Orotarik | 2024ko Azaroaren 28a

Kukumarro

Xarles Videgain

Ahüzkiko uraren bertutea nola ezagutu zuten

Leku bat prestatzen balin bada ura xurruta baten puntan jin dadin erraiten da iturria dela. Ur begia deitzen da ura duen lekua, besterik gabe.

Gure idorte denboretan badakigu iturri franko agortzen direla, agortu eta ez bakarrik agorrilean. Batzuetan lur ikara batek iturriak desagertzen ahal ditu ur bilgia freatikoak lekuz aldatzen baitira. Eta hirietan, badaude hersten diren iturriak, hersten iduriz denbora batez eta gero luzaz eta luzaz hala nola Baionan hertsiak baitira aspaldi handian. Bidarten bazen denboran Kontresta iturria eta arrastorik ez du utzi. Iturriak anitzetan saindu baten izena badu hala nola San Sebastian iturria Larzabalen edo Ama birjina izena.

Ahüzkiko Iturria Zuberoan doi doietarik egoiten da, Behorlegiko mugak ez baititu urrun. Izena ez dakit ez ote den lotu behar ahuntzekin eta beti ere ahuntz ardi eta beste kabale dabilan bortuan dago. Ondoan badago mendi bat Bohorkortia deitzen dena. Leku zoragarria da, parean ikusten baitira mendiak, Eskaleta, Orhi eta Ahuñamendi, Tarbes inguruko Pic du Midiraino. Gibeletik ez da luze Donaixtira joatea, Eltzarretik eta Uhauko kharbeetatik.

Kantu zaharretan aipatua da Ahuzki, han elkar edireten baitzuten gazteek eta ez gazteek. Artzain zuberotarrak eta neskatila manexakhan ibiltzen ziren komunzki. Joaten bagara hara ikus genezake iturriko harrian zizelkatua izan direla kantu zahar baten hitzak: Ahüzkiko hura hur huna osoki.

Larrazkenean bereziki euskaldun anitz joaten zen Ahuzkira egonaldi baten osagarria indartu nahiz. Alabainan iturria baino beherago bada ostatu bat famatua. Diotenez, Iturriko urak efektu egin zezan behar zen egun oro hogoi eta hamar baso ur edan, hamar bat baso goizean, hamar eguerditan eta hamar iluntze aldera, ahalaz beste edaririk hartu gabe. Behazun harriak desegiten omen ditu Ahuzkiko urak.

Gelditu nintzen ea nola jakin zuten ur honek bazuela bertute Altzürükün. Jaragoihen familiak eta Altzain Baratzabal jaunak argitu ninduten ondoko gertakaria aipatu zidatelarik.

Omen, duela aspaldi, zuberotar gazte bat atzemana izan zen brakonergoan erbi edo lapin bat bildu zuelakoz. Orduko jaunen denboran lege hauste izigarria zen laborari hutsa edo artzain soila ihizian artzea. Orduko jaunak agian Altzai Zarokoak (ez naiz segur) gaztea hiltzera kondenatua zuen. Altzaiko emazteek, edo Altzüruko emazteek, deliberatu zuten jaun horren ikustera joatea. Jaunari erran zioten ez zutela ezbaian jartzen jaunak hartu zuen erabakia. Bainan halere fagore bat galdegin zioten. Erran omen zioten: “Jauna, mutiko hori hilarazi, eho nahi duzu; ados bainan nahi genuke haren hiltzeko moldea guk hautatu”. Hiltzeko moldeak ez ziren guti, hala nola lau zaldik gizona lau partetan ezartzea edo itotzea edo beste. Baina bazen beste bat ere: delako hobenduna etzanarazten zuten, haren gainean ezartzen zuten animaleko barrika edo upela urez betea eta funil handi batekin gizona urez betetzen zuten ito edo leherrarazi arte. Jaunak onartu zuen emazteek galdegiten zutena. Istorioaren arabera emazteek izigarriko katina, katea egin zuten Ahuzkiko ura ezarriz baldeetan eta untzietan herriko plazaraino. Istorioak dio ere mutikoak ura edan arabera dakizun lekutik ura isurtzen zitzaiola gorputzean egon gabe. Hori ikustearekin jaunak mutikoari bere grazia eman zion.

Horra nola frogatu zuten Ahuzkiko urak baduela bertute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2024/11/28

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik

Jazarpena aipatzeko eta gogoetatzeko egunak

Azaroaren 7a "Jazarpenaren aurkako eguna" izanez, kolegioko sartzean berriz ezarria izan da joan den urtean ikasle batzuk sortu zuten erakusketa...

Kurtso batzuetan aipatua izan zaien bitartean, nahi zutenek esposatuak ziren afixetako mezuak irakurtzeko parada ukan dute, zein tokian izaten ahal diren pentsatuz, nola portatu behar diren jazarpen kasu batean, zein aholku eta laguntzak ematen diren hortik pasatzen badira...

Azaroa gogoeta hilabetea baldin bada ere, urte osoan kondutan hartzekoa da...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/11/28

Haziak mintzo

Ursuiako ikasleak

Haziak%20mintzo

Telefono mugikorrak ikastetxeetan: debekua ala beharra?

2018tik, legeak telefono mugikorren erabilera debekatzen du ikastetxeetan (kasu berezietan izan ezik). Hala ere, ikastetxe bakoitzak arauak egokitzen ahal ditu dituen beharren arabera, eta horrek eztabaidak pizten ditu.

Alde batetik, mugikorrek eragiten dituzten arreta galtzeak eta erabilera okerrak salatzen dituzte irakasleek. Haien ustez, mugikorrak debekatuz, ikasleak ikaskuntzetan zentratuko lirateke eta ikastetxeko giro lasaia mantendua izango litzateke. Bestetik, gurasoek segurtasuna azpimarratzen dute: bakarrik itzultzen diren edo autobusa hartzen duten haurrek telefonoa behar dute ezustekoetan abisatzeko edo erantzuteko.

Debeku horrek erronka praktiko anitz ekartzen ditu. Nola kudeatu mugikorrak arazo berriak sortu gabe? Mugikorrak idazkaritzan biltzen baldin badira, adibidez, erantzukizun arazoak planteatzen dira: zer ...

Irakurri segida

3773. zbk

Gure Hitza | 2024/11/28

Gauaren erdian eguzkia

Peio Jorajuria

Mundu honetan bagabiltza

infernuaren teilatu gainean

loreeri so eginez

du idatzia Kobayashi Issa japoniar olerkari maisuak (1763-1828). Hitz gutitan deskribatzen du munduaren egoera: infernua, baina ere loreak.

Denek dakigu, lehen bezala orain ere, mundua zein gaizki doan. Haize tzar batez gelditu gabe joa, alde guzietatik, aire gaixtoak egiten duenaren gisan. Munduaren martxa, abiatu berria den Vendée Globe itsas lasterketari konpara dezaket: mariñelek memento askotan itsasoaren bolada gaiztoeri buru egin behar duten bezala, guk ere mariñelen gisan buru egin behar diegu mota guzietako ekaitzeri: uholde, kutsadura, eritasun, langabezia, suntsiketa soziala, laborantzako lurren ohoin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016