsolariak, Ibai Lekuona gai emaile izanen delarik. Bertan pintxo eta edariak izanen dira.

Mr Bo

Abenduaren 1ean (17:30), “Mr Bo” deitu hitzik gabeko maskara antzerkia ikusteko parada izanen da Mendi Zolan kulturgunean. 5 urtetik gorako haurrei zuzendua da. Huna sinopsia: “Bo jaunak erraten duen guzia egitea ohituratuak dira hiru zerbitzariak. Bizi osoa daramate nagusiaren, Bo jaunaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak haiek balira, zer den agintea norberaren esku iza...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024/11/28

Eguberriko merkatua

Eguberriko%20merkatua

Arrokagarai ikastolak Eguberriko merkatua antolatzen du igande huntan, abenduaren 1ean (10:00-16:00) Sanoki gelan.

Atzemaiten ahalko dira lekuko mozkinak, arte eskulangintza, haurren xokoa. Izanen dira ere animazioak eta bistan da jateko eta edateko tokian berean. Eguerditan, aperitifa animatuko du Itsasun kantuz taldeak.

Irakurri segida

Herriz Herri - Luhuso (L) | 2024/11/28

Loto artistiko eta dekalatua

Loto%20artistiko%20eta%20dekalatua

Abenduaren 8an (16:00), Harri Xuri gelan, “Le Petit Théâtre de Pain” taldeak bere Eguberriko lotoa antolatzen du. Sorpresak, jokoak, musika, trikota itsusi lehiaketa, ikusgarri, krakada… sari anitzen irabazteko parada izanen da. Tokiko konplize batzuen laguntzarekin, “Le Petit Théâtre de Pain” taldeko zortzi artistek arratsaldea animatuko dute.

Egiazko loto kartoinak izanen dira, sariak aldiz bereziak umorez eta fantasiaz beteak! Xehetasunak eta erreserbatzeko: 06-30-89-39-82.

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024/11/28

Euskararen Urtaroa - Mutxikoak

Dorleta Kortazarren "80 amandre" ikusgarria
Dorleta%20Kortazarren%2080%20amandre%20ikusgarria

Euskararen Urtaroa

Azaroaren 22tik abenduaren 3ra, Euskal Elkargoak berrogeita hamar bat herri, elkarte eta eragilerekin batera, ehun bat ekitaldi proposatzen ditu lurralde osoan: ikuskizunak, zinema edo musika tailerrak, kirol saioak, hitzaldiak, euskara kurtsoak, pista jokoak, escape game… Egitarau aberatsa, adin eta gustu guziendako egokia. Euskaraz bizitzeko arnas guneen egonkortzeko hainbeste aukera! Mintza eta goza! Aurten ere bai, Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak ekitaldi honetan parte hartzen du egitarau aberatsa zein anitza proposatuz. Huna etortzekoak diren ekitaldiak: Mintzodromoa azaroaren 28an (19:00) Peyuco Duhart Kultur zentroa. Abenduaren 3an (14:00), Euskal Kafea eta Euskal Xokoa mediatekan, lagun arteko momentua euskaraz mintzatzeko, maila edozein izanda, eta mediatekan eskuragarri diren euskarazko obrak deskubritzeko (prentsa, liburuak, komikiak, DVDak, musika...). Abenduaren 3an ere, Euskararen nazioarteko eguna ospatuko da, Dorleta Kor...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2024/11/28

Idazleen topaketa mediatekan - "Ihesi" antzerkia Larrekon - Azkeneko herri kontseilua - Telethonaren aldeko ekitaldiak aste hondarrean - Tokiko segurtasun kontseilua

Idazleen%20topaketa%20mediatekan%20-%20Ihesi%20antzerkia%20Larrekon%20-%20Azkeneko%20herri%20kontseilua%20-%20Telethonaren%20aldeko%20ekitaldiak%20aste%20hondarrean%20-%20Tokiko%20segurtasun%20kontseilua

Idazleen topaketa mediatekan

Lehen aldia da holako euskarazko ekitaldia antolatua dela gure mediatekan, abenduaren 3an (20:00). Maddi Ane Txoperenak bere bi liburuen aurkezpena egin ondoan, solasaldi interesgarria sortu behar litaike. Euskararen urtaroa kari antolatua da, mediatekako animatzaileek espero dute parte hartze ederra.

"Ihesi" antzerkia Larrekon

Iduzki Lore konpainiaren eskutik, euskarazko antzerkia ikusteko parada eskainia zauku Larreko antzokian, Herriko Etxeak antolaturik, azaroaren 29an (20:00). Bide bazterrean, Sabina eta Marga bi emazte elkartzen dira beren bizi moduetatik ihes egin nahirik, ametsez beterik, jakin gabe zein heinetaraino gauzatuko diren haien ametsak. Irri ederren egiteko aukera, hutsezina delakoan, erreserba egin lehenbailehen turismo bulegoetan baita sarreran bertan. Prezio osoa 18€, murriztua 13€.

Azkeneko herri kontseilua

Bilkura bukaeran jakinaraz...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2024/11/28

Eguberriko merkatua - Pilota - Errugbia

Eskolako burasoen mahaina
Eskolako%20burasoen%20mahaina

Eguberriko merkatua

San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik iragan da hazilaren 23an larunbatez egun guzia, Lur Berri gelan. 20 mahain baziren, ikastolak ere bazuen berea. Eskolako burasoek bazuten bat, gauza guziak berek eginak zituzten, egin dute lan! Denek bazituzten gauza ederrak, partikulazki haurrentzat zeren Eguberri hurbil baita, eta helduentzat ere denak bata bertzea bezain ederrak. Jende asko ibili da gauza horien ikusten eta erosten, dena aski ongi pasatu da, kafe bero pixka bat edanez goxokiekin. Elkarteak denak eskertzen ditu, Herriko Etxea Lur Berri gela eder hori prestatzeagatik, bai ere burasoak eta borondate onekoak. Segi hola eta heldu den urte arte.

Pilota

Trinketean lehen mailan: Mariluz Julen – Etcheverry Unai irabazle 40-28 Iribarren Unai – Lecuona Aritzen kontra. 2. mailan: Etxeberri Pacheco Manex – Zozaya Eñaut galtzaile 12-40 Zaharre...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2024/11/28

Loraldiberri liburu eta disko azoka - Xerar Urrutiaren liburu berriaren aurkezpena - Idazketa tailerrak - “Hil da euskara!” ekimena - Gaztetxearen inaugurazioa - Pilota

Loraldiberri%20liburu%20eta%20disko%20azoka%20-%20Xerar%20Urrutiaren%20liburu%20berriaren%20aurkezpena%20-%20Idazketa%20tailerrak%20-%20a€œHil%20da%20euskara!a€%20ekimena%20-%20Gaztetxearen%20inaugurazioa%20-%20Pilota

Loraldiberri liburu eta disko azoka

Aurtengoa hirugarren edizioa izanen da eta abenduaren 1ean igandearekin eginen da herriko plazan, elizaren aitzineko zabaldian. Antolatzaileak Urrunaga eta Berttoli elkarteak dira, Herriko Etxearen eta Euskal Ikaskuntzen laguntzaz.Hogei bat argitaletxe eta eragile izanen dira beren liburuak eta diskoak aurkezten eta saltzen: Elkar, Maiatz, Zortziko, Dakit, Gatuzain, Hatsaren Poesia, Lapurdi 1609, Urruñako Antzerki Eskola, Itsas Bazterra, Biarte, Urrunaga, Maider Zigarroa, Amaia Karrere, Asisko Urmeneta, Herria astekaria, Waouche argitalpenak…Egitarau aberatsa prestatua dute: harrera (10:00), “Makila Kixki txotxongiloa” haurrendako Maddi Zubeldia eta Bernadette Luroren eskutik (10:30), xokolate dastaketa Rafa Gorrotxategi sukaldariarekin (11:15). Ixabel Milleten ipuin mitologikoa haurrendako (11:45). Xerar Urrutiaren “Barne galderak” olerki-liburuaren aurkezpena. Olerki errezitaldia (12:15). Asisko Urmenetaren mint...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024/11/28

Biltzar publiko - Abesbatza elgarretaratze - “Pantzo Man So” - Erakusketa - Pilotaz - Eguberriko merkatua

Aline Part anderea
Aline%20Part%20anderea

Biltzar publiko

Joan den astearte arratsean iragan da Lapurdi gelan Euskal Elkargoak antolatu biltzarra, frantsesez ZFE izendatua, euskaraz ''Igorpen ahuleko gunea''-ren proiektuaz mintzatzeko eta eztabaidatzeko. Mugatua den gune horrek kostaldeko dozena bat herri edo hiri estaltzen ditu, Tarnosetik Hendaiaraino. Uztaritze ez da barne. Biltzarraren helburua zen erabaki batzuen galdatzea Estaduari eta Euskal Elkargoari, alde orotarik etor ditaizken poluzio edo kutsaduretaz. Proiektuak nahiko luke, 1996. urte aitzineko auto, kamioi eta motordun tresnen mugatzea eta debekatzea gune hortan, datorren urtean hasirik. Lehen aurkezpenaren ondotik, 45 entzulerekin abiatu dena, garbiki atera da gutienez 13.000 auto edo kamioi kondenatuak litaizkela ibili gabe egoitera. Galdeak eta eztabaida oso biziek egia erran segitu dute ondotik, publikotik agertu baita aireportuaren kasua, kutsadura hedatzeko handiena baita. Salatu ere du batek neguan laborariek mendi mazela horieta...

Irakurri segida

Herriz Herri - Amendüze-Unaso (NB) | 2024/11/28

Kopla topelketa

Kopla%20topelketa

Aurten lehen aldikoz Eskukula elkarteak Baxe Nafarroako kopla topelketa antolatzen du Amendüzeko eiheran, ibiakoitz huntan azaroaren 30ean (18:00). Bainan zer da hori? Ez da xapelketa baina ez da saio arrunta ere ez. Baxe Nafarroako bertsolari hoberenak Amendüzen atzemanen dute elgar, koplan zoingehiagoka aritzeko, giro bero bezain goxoan! Jakin dugunaz dozena batek beren izena emana dute lehiaketan parte hartzeko. Musikariek lagundurik edo a capella, "bertso laburrean" jostatuko dira bertsolariak. Saio erditan, jan eta edana proposatuak izanen da.

Irakurri segida

Herriz Herri - Armendaritze (NB) | 2024/11/28

Sortze

Azaroaren 16an, Goikoetxean bizi diren Bordaxarriko Betti Ourthiague eta Uharte Garaziko Katixa Larreri Mañex semea sortu zaie. Zorionak aitameri, eta bizi luze eta urosa desiratzen diogu Mañex ttipiari.

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024/11/28

Aihertar lasterkariak Donamartirin - Igandean ikastolako haurrak eta Otxalde taldea - Zer? Noiz? Nun?

Ezkerretik eskuinerat, Allande Martinon, Mattin Durruty, Ximun Minjou eta Philippe Mongabure (ARG: Beñat Durruty)
Ezkerretik%20eskuinerat_%20Allande%20Martinon_%20Mattin%20Durruty_%20Ximun%20Minjou%20eta%20Philippe%20Mongabure%20(ARG:%20BeAat%20Durruty)

Aihertar lasterkariak Donamartirin

Mendi lasterketek arrakasta handia bildu dute bazter guzietan azken urte hauetan, eta Euskal Herrian ere. Badu urte parrasta bat, 40 bat urte menturaz, urte guziz edo urte gehienetan bederen DonamartirikoBelhorritz elkarteak antolatzen duela azaroan "Behobia Donostia" lasterketa famatutik landa, 13 kilometroko lasterketa Donamartiriko mendixketan. Aurtengo berezitasuna da lehen aldikoz bi lasterketa antolatu dituztela, bata 13 kilometrokoa orain arte bezala, eta bestea 20 kilometrokoa. Horrengatik ditaike hain segur sekulan ez bezainbat lasterkarik parte hartu dutela aurten, eta horietan 4 aihertar gaztek. Nahiz eta ez duten 20km-ko lasterketa irabazi, denbora ona eginez bururatu dute lasterkaldia, erakutsiz forma onean direla lauak. Biba zuek!

Igandean ikastolako haurrak eta Otxalde talde...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024/11/28

Eskubaloia - Heldu den larunbateko partidak - Pilota Esku-huska

Neska gehienak, Kanbo/Irisarriko lehen taldea
Neska%20gehienak_%20Kanbo/Irisarriko%20lehen%20taldea

Eskubaloia

Nazional 2 mailan, lehen taldeak Hendaian galdu du, 26-31.

Pre-nazional mailan, bigarren taldeak galdu du Pau Noustyren kontra, 22-32.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Lormont-en, 24-26.

Neska gehienetan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Angelu/Miarritzeri, 28-18.

Bigarren taldeak irabazi dio Burosi, 24-19.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi diote Marmanderi, 40-21.

Heldu den larunbateko partidak

Pre-nazional mailan, Irisartarrak joanen dira Bordelerat (20:30).

Hirugarren taldeak Asson errezebituko du (21:00).

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri joanen da Brugesera (21:00).

Bigarren taldeak Irisarrin errezebituko du Bokale (19:00).

B.L.

Pilota

Esku-huska

Joan den aste hondarrean gure hiru paree...

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024/11/28

Mia eta mintza - Euskararen 2024 urtaroa

Mia%20eta%20mintza%20-%20Euskararen%202024%20urtaroa

Mia eta mintza

Euskara hizkuntzaren ezagutza barnatu, hobetu nahi duzu eta mintzatzen trebatu?

Gexane Oyharzabal erakasleak lantegi bereziak eskaintzen ditu Izturitzeko Artetxean. 2024-2025 ikasturtean orotara 8 izanen dira: hilabetean behin larunbatez (9:00-11:30). Lehena azaroaren 23an iraganik, huna ondokoak noiz izanen diren: abenduaren 14an, 2025eko urtarrilaren 18an, otsailaren 22an, apirilaren 19an, maiatzaren 17an eta ekainaren 14an.

Xehetasunentzat eta izena emaiteko deitu Gexane Oyharzabal: 06-45-53-79-41 edo solasokoan@gmail.com.

Euskararen 2024 urtaroa

Karia hortara antolatuak diren ekitaldiek euskaraz gozatzeko parada emanen dute aurten ere: azaroaren 29an Donamartirin "Biletxean"literatura gaualdia, azaroaren 30ean Donostirin "Betixutik" gelan arratsaldez musaldi eta mutxikaldi eta abenduaren 3an I...

Irakurri segida

Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2024/11/28

Kultur ekitaldiak

Pantxix Bidart eta Primaël Montgauz, beherean Jon Itzaina
Pantxix%20Bidart%20eta%20PrimaAl%20Montgauz_%20beherean%20Jon%20Itzaina

Euskararen Urtaroa kari, Oztibarre xokoan ere izanen da animazio. Espelletenian azaroaren 30ean (15:00) Mirentxu Ibargaraik haur idazketa tailerra proposatzen du. Arrastirian (19:00) If Matxikoten margoen ezagutzeko parada emana da, erakusketa gidatuaren bidez.

Abenduaren 7an (20:30) beti Espelletenian Jon Itzainak bere azken ikusgarria eskainiko du, ondotik Pantxix Bidart eta Primaël Montgauzik.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024/11/28

Telethon suhiltzaileekin - Telethon bibliotekan - Argazki liburua - Dantzaldi - 60 urte

60 urtekoak
60%20urtekoak

Telethon suhiltzaileekin

Ate idekitze gaualdia eginen da ibiakoitzean (azaroaren 30ean) gure herriko kasernan (18:00). Kamionekin itzuliak, bisita, argibideak eta talo salmentak proposatuko dira. Taloentzat, manaketak aitzinetik egin ditaizke bi zenbaki hauetarik batetara deituz: 06-18-72-66-04 edo 06-46-27-09-12.

Telethon bibliotekan

Annie Juantorenak kudeatzen duen herriko biblioteka ere bermatuko da (Elizako plazan). Telethonaren saltegi edo botiga bilakatuko da azaroaren 29an ortziral arratsaldez (14:30-17:00) eta azaroaren 30ean ibiakoitz goizez (10:30-12:00) eta arratsaldez (14:00-18:00).

Ondoko egunetan ere, liburutegia idekirik egonen da abenduaren 14a arte (salbu ortzegunez eta ibiakoitz arratsaldez) eta han atzemanen dituzue Eguberriko apaindurak, Jeanine Semerenak egin trikotak besteak beste, dena AFM eta medikuntza bilaketaren alde.

Argazki liburua

Severine Dabbadie zibur...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024/11/28

Nun habila Perkain?

Nun%20habila%20Perkain?

Azaroaren 30ean (15:00), Vauban zinegelan “Nun habila Perkain?” dokumentala ikusgai izanen da. Mikel Erramouspek egin dokumentalean Aldude ibarreko euskal pilotaren historia da kontatua. Astekari huntan Perkain pilotariaren aipamena egina izan zen, film hunen bidez mendiz mendi ibiliko gira Banka, Aldude eta Urepelen gaindi.

Irakurri segida

Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2024/11/28

Iragan lasterketa - Gaualdi feminista - Urtaroa Arberoan - Donamartiriko bestak

Iragan lasterketa
Iragan%20lasterketa

Iragan lasterketa

Azaroaren 17an, bi lasterketa antolatuak ziren Donamartirin. Lehen itzulia 20,5km luzekoa, 820m desnibelarekin eta 215 parte hartzailerekin (168 gizon eta 47 emazte). Gizonetan, hauek izan dira hiru lehenak: Robert Loic (oren bat eta erdi), Lago Kévin (oren bat eta 34 minuta) eta biziki hurbil Téchené Samuel. Emaztetanaldiz: Pagnet Emilie (bi oren eta minuta bat), Follioley Melanie (bi oren eta lau minuta) eta Camille Naome (bi oren eta zortzi minuta). Itzuli huntan bazen herritar bat, Etchegoyen Iban (oren bat eta 54 minuta).

Bigarren itzulia 13km luzekoa, 430m desnibelarekin eta 161 parte hartzailerekin (100 gizon eta 61 emazte). Gizonetan hauek izan dira hiru lehenak: Saint Pierre Pascal (53 minuta), Bonneau Tony (minuta bat berantago), eta gero biziki hurbil Guilçou Michel. Emaztetan berriz: Duhart Carole (oren bat eta bost minuta), Martin Olivia (oren bat eta zortzi minuta) eta Bercaits Maylis (oren bat eta hamar minuta). Itzul...

Irakurri segida

Herriz Herri - Arrosa (NB) | 2024/11/28

Eguberriko merkatua

Eguberriko%20merkatua

Abenduaren 8an, “Sorkuntza Arima” elkarteak trinketean Eguberriko merkatua antolatzen du (10:00-17:00). Sortzaileen erakusmahaiak eta tokiko ekoizleen produktuak salgai izanen dira. Eguerditik goiti Mutturfinek egin janariak dastatzen ahalko dira, han berean edo etxera eramaiten ahalko dira.

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024/11/28

Amikuzeko eskolen topaketa arrakastatsua joan den ostiralean Donapaleun - Telethon asteburu huntan Amikuzen - Eguberriko merkatua

Donapaleuko topaketa
Donapaleuko%20topaketa

Amikuzeko eskolen topaketa arrakastatsua joan den ostiralean Donapaleun

Joan den ostiralean, azaroaren 22an, Amikuzeko ikastola eta eskola elebiduneko 150 haur eta 300 buraso bildu dira Donapaleuko zineman. Duela zenbait hilabete, Zabalikek ikastola eta eskoletako erakasleeri proposatu zien ikusgarria asmatzea euskaraz ikasten duten haurrek aukera ukan dezaten elgarrekin zerbait egiteko. Bost eskola jokoan sartu dira (Amikuzeko Ikastola, Ikas Bidea Donapaleuko eskola publikoa, Gabadiko eskola, Amoba eskola,Arberatze, Arboti, Arüe, Etxarri, Domintxineko eskolak).

Nafarroako historia gaiaren inguruan, eskola bakoitzak ikusgarria presentatu du osoki euskaraz eta azken kantuarendako haur guziek elgarrekin eman dute Mixel Thicoiperen "Euskal oihua" kantua. Gaualdiak arrakasta handia ukan du.

Zabalikendako topaketaren helburua euskaraz...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uharte Garazi (NB) | 2024/11/28

Telethonen alde

Azaroaren 29an herriko gelan lotoa antolatua da (20:30), jateko-edateko izanen da. Biharamunean larunbatarekin, bixkotx tailerra proposatua da (10:00-11:30), Eguberriko apaindurak egiteko tailerra (16:00-18:00) eta ondotik (18:00) Nekez Arik elizan ikusgarria eskainiko du. Eguerditan eta arratsean taloak salgai izanen dira. Etekin guziak Telethon elkartearentzat izanen dira.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016